_
_
_
_

Kontu-kontari bizi direnak

Aberasteko modu errazena delako hasi zela honetan dio txantxetan Jose Mari Karrerek. Ipuinaren mundura antzerkiaren eskutik iritsitako errenteriar honek sei urte inguru darama kontu kontari taberna, kulturetxe, eskola eta liburutegietan, eta dudarik gabe tabernatako giroa du gustukoen. "Jendearekin komunikatzea askoz ere errazagoa iruditzen zait, jarrera informalagoa delako, ez dago kulturetxe batean aurki dezakezun seriotasun edo hoztasun hori". Sei urtetan jorratu dituen gaiak asko dira noski, batez ere ipuin kontaketa gero eta baloratuagoa bihurtzen ari dela kontutan hartuta, eta, berak dioenez,liburuetan irakurtzen duen zein beste kontalari, idazle edota "goizeko lauretan garito batean zaudela norbaitek kontatzen dizun istorioa izan daiteke egoki". Momentu honetan "kondoien inguruko istorioekin" ari da. Lehenago Mikel Markez eta Asier Serranorekin sexua gai nagusitzat zuen muntaia bat ibili zuen plazaz plaza. "Jendeak morbo handia du". Bere lana aurrean daudenekin "elkarrizketa moduan" ikusten du Karrerek. "Oso adi egon behar duzu, jendea isilik egoteak ez baitu zuri entzuten ari direnik esan nahi". Funtzio soziala Komunikazioa hobetu beharra azpimarratzen du Antton Irustak. Urretxindorra ikastolako irakasle honek hainbat urte eman du kontu kontari, Bizkaian batik-bat, eta bere tesia, "Ipuin kontalariaren funtzio soziala" izenbura duena, gai honi buruz lantzen ari da. "Oso garrantzitsua iruditzen zait eskoletan ahozkotasuna lantzea", dio Irustak. Irakasle esperientziak erakutsi zionez, "Bilboko umeek behintzat, komunikatzeko arazoak dituzte, askotan ez dituzte pentsatzen edo sentitzen dutena kanporatzeko hitz egokiak aurkitzen". Horretarako aukera behintzat izan dezaten, hamar minutuko egunereko saioa prestatzen ari da telebistarako. Umeek beraiek ipuinak kontatuko dituzte saio horretan. "Gauza asko daude kontatzeko". Ipuinak hainbat arrazoirengatik dira garrantzitsu. Kontalariaren hitzetan, "hizkuntzaren aberastasunarentzat positiboak dira, galbidean dauden komunikazio gaitasunak hobetzeko ere eta baita garaian garaiko interespuntuak zeintzuk diren identifikatzeko". Lamiak taldeko partaide da Igor Camino. Taldeko bost kideek ere umeekin lan egiten dute batez ere, gehienetan kulturetxeetan. "Saioak gai baten inguruan antolatzen ditugu", azaldu du Igorrek, "eta askotan gai berdinarekin hilabete osoa pasa dezakegu". Orain, adibidez, udaberriaren inguruko ipuinak jorratzen ari dira, eta zenbaitzukin helburu pedagogikoak ere bilatzen dituzte. "Hilabete osoan hirurogei ipuin kontatzera irits gaitezke", dio. Eta kontuz errepikatzearekin. Txikiak bai, baina ez memoria txarrekoak. "Bost hilabete aurretik kontatu diezun ipuin batekin gogora daitezke problemarik gabe" Umeekin nolabaiteko erlazio bat ere sortzen dela uste du Igorrek. "Beraietako asko astero hurbiltzen dira kontuak entzutera, eta identifikazioa erraztuko dien sistema erabiltzen dugu". Esate baterako, bakoitzak beti kolore bereko ohiala eramaten du berarekin eseritzeko, eta gai arlo jakinak jorratzen ditu beti ildo jakin bati eutsiz. Gurasoengandik interesa nabaritu du Igorrek askotan. "Saioa bukatuta ipuinen zerrenda eskatzera hurbiltzen zen neskatila bat zegoen iaz, gurasoek gero etxean kontatzeko kontuak ezagutu nahi zituztelako". Hala ere, Irustak bezala, etxeetan lehen zegoen komunikazioa galdu egin dela, eta ipuin kontalarien gorakada hau gaur egungo gizarte eta bizimoduari erantzuteko modu bat izan daitekeela uste du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_