_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Antzerkiaren irribarrea

Euskal konpainien estreinaldiak dastatzeko aukera eman du Leioako Umore Azokak

Euskal Herrian egiten den antzerkia modernoa, umoretsua, ugaria eta kalitatezkoa da. Hitz potoloak baina egokiak dira antzerki euskalduna definitzeko garaian; halaxe uste dute behintzat arte eszenikoetan aditu direnek.

Iosu Camara Kukubiltxo antzerki taldeko kidea da, 1977 urtean sortu zen konpainia beteranoa. Bere hitzetan, "lehenengo eta behin gure gizartean euskal konpainien onarpena indartu dela esan beharra dago". Oro har, antzerki taldeek ikuslegoa bereganatu dute etxean, eta kanpora irteten direnean ere gero eta harrera hobeagoa izaten dute.

Aberastasuna

Proposamen berrietara salto egin dute konpainiek, abangoardiako joeretatik ikasita

Gauzak aldatu dira, garai batean ez baitzen egungo aberastasunik. Arrakasta hori urte askotako lanaren ordaina izan da. Momentu honetan guztiz aipagarriak dira, besteak beste, Valladolideko Antzerki Jaialdian Markelinek Deseo ikuskizunarekin lortu duen saria, Kukubitxok Ekidazu antzezlanarekin lortu zuen Xixongo Saria, baita Max Sarien azken edizioan nominatuak izan diren taldeak ere.

Kukubiltxo konpainiaren lan berria, Mamutsak, joan den larunbatean estreinatu zuten Leioako Umore Azokan. Mamutsak detektatu, lokalizatu eta gizarteratzen diharduen enpresa baten istorioan oinarriturik dago antzezlana.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Mamutsak fantasiazko pertsonaia mitologikoak dira. Gaur egun desagertutzat ematen ditugun arren, hor daudela demostratzen dute Kukubiltxokoek.

Azokaren laugarren edizio honetan 130 ikuskizun estreinatu dituzte bertan parte hartu duten 45 konpainiek. Karrikak animazio eta dibertsio leku bilakatu ditu duela lau urtetik egiten den azokak, eta Kanadatik, Frantziatik, Holandatik, Ingalaterratik edota Tanzaniatik etortzen diren taldeen artean, 13 konpainia euskaldunak dira, besteak beste, Kukubiltxo, Mamutsak lanarekin, Gaitzerdi Naiz ikuskizunarekin eta Hortzmuga Matraka estreinaldiarekin.

Iosu Camara Kukubiltxoko partaidearen ustez, "Umore Azoka bezalako ekimenak oso aberasgarriak dira eta mundu osoko antzerkia,joerak, konpainiak eta programatzaileak ezagutzeko oso aproposak dira".

Euskal antzerkiak duen arrakastaren beste adibide garbi bat Gaitzerdi konpainia da. Jada 15 urte bete dituen taldeak antzerkia egiteko modu ezberdin bat landu nahi zuen sortu zenean, ordura arte Euskal Herrian zegoen antzerkia egiteko era oso tradizionala baitzen eta proposamen ezberdinentzako tokirik ez baitzegoen. Europa mendebaldeko joeretatik edan eta sari eta arrakasta ugari izan dituzten ikuskizunak egin dituzte Gaitzerdikoek. Gaitzerdiko arduradunek diotenez, "gure antzerkia egiteko era aktore integralaren ideian oinarritzen da, hau da aktorea da antzezlanaren protagonista eta berak du indarra".

Umorea eta antzerkia salgai

Leioako karrika eta enparantzak umore, dantza eta ikuskizunez bete dituzte azken egunetan Umore Azokan parte hartzen ari diren 45 konpainiek.

Izan ere, kaleak animazio eta dibertsio leku bilakatzea du helburu duela lau urtetik ospatzen den azoka honek. Umore Azokak, ordea, ez dira elkargune oso arruntak, ezin esan baitaiteke antzeko ospakizunik izaten denik. Iñaki San Juan Leioako Udaleko Kultura zinegotziaren hitzetan, "azoka egitea otu zitzaigunean, gure herria girotzea zen gure asmoa" .

Antzezlanak antzokietatik kanpo erakustea izan zen ekimen berriaren helburuetako bat. Horrelakorik egiteko "inolako proiekturik" ez zegoenez, Leioan sortzea erabaki zuten.

Gurean honelako ekimenak ez dira batere ohikoak. Baina beste leku batzuetan, Mediterraneo inguruan adibidez, ugariagoak dira, eguraldiak ere horretarako laguntzen duelako.

Baina kaleak antzoki bihurtzea ez da Leioako azokak duen xede bakarra. Horrez gain, bere izenak adierazten duen bezala, azoka bat ere bada, eta ikuskizun eta antzezlan berriak saldu eta erosi ere egiten dira merkatu horretan, beste edozein produktu bezala.

Protagonistak ez dira jada estreinatzen diren ikuskizunak soilik, baizik eta konpainia guztiak. Bertara gerturatzen diren 240 programatzaileak salerosketan aritzen dira. Beraien arteko hartuemanak sustatu eta indartzea da azokaren beste helburu nagusia.

Umorearen azokaren ohiko ekitaldiez gain, maiatzaren 22an ateak ireki zituen Circus izeneko erakusketak. Gaur egun desagertzen ari den zirkua eta berau inguratzen duen magia jarri dute ikusgai 400 metro karratuko karparen azpian.

Zirkuko objekturik onenen hautaketa dago erakusgai karpa handi honetan eta zirkuaren inguruko guztiak ikus ditzakete bisitariek.

Erakusketa ekainaren 12an bukatuko da.Baina hortik aurrera gai honetan interesa dutenek beste aukera bat izango dute zirkuareen munduan murgiltzeko. Hasiera batean asmo horrekin egin ez zen arren, erakusketa hasiera uste baino "arrakasta handiagoa" izan duela ikusita, beste leku batzuetara ere eramatea erabaki dute antolatzaileek. Lehenbiziko bidaia Leioatik Donostiara egingo du.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_