Lirikarentzako aro berriak
Azken urteotan aldaketa handiak gertatu dira euskal literaturan. Bat, eta agian oraindik garbi ez dagoena, zera da: literatura sistema bihurtu dela. Sistema bihurtzeak ondorioak dakartza literaturarentzat, komertziora eta industriara hurbiltzen den neurrian. Nire iritziz esanguratsua da euskal liburuari buruz hitz egiten denean gertatzen dena; hain zuzen ere, liburuari buruz hitz egiten baita, eta ez literatur liburuari buruz.
Bada liburuaz hitz egiten bada (liburugintzaz zehatzago esanda), literaturaz hitz egin beharrean (literaturgintzaz zehatzago), literaturaren joera bera aldatu egin dela adierazten da.
Literatura, neurri batean, salmentarekin lotzen da. Eta salmentaz hitz egiten dugula, euskal literatura eskolan sartu zenetik gertatzen da kontagintzak duela nagusitasuna. Beste hizkuntza urriko eremuetan esan ohi da hamarkada honetan narratibak kendu diola poesia haren "urrezko genero" izatearen itxura.
Aspaldi esaten zuen, eta korrontearen aurka, Josep Plak herri txikien literaturaren etorkizuna prosan zegoela, eta ez poesian. Bada aro hori gertatu da, heldu da, eta heldu ondoren gertatu. Jada prosa, kontagintza da nagusi eta ez poesia. Poesiak ez baitu balio eskolarako, eskolan euskara irakasteko...
Literaturaren definizioa industriarekin eta salmentarekin lotu den heinean, lirika eta poesia galtzera jarri dira.
Oraindik geratzen zaigu kontsolamendu bakarra. Ba omen dago, best-seller eta klasikoen arteko diferentzia markatzen duen irizpide soziologikoa. Best-seller izango litzateke urte gutxi batzuetan asko saltzen duen liburua. Klasikoa, ordea, gutxi, baino urte askoan.
Definizioa parodiatuz esan genezake poesia dela urteak pasatu arren ia ezerez saltzen dena. Aldatu dira, aidanez, parametroak.
Poesiaz hitz egiten jarraitzen dugu hiru edota lau zorok. Baina, aroa ahultzen ari da. Poesia krisian dago. Galdu ditu bere aldizkariak. Gazteak izan ohi dira literatur aldizkariak ateratzen ibiltzen direnak. Eta horrelaxe izango da, baina aspaldi honetan ez dago zabalkunde handiko aldizkaririk. Galdu zen Susa, galdu haiekin agertu zen Lubaki banda ere.
Aspaldi batean poesiak kanta eta kantarien bidea zuen zabalik. Lizardi kantatu zuten Letek eta Valverdek, Atxaga Ruper Ordorikak. Badakit orain Markezek kantatzen duela Aristi eta Sarriren inguruan -New etiopia, ote?- konpaktu bat agertu dela. Baina, hala eta guztiz ere, esango nuke desagertu dela poesia eta kantagintzaren arteko lotura estua.
Baina, ez gaitezen engaina, krisialdian ez dago kanta, krisialdian -eta irakurle handirik gabe- poesia bera dago. Beharbada, poesiaren hizkuntza bera dagoelako krisialdian. Erromantizismoaren itzala luzea, oso luzea izan da. Erromantizismoak bazekien nola egin poesia: poetaren askatasunean sinestuz eta poetak sortzen zuen hizkera poetikoaren nagusitasuna indartuz, hain zuzen. Poesiak beti sinetsi izan du badela hizkera poetiko bat, berezia, berea, eta hizkera horrek ez zuela hizkera arruntarekin zerikusirik.
Bada, gaur ideia biak daude krisialdian. Agian ez dago berezkoa den hizkera poetikorik, eta beharbada, poesia hizkera arruntarekin egin behar da.
Ez dakit zer dagoen etorkizunean. Baina aspaldi irakurri ditut oso gustuko ditudan poema liburuak: narratiboak dira, poetaren burua fikzioz agertzen da, oso poema laburrak dira, unea eta liparra jokoan baleude bezala, metaforak ekintzetan agertzen dira, hizkera arrunta darabilte, irakurterrazak dira.
Horrela izango al da poesiaren etorkizuna? Geroak daki.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.