_
_
_
_
_

Neguko koarteletako epelean

El País

Udan Euskal Herrian kontzertuak edonon ezta? Eta neguan? Non ezkutatzen dira euskal taldeak urtaro hotzean? Euskal Herriko plaza eta areto gehienak, argiz eta soinuz jantziak izaten ditugu udan. Udaberrian hasi eta udazkeneko lehen hotzak iritsi arte, ez da doinu faltarik izaten. Era guztietako musikak gainera, rockero-garratzak, pop-alaiak, trikitixa, raperoak edota jazz-ak. Udan Oskorri, Gozategi eta Su Ta Gar taldekoak, beste askoren artean noski, geratu gabe ibiltzen dira. Laburren egiten zaigun urtaroan, gure artean zuzeneko emanaldien kopurua biderkatu egiten da. Josu Ariztegi Urtz taldeko bateriajolearen hitzetan. "Gurea bezalako talde batentzat, kontzertu dengoraldia uztaila eta abuztura mugatzen da". Uda partean areagotzen den zuzenean jotzeko aukera hori dela eta, gaur egun Euskal Herriko talde edota bakarlari gehienek diskoak udaberrian kaleratzen dituzte. Horrela, hilabete batzuetan egunkari, telebista eta irratietan beren abestiak entzuten dira eta kontzertuetarako deiak iristen dira. Euskal Herrian diskoak kaleratzeko bigarren sasoia negua da. Durangoko Azokan asko saltzen da, ondorioz disketxeetan, udarako posible izan ez dena, abenduko lehen asterako prest nahi izaten da. Azoka Durangoko Azokarako diskoak egin eta kaleratu, eta gero azokan saldu bai. Baina kontzertuak? Noiz eta non izaten dira neguko kontzertuak? Nola defenditzen dituzte talde eta bakarlariek lan horiek jendaurrean? Neguan aire libreko emanaldirik egiterik ez dago. Frontoiek eta polikiroldiek udan baino soinu hotzagoa ematen dute. Antzokiak? Ez dira edozeinentzat. Eta gaztetxeak? Ba garai batean baziren, baina gaur egun horiek ere ez horrenbeste. Orduan neguan non eta zer? Asier Gozategiren arabera, "gure musikak agian... sekula ez du izan gaztetxeetan eskenatokirik, ez behintzat horrela propio-propioa... Hasi ginen garai haietan agian bai, orduan gaztetxeak izan ere gehiago ziren, eta gu ere deitutako toki guztietara joaten ginen, urteekin batera ordea, rock musikan gehiago espezializatu dira gaztetxeak." Josu Ariztegi, lehen aipatu bezala, rock talde bateko partaide da. Haren hitzetan, "gaztetxeetan joan den hamarkadan eta hamarkada honetako lehen urteetan izan zen boom hura asko isildu da, oraindik batzuk jarraitzen dute, eta benetan kementsu, bainan ez dago garai bateko zirkuitu hura, gaur hemen eta bihar han joaz ibiltzeko moduko zirkuitu bat". Joxe Ripiau taldeak ere orain arteko disko guztiak udaberrian kaleratzen zituen, hala ere Iñigo Muguruzak ez du zalantzarik horretan: "Gure soinu tropikalak beti udarekin lotzen dira, bero eta dantzarekin, baina guk gure lehen diskoa, Positive Bomb, esate baterako neguan idatzi eta grabatu genuen, eta arazorik gabe. Musikak ez du urtarorik..." Orain hirugarrena, Paradisu Zinema, Durangoko azokarako kaleratu dute, hau da negu gorrian, eta arrazoia zuen Ripiau jaunak, aurrekoen arrakastak gainditu baititu berri honek. Josu Ariztegi-ren iritziz, berriz, "Iparraldean zeharo bestelakoa da kontua, neguan karpak erabiltzen dituzte, hau ez da oso tipikoa Hegoaldean, baina han bai Karpa handi bat jartzen dute, beren taberna eta guzti eta aurrera.... Udan, berriz, herriak itxi egiten dituzte, festak diren herrietan sarrerak ixten dituzte, eta horrela herrira sartzeko ordaindu behar da, baina behin barruan. Festa giroa eta kontzertua duzu." Eta orduan neguan zer? Asier Gozategik dioenez, "neguan, asteburuetan bakarrik jotzen dugu, neguan deskantsatu, eta abesti berriak prestatu, udan ez da posible izaten eta..." Atzerrian kontzertuak egiteko ere aprobetxatu liteke, Europako beste leku batzuetan edo Ameriketan. Beste batzuk, berriz, udaberrian, kaleratuko duten disko berria entseiu lokaleko epelean prestatzen jarduten dute hilabete hauetan.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_