_
_
_
_
Entrevista:GAIAKLUTXO EGIA IDAZLEA

"Nire ipuinetan irakurleengan harridura sortzea gustuko izaten dut"

Bilboko Udalak urtero antolatzen duen Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketak badu txapeldun berria. Lutxo Egia izan da 17. edizio honetako irabazlea. Epaimahaiaren hitzetan, Egiak gaur egungo bizitzan ohikoak diren arazoak aipatu eta irakurleentzat sorpresaz betetako idatzia aurkeztu du.Galdera. Zer kontatzen diguzu Gosarian bota dit ipuin sarituan?

Erantzuna. Ipuin honetan senar-emazte baten arteko erlazioa kontatzen dut. Gizona ospe handiko idazlea da eta emakumea Aldundiko funtzionarioa, funtzionarioaren estereotipoa betetzen duena. Ipuina emakumeak senarrari kontu bat idatzi duela esaten dionean hasten da. Horrek harridura eta jakin nahia sortzen du senarrarengan, baina pixkanaka-pixkanaka baita beldurra ere. Istorioa gizonak idatzi horren pasarteak irakurtzerakoan korapilatzen da.

G. Askori, ipuin hitza entzuterakoan haurrak datozkio burura. Desagertzen ari den konnotazioa dugu, ala zaila da ipuinak adinik ez duela azaltzea? Zure ipuina, besteak beste, nagusientzako egina dago.

E. Irakurzaletasuna duenak badaki ipuina zer den, eta eleberria, olerkigintza eta hauetariko bakoitzak dituen berezitasunak bereizten. Hauek argi dute literaturgintza oso zabala dela, eta idatziak, nola azaldu dituzun kontutan hartuta, batentzako edo besteentzako izan daitezkeela. Beharbada urtean behin irakurtzen dutenek pentsa dezakete ipuinak haur literaturari soilik lotuta daudela, baina argi dago oker dabiltzala.

G. Ipuin edota eleberri bat idazterakoan, idazle baten jarrera berbera izaten da?

E. Ipuin bat idazterakoan erronka bati egin behar zaio aurre. Alde batetik, amaiera berezi bat topatu behar diozu, amaiera hori gabe jai duzu-eta. Bestalde, ipuina oso lasterketa laburra da, Jon Kortazarrek joan zen egunean aipatu zuen bezala. Hori dela eta, idazterakoan, lasterketa laburretan gertatzen den moduan, hasieratik amaieraraino jo eta ke ibili behar duzu, erritmoari, tentsioari eutsiz. Batzuetan idazten dira intentsitate handiko eleberriak, baina hauek, adibidez, disgresioak erabiltzeko aukera eskaintzen dizute, ipuinetan ez bezala.

G. Baina ipuina idazterakoan ez dago arau finkorik ezta?

E. Hori argi dago. Nik, adibidez, amaiera aldera ezustekoren bat sartzeko ohitura dut. Ez da beharrezkoa, baina hori da nire gustuko ipuina, irakurleengan harridura sortzen duena.

G. Zein da ipuingintzak egun duen osasuna?

E. Euskal literaturan ipuingintza nahikotxo jorratzen den arloa da, beharbada beste literatura batzuetan baino gehiago. Horren azalpena gure literaturaren hastapenetan egon zela izan liteke. Baina, bestalde, denok dakigu ipuina ez dela ondoegi baloratua dagoen generoa. Borges edota Julio Cortázar bezalako idazle on eta ospetsuak egon badaude, baina gero argitaletxeek lan luzeagoak nahiago dituzte.

G. Nolako etorkizuna opa diozu euskal literaturgintzari?

E. Egia esan, ez naiz ezer esatera ausartzen. Eguneroko errealitatea oso azkar aldatzen ari dela ikusten ari gara. Baina egia da nahiko une gozoan dagoela, bai argitalpen kopuruari eta baita kalitateari dagokionez ere. Azken bolada aztertuz gero, argi dago aurrerakuntza izan duela. Urte batzuk barru non egongo garen? Ez dakit, baina egun argitaratzeko aukera duten gazteak daude, lehen gertatzen ez zena. Ikusten da idazle onak direla, badakitela euskaraz idazten, eta horrek baikor izatera laguntzen nau.

G. Beraz, egoera geroz eta hobea da, baina literaturaz bizi ahal izateko adinakoa?

E. Euskaraz ezinezkoa da, eta gainera nik ez dakit zer neurritan izan daitekeen ona horretara iristea. Bekak edota lehiaketak daude, baina salmentetatik ez da inor bizi eta beste gauza batzuetara jo behar izaten da: gazteleraz idatzi, gidoiak egin eta abar.

G. Noizko, zure eleberri bat?

E. Badaukat asmoa, baina egia esateko ez dakit noiz. Beharbada udan animatu naiteke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_