Baserritik uhinetara jauzi
Irigoienek idatzi eta Canok moldatu duen 'Babilonia' irrati-nobela duela astebete estreinatu du Euskadi Irratiak
Irakurtzeko idatzia
"1988an, Goizean behin sortu berri zenean, esperimentu moduan Jaime Otamendiri eta bioi bururatu zitzaigun irrati-nobela bat egitea. Irratiko jendea lanez kanpo hartu eta sekulako teatrilloak muntatzen genituen. Jolas moduan hartu genuen lehendabizi, ez zeukan Babilonia-rekin zerikusirik, etxean egindako gauza bat zen, baina oso arrakastatsua suertatu zen". Euskadi Irratiko Goizean behin irratsaioko gidari Arantxa Iturberen irudiko, halaxe, profesional batzuen berrikuntza gosez, eman zituen irrati-nobela generoak aurreneko urratsak Euskadi Irratian. Labetik atera berriko produktua zen hasierako hura: "Gidoiak makinaz idatzi eta kalkoarekin hiru kopia egiten genituen. Jende guztia bazkaltzera joaten zenean, ni geratzen nintzen idazten bazkaltzetik etortzen zirenerako dena prest egon zedin. Hala, lehendabiziko kapitulua grabatzen zen bitartean, nik hirugarrena idazteari ekiten nion".Garai haietan idatzi zuen Juan Mari Irigoienek orain Harkaitz Canok irrati-nobela moldera egokitu eta Rec etxeak ekoiztu duen Babilonia eleberria ere. Denboran atzera egin eta XIX. mendeko Euskal Herrira eraman gintuen Garayalde familiak. Eguberrira arte iraungo duten 60 ataletan zehar, errealismo magikoz zipriztindutako amodio-gorroto, desio, traizio, drama, tragedia eta abenturaz jositako istorioak eskainiko dira goizero, Euskadi Irratiko Goizean behin irratsaioan, 11.30ak aldera.
Irratian bertan sortutako ideiekin eman zitzaien, bada, estreinakoz idatziei ahotsa, eta erantzuna ikusita Euskadi Irratiak irrati-nobela "serioago" bat egitea erabaki zuen. "Neroni eman zidaten enkargua, Maite, maite, maitea irrati-nobela sortu zen hala. Aurrena 40 ataleko irrati-nobela grabatu zen eta gero 75era luzatu; ez zen sekula bukatzen. Habe-ren proiektuan sartu zen, euskaltegietan sekulako arrakasta izan zuen eta baita entzuleen aldetik ere", gogoratzen du Iturbek. Lehenengo irrati-nobela profesionala izan zen, aktore eta zuzendariekin burututakoa. Maite, maite, maitea ondoren, irratirako espreski idatzitako lanek sormen ordu dezente eskatzen zutela jabetuta, liburuetan oinarritutako irrati-nobelak sortzea otu zitzaien, eta hala eskaini ziren, besteak beste, Jose Antonio Loidiren Hamabost egun urgainean, Bernardo Atxagaren beste zenbait testu laburren egokitzapenak, hots, Zumalakarregiren zelatari, Emakume bakartia, Amazonas ibaian barrena, Pilotari zaharraren ajeak, eta Errugabeko txoriak ere erortzen dira sarean, ekoiztetxe batek proposatuta Gure eguneroko ogia edota Rec ekoiztetxeak berak egokitutako Phillip Malony detektibearen abenturak. Hain zuzen ere, duela lau urte emititu zen nobela beltz hau izan da Euskadi Irratiak eskainitako azkena.
Rec etxeari egoki iruditu zitzaion oso Juan Mari Irigoienen Babilonia irrati-nobela bihurtzea. Tragedia handiko obra iruditzen zitzaion, zer kontatu asko daukana, eta gerra, ekaitz eta gora-beheraz josita dagoena. "Izan ere, irakurtzeko idatzia dagoen arren, egokitu aurretik soinu asko duen lana da, oso entzungarria da". Olatz Beobide eta Idoia Sagarzazuren ideia izan zen Babilonia eleberriarekin irrati-nobela moldatzea eta Euskadi Irratiak gogoz hartu zuen proposamena. Egokitzapena Harkaitz Canori enkargatu eta uztaila aldera ekin zioten lanari. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak lagundu du egitasmoa, komunikazio mundurako guztira banatu dituen 30 milioietatik kopuru bat Babilonia irratiratzera bideratuta.Duela hamaika urte idatzi zuen Irigoienek bere obrarik ezagunena, euskal literaturaren libururik ederrenetarikoa eta askorentzat bere obrarik onena, nahiz eta idazlea iritzi berekoa ez izan. Babilonia lan arrakastatsua izan zen, baina bada oraindik orain sekula entzun ere egin ez duena. "Astelehenean bertan, emititzen hasi ginen egunean, Tolosatik pertsona batek hots egin zigun, esanez beraiek Babilonia baserrikoak direla eta galdetu ziguten ea euren baserriaren inguruko lana ote zen, eta azaldu genion ezetz, aspalditxo idatziko nobela zela. Babiloniak 35.000 ale saldu zituen, oraindik euskaldun asko daude ez dutenak ezagutzen".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.