Uste baino ugariagoak dira emakumezkoek eginiko filmak
Geoffrey Gilmore, Utah-ko mendietan ospatzen den Sundance Zinemaldi ospetsuko zuzendari artistikoa da. Aurtengo edizioaz, hauxe esan du berak: "Gurean gertatu denak ematen du gogoetaren bat egiteko aukerarik. Hau da, ez dugu inoiz emakumeek sinaturiko horrenbeste filme jaso. Aurtengoa emakumezkoek eginiko zine independentearen urtea izango da".Ildo honetan, azken aldian, zine zuzendari mitikoen alaba batek baino gehiagok hartu du aitaren aulkia. Francis Ford Coppola-ren alaba den Sofía Coppolak Donostiako Zinemaldian ikus ahal izan genuen The virgin suicides estreinatu du eta Angelica Hustonek, berriz, Agnes Browne estreinatu du areto komertzial gehientsuenetan.
Hauetaz gain, bada Estatu Batuetan zuzendari karrera egiten ari den emakumezkorik. Yo maté a Andy Warhol zuzendu ostean, Mary Harron da adibideetako bat. Ia amaitua du bere bigarren lana, Bret Easton Ellis-en best seller-ean oinarrituta dagoen American pshyco. Lisa Krueger-ek bere bigarren lana aurkeztu du, Committed, eta Maggie Greenwald-ek The ballad of little Jo bere azken filman emakumezkoen inguruan mintzatzen da.
Ohiko gunetik at
Zinemaren ohiko gunetik urrun ere emakumezkoek badute zeresanik. Pazifiko aldera begira jarrita, Jane Campionen lanak oroitzen ditugu bat-batean. El piano filmak gure begiak Australiako labarretara begira jarri zituen. Horren ondoren, belaunaldi berri baten agerpena ikusten ari gara.
Cristina Andreef-en lan berriak, Soft Fruit originalak, Donostiako azken Zinemaldian Fipresci saria lortu zuen. Eta, nahiz eta gutxitan iristen zaizkigun, Asia eta Afrikako errealitatea hobekien islatzen duten filmeen portzentaje handi bat emakumezkoek sinaturikoak dira.
Espainian ere filme interesgarri ugari filmatu izan dituzte emakumezkoek. Aitzindari lanak Pilar Miró-k egin zituen. Besteen artean, Beltenebros eta El perro del hortelano pelikulak aipa daitezke. Icíar Bollaín-ek, Hola, ¿estás sola? estreinako filme arinaren ostean, Flores de otro mundo istorio mamitsu eta naturala eskaini digu. Gracia Querejetak, bere aldetik, El viaje de Robert Rylands-en hasitako bidea jarraitu du Cuando vuelvas a mi lado lanean. Isabel Coixet kataluniarrak, azkenik, Estatu Batuetan filmaturiko Cosas que nunca te dije eta A los que aman lanak ditu bere filmografian. Chus Gutiérrez, Mónica Laguna, Azucena Rodríguez edota Mireia Ros bezalakoak zenbatzen hasita, uste baino luzeagoa da emakumezko batek sinaturiko filmeen zerrenda.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.