_
_
_
_

Arte garaikidearen erpinean

Donostiako hirigunetik bi kilometro eskasetara, Urumea ibaiaren alboan, Loiolako kuartela eta Martuteneko kartzela bitartean dago kokatuta Arteleku. 1987an inauguratu zen arte gune gisa, hasiera batean eraikin industrial hau pentsu biltegi bezala jaio eta geroago material elektrikoa gorde izan zuen arren. Kolore ezberdinetako paretetaz babestuta, lau mila metro karratu eta hiru solairuko espazio honek tailer, estudio, antzerki gune eta beste hainbat areto polibalente eskaintzen ditu.Gipuzkoako Diputazioak bultzaturiko Arte fabrika honetako zuzendaria, Santi Eraso, bileraz bilera pasa du goizaldea. Elkarrizketa egiteko tartetxoa finkatu eta mahai borobil baten inguruan eseri bezain pronto hasi da hizketan. Bere atzekaldean geratzen den paretan, bere erretratu karikaturizatu bat nabarmentzen da beste irudien artean. Hitz egiten dugun bitartean, jende ugari sartu irtenean dabil. Bulegoko ateak parez-pare irekita daude.

Arteleku sortzearen arrazoi nagusia garai hartan arte ikasketetan zeuden gabeziak bete eta konplimentatzea izan zen. "Arteleku formula autonomoa da. Masifikazioaren aurrean indibidualizazio maila altuagoa proposatzen genuen eta kalifikazio edo notarik gabeko irakaskuntza bat. Garai hartan materialen diziplina eta bertikaltasuna ziren nagusi Euskal Herrian: pintura, eskultura, argazkilaritza...".

Panorama berria

Baina 12 urtez luzatu den tarte honetan, ikuspegiak asko aldatu dira. Ildo honetan, arte multidiziplinarrak, teknologia berriak eta proposamen erradikalagoak panorama berri bat ireki dutela esan daiteke. Horretaz gain, artea bera ulertzeko parametroak ere krisi geldiezin batetan sartu dira. Teknologiaren sozializazioak hierarkia guztiak zalantzan jarri ditu.

Gaur egun, goi mailako eta behe mailako kulturak nahastu egiten dira. Eta honekin batera gogoeta ezberdinak sortzen dira. Teknologia berriek irekitako ateak edota multimediak eskaintzen dituen posibilitateak desafio berriak sortu dituzte. "Globalizazio prozesu batetan murgildurik gaude", dio Santi Erasok. "Konpainia handien fusio edo Interneti erreparatzea besterik ez dagoela esango nuke. Hau da, interkomunikaturik dagoen hiri handi batetan bilakatzen ari gara. Guzti horrek ez du esan nahi guk Arteleku gisa hori onartu edo bultzatzen dugunik, baina gogoeta eta moldaketa prozesuren bat egin behar dela uste dugu", gaineratzen du berak.

Tailer eta estudioez gain, Artelekuk badu arte garaikideari eskainitako liburutegi eta bideoteka bat ere. XX. mendeko euskal artean espezializatua, beste inon lortzen zailak izan daitezkeen erakusketa katalogo eta aldizkariak gordetzen ditu. Gainera, guzti horrekin batera, Artelekuk argitalpen ugari ekoiztu du, bertan egon izan diren artista ororen lanak eta proiektuak uztartuz.

Hala ere, nahiz eta ohiko estruktura akademikoetatik urrun egon, Arteleku bezalako guneek badute estankatzeko arriskurik. Santi Erasorentzat, etorkizunari begira, desafio garrantzitsuenetako bat espazio fisikoaren mugak gainditzea izango litzateke. "Antolakuntzaren errebisio bat egiten ari gara. Publizitatea eta komunikabideen eskutik, irudiak hiriaren paisaian nahastu diren moduan, guk ere kanpora atera nahi dugu", dio Erasok. "Museo eta galerietatik atera eta bizitzara erakartzea" litzateke erronka hau; "kreazio kontenporaneoak sortu dezakeen eskaintza poetiko eta politikoa hirietara itzultzea", alegia.

Asmo hori egi bihurtzeko, Donostiako zentro honetako arduradunek Arteleku kontzeptuaren zabalkundea beharrezkoa dela uste dute, tailerraren espazio fisikoa muga bat baita gaur egun nahi horri begira. "Arteleku espazio fisikorik gabeko proiektua bezala proposatu nahi da. Edonon egon daitekeen zerbait bezala bultzatu", dio Santi Erasok. Zentzu honetan, "Tokion edo Oiartzunen egin daitezkeen proiektuak bultzatzea da helburuetako bat. Esaterako, beste askoren artean, Musika Elektroniko Jaialdia edo Canal Bizkaia bezalako taldeekin eta erakundeekin ari gara orain elkarlanean. Gure asmoa hiritarrengana iristea da, bai komunikabideetan eta baita tabernetan ere". Azken finean, Arteleku, artisten lekua izateaz gain, artearen leiho ere izan behar duelako.

'Zehar' aldizkaria

Donostiako Arteleku zentroaren jarduera guztien artean Zehar izeneko aldizkaria aurki dezakegu. Berrogeigarren alea izan da atera den azkenekoa, eta oso azal esanguratsuarekin kaleratu da gainera: Juan Luis Morazaren Ludosofia obraren detaile baten irudiarekin, hain zuzen. Bertan, tragaperra makina batetan azarea, kaosa eta errealitatearen moduko kontzeptuak azaltzen dira sinbolo bilakaturik. Arte garaikideak dituen kritika eta galdera grina ez dira aldizkari honen azalean bakarrik geratzen. Besteak beste, elkarrizketak, iritzi artikuluak, proposamen teoriko praktikoak eta azken hilabeteetan Artelekun izandako kurtso eta erakusketen inguruko erreportaietan ere somatzen da kezka hori.

Irudiak eta grafismoak garrantzia duten arren, Zehar aldizkarian testua da nagusi. Izan ere, eta behin baino gehiagotan zeharka izan arren, artista nahiz teorikoek askotan alfabetoko hizkietan bilatu behar izaten dituzte artearen klabeak deskodifikatzeko instrumentuak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_