_
_
_
_

Komunikabide hurbilagoa

Datozen telekomunikazio eta komunikabide berrien aurrean hizkuntza komunitateak adi egon behar du eta bere bizitza aberastuko duten tresnak prestatu, izpiritu unibertsalarekin. Hauxe da Iñaki Zabaletak pentsatu zuena kable bidezko telebistari buruzko ikerketa lanari ekin zionean. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza departamentuko beste irakasleekin batera egindako lana da hau -Teresa Agirreazaldegi, Nicolás Xainardo eta Carmen Peñafielekin, hain zuen-. "Legea jadanik hor dago. Kable kudeatzaileak (Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroaren kasuan Telefónica, Euskaltel eta Retena) ari dira poliki-poliki prestatzen, eta argi dago gizartean kablearen industria garatzen eta lanean jartzen ari dela", dio Zabaletak, "nahiz eta momentuz, oso gutxi diren kableatzea egina duten herriak". Gutxi barru iritsiko den industria horren aurrean euskarazko hizkuntza komunitateak harreman egokia eta nolabaiteko negoziazio ahalmena lortzen jakin beharko du egilearen ustetan. "Logikoa denez, kable kudeatzaileek bakar-bakarrik enpresa etekinari begiratuko diote, baina hizkuntza komunitateak baditu komunikazio behar batzuk eta horiek zeintzuk diren definitzeko estrategiak pentsatu behar ditu". Telebista komunitarioa Zabaletaren esanetan, telebista publikoaz aritzerakoan, bi kontzeptu ezberdinen bereizketa egin beharra dago. Alde batetik, mundu osoan ezaguna den telebista publikoa dago, instituzionala, aire, kable eta satelite bidez emititzen duena. Bestetik, kable bidezko telebista dago. Honen transmisioak airez egin litezke, baina nagusiki kable bitartekoak izango dira. Telebista komunitario hau ez da satelite bidez emititzen, azken finean komunikabide lokala delako". Estatu Batuetan aurretik ezagututakoan sakonduz, New York-eko hirian oso indarrean dagoen eta benetan ondo funtzionatzen duen jarduera aztertu du Iñaki Zabaletak eta beste tokietan sistema bera erabilgarria dela irizten dio. Estatu Batuetan egiten dutena kableaketa egiteko baimena enpresa jakin bati ematea da. Enpresa horrek "jendearen, gizartearen kalea, lurra, hormak, eraikinak, etxebizitzak erabiltzen ditu kablea pasatzeko; hau da, beretzat kablea negozio egiteko tresna da". Baimen horren trukean, enpresaren kanal kopuru osoaren zati bat komunitateari uzten dio, berak edukiz bete dezan, eta, gainera, bere programak egiteko finantziazioa ere bere gain gelditzen da. "Kable bidezko kanalek normalean harpidetza bitartez funtzionatzen dute, eta enpresak harpidetza horren bidez jasotako diruaren zati bat komunitatearen programak ekoiztera bideratzen du". Lanaren egileek proposatzen dutena Euskal Herrian gauza bera egitea da. Komunitateak bere programak egingo lituzke, sistema oso demokratiko baten bidez. "Komunitatean, jakina, erakundeak daude. Auzo elkarteak, giza mugimenduak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak etabar, eta guztiek ez lukete soilik beraien programak egiteko aukera izango, baizik eta programa hauek finantziatzeko dirua lortzeko ahalmena ere bai. Komunikabide hori erabiltzeko eskubidea, gainera, pertsona guztiek daukate, baita indibiduo bakarrek ere". Kontseilua Zabaletaren ustez, orain arte ezagutu dugun telebista publiko instituzionala beharrezkoa da, eta kanal gehiagorekin gainera, baina hizkuntza komunitateak kable kudeatzaileak finantziatutako telebista komunitarioa ere behar du. "Modu honetan, politika instituzionalaz aparte, hizkuntza komunitateak hartzen du ardatza eta eremu politikotik kanpo edo gainetik aritu daiteke". Komunikabide berriaren erabilpenerako tresnaren bat sortu beharko litzateke, eta euskarazko unibertsoa oinarritzat hartu duenez gero, Zabaletaren ustetan Kontseilua izan liteke kudeatzaile egokia. Ondorioz, erakunde honen esku legoke kable kudeatzaile espezifiko bat sortzea, enpresak komunitateari utzitako kanal horien erabilpena antolatzeko. "Herritarrek erabilitako kanal hauen programazioa ez da komertziala, beraien beharren, nahien, eztabaiden eta gertakizunen berri emateko tresna baita".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_