Emakumezkoak zuzendari
Egin ezazue froga. Abiatu liburutegi edo egongelako apalera eta hartu edozein zine entziklopedia edo bilduma. Makina bat dira Historiako 100 filmerik onenak edo Zine zuzendariak fotogramaz fotograma-ren moduko izenburuak dituztenak. Ireki liburua eta hasi zuzendarien aurkibidean emakumezko baten izena bilatzen. Asko jota, Leni Rienfestahl dokumentalgilearen izena topatuko duzu. Ez da hausnarketa sakonik egin behar "ametsen fabrika" metaforaz definitzen dugun zinearen industria gizartearekin bat eboluzionatu dela jabetzeko. Alor gehienetan gertatu den moduan, zinearen historia laburrean (100 urte pasatxo), emakumeek ez dute begirada propiorik izan.Emakumezkoak, ordea, zeluloidezko unibertso honetako protagonistak izan dira. Guztiz ulergaitza litzateke zinema Garbo, Hepburn, Monroe, Dietrich eta beste hainbat abizenik gabe. Sunset-eko Boulevard-ean, turistaz eta hot-dog saltzaileez beteriko porlanezko espaloi horretan, edo Bergman-en amesgaiztoren batean emakumezkoak beti izan du presentziarik kameraren aurrean. Hala ere, eta mendeko azken hamarkadak kenduta, emakumezkoak gizonezkoen ikuspuntu eta begiradaz ikus ahal izan ditugu soilik. Emakumearen irudia, objektu edota subjektu izanik ere, "prisma maskulino" batetik izan da islatua zineman.
Feminista
Azken hamarkadetan, eta hein handi batean borroka feministari esker, gizarteak eman du aurrerapausorik. Eta zinemagintza ez da eboluzio honetan atzean geratu. 60-70. hamarkadetan, gerra hotzak eragindako bloke bietan zinema feministaren lehendabiziko urratsak eman ziren. Alde batetik, eta Hollywood-etik kanpo, zinema alternatibo eta esperimentalak geroz eta itxaropen handiagoak sortzen zituen. Zinema feminista militante bat izan gabe, emakumeek egin edo bultzatutako lanak agertzen hasten dira.Maya Deren-en laburmetrai eta erdimetraiak lirateke adibiderik nagusienetakoak. Bestetik, bloke komunistan, zinema errealista sozialistak ordurarte emakumezkoari emandako tratamendu zinematografikoa aldatzen hasten da. La sal de la Tierra bezalako filmeetan, emakumezkoa "klase borrokaren protagonista eta bultzatzaile" bilakatzen da.
Zinema feministak, beste hainbat zine militantek egiten duten moduan (gay edota ekologistak, esaterako), istorioaren generoa eta gaia diskurtsoaren menpe jartzen ditu. Normalki, generoek beraiei dagokien narratiba inposatzen duten moduan, zinema mota hauetan genero hori mezuaren zerbitzura jartzen da. Annette Kuhn-en Cine de Mujeres. Feminismo y Cine liburuan, hizkuntzaren generoari buruzko gogoeta interesgarri ugari egiten da. Egile batzuentzat, begirada pertsonalaren gainetik, sexuak eragindako begirada inposatzen da. Zinemagintzan, beraz, sexuak mugatuko luke begirada. 60-70. hamarkadetan zabaldu zen planteamendu honek suposatzen zuen muga eztabaidatzea ez da beharrezkoa gaur egun. Ordutik zuzendari eserlekuan eseri diren emakumeen begirada anitz, ezberdin eta oparoenek sexuaren muga hautsi dutelako.
Bestetik, Euskal Herrian egiten den zinemaren egoera ez da kanpaiak jotzen hastekoa. Beste hainbat jardueretan bezala, filme bat zuzendu nahi duten emakumeek traba gehiago izan dezakete. Baina negarrez hastea itxurakeri hutsa izaten da askotan. Sormenari dagokionez, eta zine alorrean behinik behin, mugimendua eta indarra dagoela esan genezake. Euskal Herrian, orokorrean ikusita eta beste hainbat herriekin konparatuta, badu bere zokotxoa zazpigarren artearen zeluloide eremu honetan.
Gai politikoak
Euskal Herriaren errealitate sozio-politikoak zama eta erantzukizun handia erantsi izan dio zinemagintzari. Honek dakartzan abantaila eta desabantailak eztabaidatzen hasi gabe, zuzendari euskaldunak markatu izan dituela esatea ez litzateke faltsua. Euskal Herriko egoera politikoa eta droga arazoak dira ekoizpenaren ehuneko handi batek islatzen duena. Eta zuzendaritzan jardundako emakumezkoek ez dute baztertu errealitate hori.
Esate baterako, Arantxa Lazkanoren Urte ilunak filma izan zen euskaraz ekoiztu zen azkeneko luzemetraia. Euskal zinea definitzerakoan osagai ezberdinak erabiltzen ditugu, baina hizkuntza ardatz nagusitzat dugunok behintzat filme honen garrantzia aitortzen dugu. Ana Diez-ek bi luzemetrai ekoiztu ditu bere zuzendari karreran. Ander eta Yul-en borroka armatua eta drogen mundu marjinala uztartu zituen. Bederatzi urte geroago, Kolonbiara joan zen zine beltz kutsuko pelikula bat filmatzera, Todo está oscuro. Helena Tabernak estreinatu berri duen Otoño filmean Yoyes-en bizitza kontatzen du. Gaia polemikoa izanik, ahalik eta modu diskretuenean egin zuten filmaketa. Bere lehendabiziko luzemetraiaren filmaketa amaitu duen beste zuzendari bat, azkenik, Nuria Ruiz Cabestany da.
Lan hauetan, beraien izaeraren isla izan daitezkeen ikuspegi pertsonalek badute eraginik. Hala ere, ezin dugu "ikuspegi feminista edo emakumezko zine militante baten" lubakietatik eginiko zinea denik esan. Emakumeek zuzenduriko filmak dira. Honek bere baitan ez du garrantzi handirik; ez ditu filme hobeak edo zatarragoak egiten, alegia. Baina gizonezkoek menperatu izan duten jarduera honetan, urteetan zehar jasandako mesfidantza gainditu eta emakumeak objektu eta subjektu soilak izatetik sortzaile eta erabaki hartzaile izatera pasa baitira. Bestelako teoriak gehienetan soberan daude. Azken finean zinea da. Argia eta denbora 24 fotograma segundoko abiaduraz zizelatzea besterik ez.
Eremu komertzialetik at
Zine komertzialetik kanpo bizi den egoerari dagokionean ere emakumezkoek sinatutako lanek beraien lekutxoa lortu dute. Ildo honetan, Mirentxu Purroy (El silencio de los inocentes), Julia Juániz (Sigan felices), Irene Arzuaga (Luis Soto), Beatriz de la Vega (Los Goikoetxea, Sarabe), Begoña Arregi (Biok) edota Isabel Herguera Safari (Los muertitos) bezalako zuzendariak dira beste batzuen artean laburmetrai eta erdimetraigintza landu dutenak. Aipatu egile guzti hauekin batera, Begoña Vicarioren lan esperimentalek aipamen berezia merezi dute. Horren lekuko, Pregunta por mí izeneko lana. 1997an, harearekin landuriko teknika berezi batekin egin zuen Vicariok, eta Goya saria irabazi zuen. Egile berak sinatu duen azkeneko laburra, Haragia izenekoa, Valladolideko Zinemaldian aukeratua izan zen eta Bilboko Laburmetrai eta Dokumental Jaialdian, berriz, saritua izan zen.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.