Sentsazioak
LUIS DANIEL IZPIZUA
Eragozpenak adierazterakoan, New York-eko alkateak, Giulianik, ez zekien bere hitzek zer bultzada emango zioten zentsuratu nahi zuen horri. Zilegia ote zen erakunde publiko batek hiritarren artean eskandaloa sortzea zen alkatearen kezka. Zergatia: Brooklyneko museoak zabaldu behar zuen Sensation erakusketa, eta benetako aitzakia bertan erakusten zen Amabirjinaren koadroa. Birjinitatea, virgo-aren atez inguraturik azaltzen omen da eta auskalo zer esan nahi duen Chris Offili egileak ikono sakratua somatizatuz eta biderkatuz desakralizatzen duenean. Birgo guztiak direla birgo? Amabirjina emakume arrunta zela? Bost guri, gu ez gara-eta harritzen mezu horiekin.
Ez zaizkit ezezagunak egiten Sensation-eko zenbait artisten lanak. Damian Hirsten lan batzuk, esaterako, Guggenheimen ikusi izan ditugu. Sentsazio gutxikoak ziren hor ikusitakoak. Chapman anaiek, berriz, gure monster-kitsch gizartearen ironia plastifikatzen zutela iruditu ohi zait, eta haien panpina plastifikatuek higuina indargabeko festa bihurtzen zutela.
Sensation erakusketak bere helburua lortu du: arrakasta. Beharbada nahi ez zukeen bidetik, hau da eskandaloaren bidetik. Horrek, ordea, propaganda egin dio bat-bateko erantzunak bakarrik (harridura, nazka, txantxa) jasoko dituen erakusketa horri. Azaleko festak atarian gelditu zaion sakoneko erantzuna behar izan du festa osoa bilakatzeko. Noski ez natorrela bat Giulianiren jarrerarekin, nik ez bainuke inoiz horrelakorik zentsuratuko, eta ez dut gainera bere sentimendu erlijioso bera. Baina ez dut inoiz askatasunaren auzia ke-zapi bihurtuko laino azpiko gauzak bikaintzat onartzeko. Edukiak gauzarena behar du izan, eta hemen edukia belaunikoz atarian gelditutakoek sortu dute. Horrela sentsazioak badu bitxikeriaz besteko zentzua. Marc Quinnek bere odolarekin eginiko buru izoztua nazkakeria teknifikatua izatetik santu baten irudiaren parodia izatera pasa da. Honela botereari ostikada ematen zaiola? Beste parodia bat, eta bestela galde diezaiotela Saatchi jaunari. Zentsura medio, desakralizazioa sakrala bihurtu zaie eta kultur arloko boterearen men akritikoa jaso dute gainera.
Kultur munduak egoera erosoa lortu du boterearekin harremanak estutuz. Botere publikoaren laguntza behar du bizitzeko, baina erabat akritikoa izatea eskatzen dio, artea ondasun publikoa dela erabaki eta onartu dugunez gero. Eta, ez dela iruditu ezkero? Auzi honek Caravaggio dakarkit burura. Honek margotu zuen San Mateo eta aingerua arbuiatua izan zen, eta horregatik Erroma ez zen hankaz gora ipini. Bere lanak bazuen zerikusirik sentsazioarekin, baina sentsazio erraza ez zen haren helburua. Beste motatako egiaren atzetik zebilen, eta horrek askotan nekea eskatzen du eta bakardadea. Eta odola, La decollazione del Battista-n idatzita utzi zuen bezala. Eta odol horrek ez du frigoaren beharrik izan usteldu gabe irauteko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.