_
_
_
_
GAIAK

Ondarea ezagutaraziz

Bilduma osatzeko eman behar izan duen denborari ez dio garrantzirik ematen Julen Urkiza karmeldar ondarrutarrak. Hori baino, lana, esfortzua omen da bilduma honek eskatu diona. "Hasi bezain pronto ohartu nintzen, gainera, edozeinek egin zezakeela", gaineratzen du berak. "Premiazkoa izanik, ez dut ulertzen nolatan ez duen inork lehenago egin".Zehazki, XIX. eta XX. mendeetan (1990 arte) aldizkari nahiz egunkarietan argitaratutako olerki eta bertsoak bildu eta sailkatu ditu Urkizak. Emaitza hasiera batean uste baino mardulagoa izan da; guztira, 46.000 tituluren datu bibliografiko inguru jasotzen baititu Aldizkari eta egunkarietako euskal bertso eta olerkien bibliografia liburuak.

Euskarazko, gaztelaniazko eta frantsesezko 450 aldizkari eta egunkaritan topatutakoak dira bildumak jasotzen dituenak. "Askoz gehiago ere aztertu ditut, baina gainerako horietan ez dugu euskarazko bertsorik ez olerkirik topatu", dio Urkizak.

"Idazle batzuen lanei buruzko hainbat ikerketetan liburutegi eta aldizkari ugari aztertzen aritzea ezinbestekoa zela ohartu nintzen. Hori ekidin asmoz, material bibliografikoak bilduko lituzkeen oinarrizko lan zehatz eta zabalaren beharra sumatu nuen", azaltzen du bilduma egitearen arrazoiaz galde egiten zaionean. "Ehunka ikertzaile eta azterlerentzat oso baliagarria litzatekeen lan tresna egitea erabaki nuen", gaineratzen du.

Bilduma osatu ahal izateko Euskal Herriko liburutegi nagusienak bisitatu ditu Urkizak; tartean, oztopo eta bitxikeri ugari topatuz.

Egileen identifikazioa

Zailtasunen artean, olerki edota bertsoen egilearen identifikazioa nabarmentzen du berak, "lan batzuk izenarekin bakarrik, abizenarekin edota ezizenekin sinatuta baitzeuden. Sinadurarik gabekoak ere topatu ditut, eta beraz, kasu guztietan egilea zein den jakitea ez da posible izan". Bitxikerien artean, aldiz, "uste baino emakume gehiago" topatu dituela olerkari eta bertsolarien artean, batez ere mende hasieran. Jorratutako gaiak, azkenik, garaiaren arabera aldatuz doaz.

Liburua bost erakundeen arteko elkarlanaren fruitua da. Bilduma Urkizak egin du bakar-bakarrik, baina argitaratzearena beste kontu bat izan da. "Liburuak bost urte inguru egin ditu erdi-lo, noiz argitaratuko zai", dio. Azkenean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Bizkaiko AEK eta BBK Fundazioa dira Urkizaren aldeko apustua egin dutenak.

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen presidentea den Natxi Aranbururen esanetan, "bertsolaritzaren babesle eta sustatzaile bakarrak ez garela oso argi izan dugu betidanik. Elkarlanaren alde egin dugu beti". Urkizaren lanak lauzpabost urte itzalean igaro dituela kontutan izanik, euskal kulturaren baitan "auzolanaren garrantzia" nabarmentzen du.

Bere aldetik, Bizkaiko AEK-ko arduraduna den Erramun Osak zera zehazten du: "Gure ondarea ezagutuz eta ezagutzera emanaz, oroimen kolektiboa etengabe elikatzen dugu". Lan honen garrantziaz ohartuta, gainera, uda baino lehen datu guzti hauek Interneten egon daitezen lanean ari dira AEK-n.

Osaren iritzi berekoa da Joserra Bilbao, BBK-ko ordezkaria. "Urkizaren lanak oinarri informatikoan ere lekuren bat izatea eginikoa borobiltzea litzateke", gaineratzen du berak. Erramun Osaren aburuz, azkenik, aurrerantzean beste ikertzaile batek Urkizaren "lekukoa hartu" eta 90. hamarkadatik aurrera argitaratutako bertso eta olerkiak biltzea garrantzitsua izango litzateke.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_