_
_
_
_
GAIAKLIBURUAK

Ahaztu nahiak gogoratzea dakarrenean

Igartza literatur bekaren hirugarren deialdia luzatu berri denean, egokia iritzi diogu lehen deialdiak emaniko uzta hizpidera ekartzeari. Beka honi esker Julen Gabiriak lehen eleberri baten proiektua aurrera eraman ahal izan du: Connemara gure bihotzetan. Eleberri honetako pertsonaia nagusiak, Txemak, neska-laguna galdu berri du auto istripu batean, eta honi azken agurra emateko asmoz, hark Irlandara eginiko azken bidaia egitea erabakiko du.Horretarako, neska-lagunaren gelan aurkituriko diskete batean gorderiko egunkariaz baliatuko da; besteak beste, bertan gorderiko artxibo bakoitza irekitzeko beharrezkoa zaizkion kodigo sekretuen bila abiatuko da Irlandara. Hortaz, hasiera-hasieratik jakin-mina piztea lortzen da: are gehiago, irakurketan aurrera egin ahala, ezer ez da dirudiena izango, eta ezusteak etengabeak izango dira, gustuko ez dituen hainbat gertaeren berri izango baitu.

Hartara, eleberri honetan literaturan oso erabiliak diren baliabideekin egin dugu topo: bidaia eta egunkariaren teknikaren erabilera, kasu. Azken honen bidez, modernitatean nitasunak, eta ondorioz, biografiarekin loturiko narrazioek bereganatu duten indarra islatzen da.

Bidaiaren baliabide honek, bestalde, Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberria ekarri digu gogora. Hemen ere pertsonaia nagusiaren bidaia fisikoa barne bidaia batek bultzaturikoa da: eleberri honetan, ilusioaren bilaketak, Gabiriarenean, barne soseguaren eta ahanzturaren bilaketa da. Haatik, Jon Arretxeren Oroituz eleberriarekin dituen antzekotasunak ugariagoak dira: bietan bikote baten arteko harremana da aitzakia narratiboa; atalak leku izenen bidez izendatu dira, bidaia-liburu baten itxura emanez; egunkari baten irakurketaren bidez plano ezberdinak txertatzen dira, eta azkenik, bi eleberrietan han-hemenka itxuraz hariarekin lotura zuzenik ez duten narrazio laburrak tartekatzen dira, genero ezberdinak nahasiz.

Gabiriaren kasuan, nabarmena da eleberriaren maila narratibo nagusiaren eta narrazio laburren arteko aldea: hari nagusian lekua nahiz denbora xehetasunez irudikatzen diren bitartean, narrazio laburretan zehaztugabetasuna nabarmena da. Dena den, txertaturiko narrazio labur hauek atal bakoitzean kontaturikoarekin hertsiki uztarturik daude, hausnarketari bidea zabalduz, eta interpretaziorako bideak zedarrituz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_