Gertuko albisteak hizpide
Berrogei aldizkari baino gehiago dira Euskal Herrian askorentzako notizia ez diren gertakizunak albiste bilakatzen dituztenak. Esaterako, auzokide batek izandako istripua edota Udalak hartutako erabaki bat garrantzia gutxikoa izan daiteke egunkarientzako, baina ez pertsona hori ezagutzen dutenentzako. Hutsune hori betetzen ahalegintzen dira Herri Aldizkariak.90. hamarkadan eman zen hedabide hauen bultzada nagusiena, nahiz eta ordurako Gipuzkoako Berrigara edota Nafarroako Ttipi-Ttapa-k, besteak beste, ibilbide luzea egina zuten. Ordutik hona hamarkada luzea igaro da, eta urte hauetan argi geratu da herri mailako aldizkarien harrera eta finkatzea arras ezberdina izan dela herrialdeen arabera. Gipuzkoa da dudarik gabe aldizkari hauen paradisua. Hogeitabost dira gaur egun; kopuru altua, Bizkaiko hamar, Nafarroako lau eta Arabako aldizkari bakarraren aurrean.
Eduardo Mendibil aurten hamar urte beteko dituen Berrigara aldizkariko zuzendaria dugu. Epe honetan, 1.500 aleetako argitalpenetik 5.300era pasa dira. Hala ere, handitze honek ez du, bere ustez, aldizkariak bere sorkuntzan zuen helburua aldatu: "Berrigarak euskara bultzatu eta herritarrak beraien etxeetatik hurbil gertatutakoaren berri euskaraz informatzea du helburu".
Hasiera batean kazetaritza berri honen etorkizuna ilun samar ikusten bazen ere, gaur egungo ezaugarri nagusienetakoa lortu duten egonkortasuna da. Gipuzkoa eta Bizkaia batuz gero, bi milioi t'erdi ale banatzen dira urtero. Honi Nafarroan eta Araban kaleratzen dena gehitu behar zaio. Beraz, eta nahiz eta norbait ados egon ez, gaur egungo egoera ontzat jo daiteke.
Gipuzkoan eta Nafarroako zenbait tokitan aldizkariak merkatuan egonkortzea lortu dute, eta Araban eta Bizkaian, nahiz eta zailtasun gehiago izan, egoerak onera egin duela aitortzen dute. Durangaldeko Eraz-ek 4.000 ale banatzen ditu astero, eta Geu Gasteiz-ek 2.200. Oraindik ere Berrigararen 5.000tik edota Ttipi-Ttaparen 7.000tik urruti.
Ezberdintasun nabari honen zergatietariko bat jasotzen dituzten laguntzetan aurki dezakegu. Eraz aldizkariko erredaktore buru den Izaskun Ellakuriaren ustez, "Gipuzkoako Udalek diru laguntza handiak banatzen dituzte. Bizkaikoek, berriz, ez gaituzte aintzat hartzen". Arabara lekualdatu dezakegu egoera hau. Egun dagoen herri mailako euskarazko aldizkari bakarrak laguntza gutxi jasotzen du; agian, tankera honetako beste argitalpenik ez agertzearen arrazoietako bat.
Etorkizunari begira, eta nahiz eta lurraldeen arteko ezberdintasuna ezabatzea oso zaila izango den, aldizkari hauek baikor azaltzen dira. Antza denez, belaunaldi berriek gehiago irakurtzen dute euskaraz, aldizkariak geroz eta finkatuagoak daude merkatuan, eta laguntza eskasekin dabiltzanak beraien egoera aldatuko delakoan daude. Geu Gasteiz-eko zuzendaria den Estibaliz Breñasen esanetan, etorkizunari begira, "autofinantzaketa lantzea" izan daiteke kakoetako bat. Ildo honetan, "merkatuan egonkortasuna lortzeko, harpidetza eta publizitatea indartu beharreko baliabideak dira", gaineratzen du.
Profesionalizaziorantz
Herri aldizkari terminoa entzuterakoan, hiruzpalau lagunen artean eginiko aldizkaritxo batetaz hitz egiten ari garela uste dezakegu. Baina errealitatea oso ezberdina da. Urteen poderioz aldizkari hauek euren bilakaera izan dute, geroz eta profesionalagoak bihurtuz.
Orain urte batzuk, herri aldizkari gehienetan xoxik kobratzen ez zuten kazetaritza ikasleak aritzen ziren. Jasotzen zuten ordain bakarra beraien artikuluak publikatuta ikustea zen. Egun, ordea, merkatua zabaltzen eta diru iturriak gehitzen joan diren neurrian, ikasle hauek bigarren maila batera pasa dira. Aldizkari garrantzitsuenek 30 milioiko aurrekontua izatera iritsi dira, eta xumeenak ere 7-8 milioi ingurukoa dute. Honi esker, posible zaie erredakzio osoa, edota gutxienez zati bat, kontratupean izatea.
Batzuek egoera hau kritikatzen duten arren, aldizkarietako arduradunek beharrezkotzat jotzen dute profesionalizaziorako biraketa. Eraz-eko Izaskun Ellakuriak salatzen duenez, "doan eginiko lana ez da aintzakotzat hartzen. Jendeak ez du baloratzen. Gainera, halako komunikabide batek lan asko ematen du, eta bidezkoa deritzot egun osoa aldizkarian lanean ematen duenak errekonozimendua izatea, bai soldata aldetik eta baita irakurleen aldetik ere. Dena den, herri mailako hedabideetako askok bertan idatzi eta ikasteko aukera eskaintzen dute oraindik.
Eta noski, beti egon dira bolondresez jositako aldizkariak, Iruñeko Karrika kasu. Hauek, euskal komunitatea trinkatzea dute helburu, eta, ia laguntzarik izan ez arren, lanean jarraitzen dute. Eredu ona.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.