Lur azpiko 'idazleak'
Lur azpian hasi zen guztia, New York-eko metroan. 60. hamarkadaren azken urteak ziren; Demetrius izeneko gazte bat Taki bere goitizena idazten hasi zen, etxeko zenbakiarekin batera (1 38), hormetan, autobuseko markesinetan, monumentuetan eta, batez ere, Manhattan osoko subway geltokietan. Taki 1 38-ri beste izen batzuk gehitu zitzaizkion aste gutxiren buruan: Frank 2 07, Chew 1 27 eta Julio 2 04. Inork ez daki zehatz-mehatz zein izan zen Demetriusek hasitako olatua hiri osoa astinduko zuen itsasikara bihurtzeko arrazoia, garai hartan "badator zoro gizarajo hori" esaten baitzuten haren auzokideek, euritan blai eginda eta errotuladorea eskuan zuela ibiltzera ezkutuko zein arrazoik bultzatzen ote zuen ezin ulertuta. Batzuek diotenez, lehen graffiti haiek zirela-eta kazetari batek egindako erreportaia izan zen metxari su eman zion txinparta...Aitzindari haiek idazle esaten zioten bere buruari. Eta hori izan da haien ondorengoen artean ere gehien zabaldu den termino edo definizioa, gainontzekoentzat graffitilariak direlarik. Ideologikoki talde heterogeneoa osatzen dute egun, askok hip-hop eta rap musikaren janzkera eta estetika bereganatu badute ere.
Dudax-en estudioa hotza da. Begi bistan inor gutxik esango luke idazle baten aurrean dagoenik: apaletan ordenatutako spray hutsak izan ezik, beste ezer ez dator bat graffitilari heterodoxo baten irudiarekin; ez kaletik erreskatatutako besaulki gorrixka, ez egunen batean margotu zain dauden bigarren mundu gerrako miniaturak; ez eta (ai ene! apurtu da mitoa) Kiss-en disko zaharren azalak. "Ni hasi nintzenean ez zegoen estetika hori, hemen behintzat", dio Bartzelonatik argitaratzen den aldizkari espezializatu batean berak egindako idazki baten argazkia erakusten duen bitartean, "gaur egun ia argitalpen eta denda guztietan dago sartuta hip-hop eta rap-aren estetika".
Honetan hasi zeneko garaiaz hitz egiten du: break-dance estetikaren inguruan biltzen ziren gazteen bizimodua islatzen zuten Beat street bezalako filmak ikusi zituenekoa. Berak, ostera, Arte Ederretako fakultateko liburutegian egin zuen topo New York-eko aitzindarien lanekin. Bere benetako izena esango bagenu inor gutxik ezagutuko luke; Dudax nor den galdetuz gero, berriz, hirian nonahi agertzen diren sinaduren egilea dela esango lukete gasteiztar askok.
Mundu itxia eta irekia da aldi berean graffitiena. Leku batzuetan oso talde txikiak diren arren, elkarren berri izaten dute mundu guztian argitaratzen diren aldizkari espezializatuen bitartez. "Denok elkar ezagutzen dugu", dio Getxoko Scape-k, "erakustaldiren batean edo hortik zehar elkartzen gara. Batzutan batu egiten gara Iruñeara, Gasteizera edo beste leku batera joateko".
Harreman sare zabal horren bidez hedatzen da mugimendua. Esaterako, 85ean Capy izeneko graffitilari katalan bat Getxo eta Algorta inguruan hasi zen margotzen. Capy-ren lanak txundituta utzi zituen bertan bizi ziren gazte batzuk, gero Bizkaian mugimenduaren sortzaileetakoak izango zirenak. Haietako batek, Bada-k, honela deskribatzen du espresiobide hura ezagutzean sentitu zuena: "Plazer handia da. Gauzak egiteko askatasuna sentitzen duzu. Nolabait esateko, keinu librea da".
Graffitilari askok berezkoa daukate arriskuak hartzeko joera, inoiz inork margotu gabeko lekuetan sinadura uzteko gogoa. Arrazoi horregatik metro eta treneko geltokiak koloreztatzeari garrantzi handia ematen diote, asfaltozko oihan batean ari den ehiztari batentzat metalezko animalia horiek harrapa daitekeen piezarik baliotsuena bailitzan. New York-eko aitzindariek arrazoi sinpleagoa ematen zioten fenomeno horri: tinta gutxiago erabilita, bere sinadura hiri guztian ikusten zen bagoi bat margotuz gero.
Orain urte batzuk, Europa osoko graffitilariak bildu ziren Polonian aurretik inolako deialdirik egin gabe, bertako tren konpainiak bagoiak margotzeko oztoporik ez zuela ipintzen zabaldu baitzen. "Asko eta asko Bilboko metroa margotzeko desiratzen daude", dio Dudax-ek, "baina lortuko balute ere, ez luke iraungo, berehala zirkulaziotik kenduko bailukete garbitzeko".
Harreman sare berezia
Graffitilarien espresiobide nagusia hainbat hiritan argitaratzen diren aldizkariak dira. Horietako batzuk Estatuan egiten dira, Game Over edo AK bezala. Hormetan agertzen diren muralik ikusgarrienen argazkiak jasotzen dituzte. Askotan egileak berak bidaltzen ditu irudiak, bere lanari ahalik eta zabalpenik handiena eman nahian. Artisten sinadurak ere nabarmentzen dituzte, irudimenak sor ditzakeen hizki konbinaziorik bitxienekin batera.Gainera, batzuek eta besteek egindako balentriak deskribatzen dituzte. Kordobako bi idazlek, esaterako, AVE-aren bagoi bat margotu zutenekoa azaltzen dute elkarrizketa batean: "Geltoki ondoan nengoen, eta zilar koloreko bote bat eta beste beltz bat besterik ez nuen. Urrutian, AVE-aren makina ikusi genuen eta bertara joan ginen, burbuila motako hizkiak margotuz. Liluratuta geratu ginen. Gero tximinoak heldu eta hanka egin behar izan genuen".
Aldizkariotako orrialdeetan argi eta garbi nabari da gazte hauen gustu musikal eta estetikoak. Elkarrizketatutako musikarien zerrendari gainbegiratua eman besterik ez dago: 7 notas 7 colores, Natch Scratch eta Ice Cube, izen batzuk aipatzearren.
Argitalpenak leku jakin batzuetan baino ez dira aurkitzen. Banaketa sarea ere ez da guztiz konbentzionala: aldizkari kopuru jakin bat ematen zaio beste hiri bateko idazle bati, hark beste horrenbeste egiten badu zure hiriko fanzinearekin. Hala ere, badago bide normalizatuetatik merkaturatzen den argitalpenik ere.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
La última apuesta de Petro: salario mínimo histórico, reforma laboral en marcha y ley de financiamiento por decreto
La presidenta Sheinbaum afronta la tragedia del Tren Interoceánico como remate de un año “complicado”
El descarrilamiento del Tren Interoceánico alimenta las críticas de la oposición y señalamientos contra el proyecto
Detenido un implicado en el homicidio de Carlos Manzo que participó en el chat donde se planeó
Lo más visto
- La Audiencia Nacional avala la decisión de Robles de retirar el nombre de Franco a una bandera de la Legión
- Trump anuncia la destrucción de una instalación de producción de drogas en Venezuela
- Rusia amenaza con romper las negociaciones tras acusar a Ucrania de atacar una residencia de Putin
- Alain Aspect, Nobel de Física: “Einstein era tan inteligente que habría tenido que reconocer el entrelazamiento cuántico”
- La larga sombra del hijo único: China paga con una crisis demográfica su mayor experimento social




























































