Zeluloidezko hitzak
Oscar-ak gainean ditugu. Estatubatuarrak soilik dibertitzen dituzten aurkezpen irrigarriak, diseinatzaile garestien trajeak paseatzen dituzten izarrak eta urre koloreko sari burusoilak. Estatu Batuetako Zine Akademiak antolatzen duen ikuskizuna gaueko ordu txikietan ematen dute eta gero eta luzeagoa egiten da ikusleentzat. Horrexegatik gehienek sari batzuk sakrifikatzen dituzte komunera joan edo sukaldera inguratzeko. Horietako sari bat gidoi egokituari ematen zaiona da. Liburu batean dagoen istorioa egokitu eta filme arrakastatsu bihurtzen duen gidoia saritzen duena hain zuzen ere. Bukaezina litzateke liburuetan oinarrituriko filmeak izendatzea, literaturaren klasiko gehienek izan baitute modu batera edo bestera moldaketa zinematografikoa. Beste kasuetan liburu ezezagunak izaten dira pelikula bilakatzen direnak. Euskal Herrian, idazle ugarik hartu du parte zenbait zine proiektutan. Besteak beste, Anjel Lerxundirena da Kareletik filmearen gidoia, Antxon Ezeizarekin batera; Koldo Izagirrek idatzi zuen Ke arteko egunak; Rafa Castellanosen irudimenean sortu zen Eskorpion, Bernardo Atxagarenak dira marrazki bizidunetako Abenturak eta kalenturak filmeko astakiloak...
Egungo euskal zineak, halakorik existitzen bada, ez die aukera gehiegirik eskaintzen gidoigileei. Telebista saioetarako gidoiak egitea eta noizehan behin jasotzen diren enkarguak salbu ez dago gidoigileentzat merkatu ziurrik. Normalki, loari lapurtutako orduetan idatziak edo asteburuko lana izaten da gidoigintza. Istorioak, filmeak egiteko pertsonaiak, ordenadoreetan, gidoi zinematografikoak idazteko programa berezien artxiboetan, geratzen dira gordeta. Gidoi zinematografikoak zeluloidean aurkitzen du soilik bere izatearen arrazoia. Liburuekin gertatzen ez den bezala, paperean idatziriko gidoia inkubagailu batean dagoen haurraren modukoa da; osatu arte, irudi bilakatu arte, mundu honetara etorri dela ezin esan.
Trilogia
Hamaseigarrenean Aidanez kasu berezia da euskal zinearen historian. 80ko hamarkadan, Eusko Jaurlaritza euskal zinearen ekoizle nagusi bilakatu zen garaietan hain zuzen, akaso diru askorik eman ez zuten baina gure zinearen historiarako garrantzitsuak izan ziren pieza berezi batzuk ekoiztu zituzten.
Erdimetraia formatuan, 55 minutu inguruko hiru pelikula ekoiztea lortu zuten. Euskal literatura garaikideko hiru liburu aukeratu eta zazpigarren artera moldatu zituzten. Alfonso Ungriak Ramon Saizarbitoriaren 100 metro eleberriko etakidearen istorioa egokitu zuen. Arantxa Urretabizkaiak Zergatik Panpox-en irudikatutako emakume abandonatuaren gogoetak egokitu eta pantailaratu zituen Xabier Elorriagak beste erdimetraia batean. Erdimetraia literario hauen trilogia osatu zuen Hamaseigarrenean aidanez filmeak. Hala ere, Anjel Lertxundiren liburuan oinarriturik egin zen filmeak badu berezitasunik, aposturako bizi den Domingo eta haren emazte Martzelinaren bakardadea protagonista duen istorioaren liburua idazteaz gain, gidoi egokitua eta filmearen zuzendaritza Anjel Lertxundik berak egin baitzituen.
Liburua egokitu eta izkiribaturiko pertsonaiei zeluloidezko gorputza ematea esperientzia berezia izateaz gain, erantzunkizun handia izan daiteke idazlearentzat. Anjel Lertxundiren hitzetan, "Filmea Imanol Uribek egin behar zuen baina data arazoak medio nik zuzendu nuen azkenean. Istorioa menderatzeak ematen duen lasaitasunarekin ekin nion zuzentzeari. Ahalegin nagusia liburuak dituen bi planoak islatzea izan zen. Plano aktiboari helduko geniola erabaki bazen ere, plano intimoa bertan egon zedin saitu nintzen".
Imajinazioan existitzen den liburuko pertsonaiaren mundua irudi bihurtzean, hizkuntza aldatzea beharrezkoa da. Gidoi zinematografikoa, antzerkiarekin gertatzen den moduan, generoa da bere baitan. Baina nahiz eta hizkuntza aldatu, istorioko protagonistek egin eta pentsatzen dutena transmititzea da helburu nagusia. Anjel Lertxundik bere nobela egokitzerakoan ardura nagusi bat zuen. "Zailtasun eta ardura nagusi bat izan nuen. Liburuan agertzen diren bi planoak ondo islatzea. Liburuan, batetik plano aktiboa dago, fisikoa, eta bestetik plano erreflexiboa, intimista. Liburuak bereak ditu biak, ez dago arazorik, baina filmea egiterakoan, eta garai haietan batik-bat, plano aktiboari garrantzia ematea erabaki genuen".
Mendebaldeko beste hainbat herrialdetan gertatzen den moduan, euskal idazle askoren zinerako joerak izan du eraginik haien lan literarioetan. Teoria eta ikerketetan ez ezik, zineak izan du islarik euskal literaturan. Narratiba zinematografikoaren erabilera, mugimendua, erritmoa, elipsiak eta metaforak sortzeko gaitasunak; guztiek izan dute eraginik literaturan. Koldo Izagirrek hain aproposki Gure zinearen historia petrala izenburupean kaleratu zuen liburuan bestetik, bitxikeria eta kontakizun ugariren berri ematen digu oso modu orijinalean.
Zine pantaila baten aurrean jarri den idazle orori itsatsi zaizkio zeluloidezko itzalak. Euskal literaturaren pelikulan heroi bakarti eta iheskorraren papera egiten duen Joseba Sarrionaindiak behin baino gehiagotan idatzi ditu poemak 24 fotograma segunduko abiaduran: "Sarritan inguratu ditut neskak / zine zaharren atarietan / eta ez dira inoiz agertu Claudia Cardinale, Hanna Schygula, Sonia Braga.../ Zu bai, keinu egin nizunean pantailatik / irten eta ilunbetan / ez dakit zein aktoreren besoetatik libratuz / heldu zinen ene bukataraino..."
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.