_
_
_
_
_

NOBEDADEAK

- Atxagarena itzulpen onena. Hori ebatzi du The Times egunkariko literatur gehigarriak. Ingelesera ekarritako nobela guztien artean urteko lanik hoberenak saritzen ditu, eta aurten Soinujolearen semea eleberria hautatu du atzerriko itzulpenik hoberena. Iaz kaleratu zuten nobela Britania Handian Margaret Jull Costak itzulita, eta The Accordionist"s son izenburupean. Nobela honengatik sari gehiago jaso ditu atzerrian Atxagak, Mondello eta Grinzane Cavour sariak bere egin baitzituen 2008. urtean. Bere obra 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta bidean dira beste hainbeste itzulpen.

- Deabruak Teilatuetan agur. Bi urte eman ditu biran Deabruak Teilatuetan taldeak 1973 izeneko diskoa aurkezten. Urte luzez isilik izan dira, baina berriro ere Euskal Herriko eszenatokietara itzuli dira disko honekin. Aste honetan, ordea, biraren azken kontzertua eskainiko dute. Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango dira birari agur esateko. Festa handia izango dela dio taldeak. Horretarako, Karlos Aranzegik, Joni Ubedak, Ima Ubedak eta Gorka Urbizuk osatzen duten Coleman taldeak parte hartuko du emanaldian. Sarrerak zortzi euroren truke eskuratu daitezke.

- Gurasoentzako ikastaroak. Gurasoek haurrei euskaraz eskolako lanetan laguntzeko ikastaroak antolatu ditu Ikusi eta Ikasi egitasmoak. Bilboko haurren artean euskararen erabilera sustatzeko ekimena da, Bilboko Udalak eta Topagunea elkarteak antolatutakoa. Gainera, gurasoentzako ipuin kontaketa tailerra ere antolatu dute. Ikastaroak otsailean izango dira Bilboko udaltegi ezberdinetan, ahalik eta hedapen handiena izateko.

- Euskal artisten erakusketa. Nestor Basterretxea, Xabier Egaña, Koldobika Jauregi, Jesus Mari Lazkano, Xabier Morras eta Jose Luis Zumeta artistek Egunkaria kasuko auziperatuen alde artelanak erakusgai jarri dituzte Bilboko Kafe Antzokian. Diru-laguntza kopuru jakin batzuen truke eskuratu ahal izango diren artelanak dira. Guztiekin, erakusketa osatu dute, beraz. Epaiketa iraun bitartean ikusi ahal izango dira artelanak Bilbon.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_