_
_
_
_
Reportaje:

Munduko hizkuntzak aztergai

Itziar Idiazabal Euskal Filologiako katedraduna da eta hainbat ikerketa garatzen ditu, beste erakunde eta unibertsitate batzuekin kolaboratuz. Unescoren munduko hizkuntzei buruzko txostena da horietako bat, Bilbon dagoen Unesco etxearen bitartez egiten ari dena. Idiazabal-en esanetan, "euskaldunok, elebidunak eta hizkuntza gutxitu batekoak garenez, sentikorragoak gara edo arreta berezia dugu hizkuntzen arloan. Beraz, ez da arraroa horrelako txosten bat egitearen ideia hemen sortu izana".Izan ere, 1996an Linguapax, Hizkuntza Politikei buruzko nazioarteko mintegia, Leioan izan zen, eta bertan, txosten hori gauzatzeko proposamena egin zuen Federico Mayor Zaragoza, orduko Unescoren zuzendari nagusiak. Urtebete geroago, Euskal Herria finantzatzen hasi zen, Eusko Jaurlaritza eta Unescok sinatutako akordioaren ondorioz.

Informe hori da hizkuntza arloan Unescok egin duen lehenengoa, eta hiru helburu nagusi ditu. Alde batetik, munduan diren hizkuntzen deskribapen dokumentatua eta zehatza egingo da, datu-banku eguneratu bat sortuz. Bestalde, hizkuntzen egoerari buruzko informazio objektiboarekin diagnosia egingo da. Eta hirugarrenik, alde geografiko bakoitzeko errealitate soziolinguistikoen prospekzio azterketa burutuko da, desagertzear edo egoera gutxituan dauden hizkuntzen kasuak salatzeko. Txostenaren arduradunen datuen arabera, hizkuntzen kopuruaren murrizketa gero eta handiagoa da, batik bat azken 30 urte hauetan. Era berean, hedatze prozesuan daudenen kasuan, hiztun kopuruak gora egin du.

Beraz, proiektu honek balore politiko handia izango du, Estatuetako hizkuntz politikei ere zuzenduta egongo baita. Félix Martí, Linguapax batzordeko presidenteak azaltzen zuenez, "munduan sortzen diren gatazkak kultur nortasun eta hizkuntza arazoekin loturik agertzen direla egiaztatzeak hizkuntza politika egokia egiten denean bakearen gotorlekuari eusten zaiola ulertarazten digu".

Burutzen ari den inkestan datu ezberdinak hartzen ari dira: Linguistika, demografia, hizkuntz politika, geografia, hiztunen jarrera eta abar. Orain arte, 730 inkestatik gora lortu dira mundu osoan, "oso zifra esanguratsua, emaitza garrantzitsuak ateratzeko", Idiazabalen aburuz. Gainera, ikerketa globala denez, lan koordinatua egiten da. Alde batetik, ikerketa handi honen batzorde teknikoan, EHUko ikertzaileez gain, Bartzelona eta Salamancako Unibertsitateko irakasleek lan egiten dute.

Bestetik, batzorde zientifikoa munduko hizkuntza esparrurik garrantzitsuenetako ikertzaileez osatua dago. Bi batzorde horien artean harreman zuzenak dira eta mintegi eta bilera asko egiten dira. Martxoan, adibidez, Indiako Mysore herrian informe bat aurkeztu zen. "Ikerketa hobetuz doa, eta lehenbiziko txostena datorren urtean prest egongo dela aurreikusita dago", dio Idiazabalek.

Ume elebidunak

Unescoren proiektuan ezezik, EHUko Euskal Filologia sailak beste ikerketa lan batzuetan ere parte hartzen du. Adibidez, Haur elebidunen hizkuntz jabekuntza proiektuan, urtebete eta bost urte artean dauden umeak nola jabetzen diren euskaraz eta gaztelaniaz ikertzen du Idiazabalek. Proiektuan EHUko María José Ezeizabarrena eta Salamancako Unibertsitateko Andoni Barreñak ere parte hartzen dute, besteak beste. Hanburgoko Unibertsitateko Jürgen Meisel irakasleak ere harreman estuak ditu ikerketarekin. Kasu honetan, Espainiako Ministerio de Educación y Ciencia-ren (MEC) diru-laguntzarekin garatzen ari da proiektua.

Ikerketa horrek bi fase nagusi izan ditu: Hasieran, etxean bi hizkuntzak ikasi dituzten ume elebidunak ikasi zituzten, eta egun, eskolaren bitartez elebidun goiztiarrak, D eredukoak bereziki. Idiazabalen esanetan, ume elebidunek bi hizkuntzak inolako zailtasunik gabe ikasten dituzte, bat ikasten dutenek bezain ongi.

Ikerketa honen emaitzak badute aplikaziorik, ikertzaileen esanetan: hizkuntzak irakasteko programa eta materialak prestatzeko, batez ere bigarren hizkuntzen irakaskuntzan; hizkuntzen arazoen diagnosia egiteko eta hauek tratatzeko, eta irakaskuntzarako material informatiko eta ikus-entzunezkoa garatzeko.

Hizkuntzen arloan gauza asko egiteke dago, "baina ez bakarrik euskaraz, baita beste hizkuntzetan ere. Gaztelaniaren jabekuntzan, esaterako, ez da euskararenean baino gehiago ikertu", nabarmentzen du Idiazabalek.

Esan ozenki, baina ongi

Euskal Filologia sailaren beste ikerketa interesgarri bat ahozko testu publikoen analisia da. Euskaldunak jendaurrean nola moldatzen diren aztertu nahi da oraingoan. Horretarako, ikertzaileek ahozko euskaran erabilera garatua duten honako bost jenero hauek aukeratu dituzte: ipuin kontalarien ipuinak, irratiko elkarrizketa autobiografikoak, mintzaldiak, debate publikoak eta irratiko sukalde-errezetak.Ikerketa hori oso lotua dago irakaskuntzarekin. Itziar Idiazabalek dioen bezala, "jendaurrean hitz egitea ez da erakusten, eta azken batean, bakoitzak bere kabuz ikasi behar du hitzaldiak edo bestelako jendaurreko emanaldiak gauzatzen. Beraz, modeloak eta irizpideak egin behar dira". Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzari esker, urtebete daramate lan horrekin, eta Itziar Idiazabalen izenaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Luis Mari Larringan eta Ginebrako Unibertsitateko J. Dolz irakasleenak ere aipatzekoak dira.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_