_
_
_
_

Dantzaren Abangoardian

Maiatzeko lehen egunekin batera dantzarako garaia heldu da Gipuzkoara. Maiatza Dantzan-ek Europako dantza garaikidearen tendentzia berriak ezagutzeko aukera emango du 16. urtez. Cristina Quijerak eman zion atzo hasiera Cesc Gelabert, Castafiore, A deshoras eta Quat´ Zarts taldeen lanak eskeintzen dituen jaialdiari. Sortu zenetik hona, garapen nabarmena jasan du Maiatza Dantzan-ek. Duela hamasei urte Dantza Profesionalen Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundira jo zuen behar bezalako programazio egonkor bat eskatuz. Bere lehentasuna, nola ez, mundu honetan ari ziren ikasle, irakasle eta profesionalen nahiei erantzutea zen. Momentu horretan ikuskizun puntualak ikusteko aukera besterik ez zegoen -ez programazio iraunkorrik, ezta Europan egiten ari ziren azken lanak ezagutzeko aukerarik ere-. Egoera ikusita, Mentxu Medel, lehen aipatu elkarteko presidenteak, instituzioen ateak jo zituen. "Hilean behin dantza ikuskizun bat eskaintzea izan zen luzatu genuen proposamena", dio. "Ikuskizun gehiago eskatuz gero, publikoarengan betekada edo nekea sortu genezakeen. Horren beldur ginen". Foru Aldundiak begi onez ikusi zuen iniziatiba pribatutik jasotako eskaera eta 1984. urtean Maiatza Dantzan antolatu zuen lehen aldiz, gipuzkoarrei garai horretan dantza garaikidearen alorrean egiten ari ziren lanak erakusteko asmoz. "Kontuan hartu behar da dantza garaikidea 20. hamarkadan hasi zela", dio Maiatza Dantzaren koordinazio lanean aritzen den Lide Aranak. "Eta hemen ia inork ez zuen ezagutzen. Atzerapen handia zegoen zentzu horretan. Euskadin bazegoen eskultura edo pinturako abangoardia, baina ez dantza alorrean". Horrela jaio ziren gaur egun Estatu mailan bermatu diren jardunaldi hauek. Bere lehenengo edizioan lau konpainia eta bost lan desberdin ikusteko aukera besterik ez zen izan. Urteak pasa, eta atzo hasi zen edizioan 13 talde izango dira Donostian eta Gipuzkoako beste eszenatokietan. Orduan, astean zehar egiten zen; gaur egun, berriz, asteburuan kokatzen da eskaintza. Hala ere, hasieran planteatutako helburuari heltzen dio Kultura eta Euskera Departamentuak. "Maiatza Dantzan jardunaldiak ez dira Euskadiko dantzari berriak bultzatzeko plataforma. Gure premia kritika eta publikoaren esker ona irabazi duten ikuskizunak ekartzean datza", dio Aranak. Edozein kasutan, egun hauetan eszenatokira igotzen direnenek izugarrizko aukera modura jotzen dute beren partehartzea. Horrela zioen behintzat C. Quijerak, bere Q. RO taldearekin atzo dantzatu zuen Agur Titán izeneko koreografiaren aurkezpenean. "Hona programadoreak etortzen direnez, guretzat oso garrantzitsua da jardunaldi hauetan izatea". Proposatzen duten lanak antzerki eta dantzaren mugak nahasten ditu. Hau da, hain zuzen ere, Maiatza Dantzan bereizten duen beste ezaugarria. "Hizkuntza eszeniko garaikide guztietara zabaltzen da", Aranak adierazten duenez. "Ez dago balet erromantiko bat sartzerik, baina teknika klasikoan oinarritzen diren lanak programatzen dira". Dantzari bultzada Urte hauetan zehar Maiatza Dantzan-ek publikoaren erantzun onuragarria jaso du. Hala ere, Aranaren ustetan "ez da eboluzio esanguratsua nabarmendu". Bere ustetan arazo kulturala da. "Euskadin beste arteak landu dira. Baina antzerkia edo dantzak ez dute garapen nabarmenik jasan mende honetan". Medel ez dator bat Aranak dioenarekin. "Kalitatea ematen zaionean publikoak ongi erantzuten du". Ez da Maiatza Dantzan jaialdiari buruzko gogoeta egiten ari, urtean zehar Donostiara eramaten diren ikuskizunetaz baizik. Medelen ustez, Foru Aldundiaren lana onuragarria izan da dantzarentzat. Hala ere, dantzari bultzada emateko programazio egonkorra diseinatzearen beharra ikusten du. Baina, nori dagokio? Diputazioari, Eusko Jaurlaritzari edo udaletxeei? Hori da kontua. Horrela berreskuratuko litzateke dantzarako publiko leiala.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_