_
_
_
_
_
GAIAK
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Gau hartako amorantea

Duela zenbait urte gertatu zitzaidan. Granadara itzuli nintzen, estudiante ibili nintzen hirira, ikaskide ohien afari baten aitzakiaz. Farra-gau ederra izan zen, amaitzerik nahi ez duzun horietakoa. Azkenean, goizeko bostak aldera, Juanen pisuan hartu nuen aterpe. Ohe bakarra etxean eta, kasik ohartu gabe, azkenean amodioa egin genuen.

Nire bizitzako oroitzapen gardenenetako bat izaten jarraitzen du gau hartakoak.

Urte asko igaro dira Juan ikusi gabe. Hasieran eskutitz batzuk bidali genizkion elkarri, baina denborarekin, nagikeriaz-edo, eten egin zen gure arteko komunikazio hura. Dena den, eta berriro irakurri ez ditudan arren, ondo gordeta dauzkat kartak, haietako batekin heldu zen Claudio Magrisen liburu baten orrien artean.

Lehengoan, aspaldiko partez, Juanekin elkartu nintzen. Donostiako terraza batean nengoen, kafea hartzen; halako batean, ondoko mahaian eseri egin zen Juan. Ez dakit nork ikusi zuen lehenago bestea; bera ni bezain harrituta zegoen. Besarkatzeko imintzioa egin genuen, baina azkenean bostekoa eman genion elkarri. Hasierako unetan isiltasunak luzeagoak izan ziren, elkarrizketa-tarteak baino. Oporretan zegoela esan zidan. Ez zekiela oraindik Donostian bizi ote nintzen. Ezta helbide bera izango nuen. Egia esateko, ez zitzaiola bururatu ere egin. Eta gure ohiko bizitzaz hitz egiten hasi ginen; lanaz, batik bat. Kafe bana eskatu genuen, berriro ere.

Ikasle garaietan Juani izugarri gustatzen zitzaion politikaz hitz egitea. Granadakoa izan arren, inor baino abertzaleagoa eta sozialistagoa zen. Sekulako eztabaidak izaten genituen. Gau hartan ere, izara artean geundela, 'Hi Ajuria-Eneako Paktuko zerri nazkagarria haiz, baina majoa haiz' xuxurlatu zidan. Nik barre egin nuen, eta laztantzen jarraitu nuen, eta musukatzen.

Beldur nion uneari. Juanek ez zekien hemen utzi diogula politikaz hitz egiteari, eta garai haietako grinak eta eztabaidak aspaldi baztertu genituela; hori da, behinik behin, inguruan somatzen dudana. Ez nekien zehazki zein izan zitekeen Juanen bilakaera, baina berdintsu pentsatzen jarraituko zuelakoan nengoen. Ez nuen hutsik egin.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

'Zer edo zer egin beharko duzue ilegalizazioaren kontuarekin, ezta? Ez al zaik beldurgarria iruditzen gertatzen ari dena?', bota zidan. 'Sinaduraren bat eman diat hor nonbait. Eta manifestazioan egon ninduan'. 'Zerbait gehiago egin beharko duzue, ordea. Faxismora goazak zuzenean, motel'. Isilik geratu nintzen. Egia esateko, ados nengoen harekin, baina ez daukat ezer egiteko gogorik. Azkenean, haserretuko zitzaidala nekien arren, erantzun egin nion: 'Arrazoia daukak, noski, baina ez zekiat zer gehiago egin dezakedan. Eta ez zekiat Batasunakoek merezi duten ere. Nazkatuta nagok haiekin; haiekin eta beste guztiekin, egia esateko'.

Eta, mesedez, gaiaz aldatzeko eskatu behar nion, baina hori baino lehenago heldu zitzaizkidan haren purrustadaren lehenengo hotsak. 'Mobilizazio handi bat egin behar duzue. Ezin zarete egon ezer gertatuko ez balitz bezala'. Kostata erantzun nion: 'Ez duk ezer gertatuko; ikaragarria da, baina ez duk ezer gertatuko. Orain arte gertatu ez den bezala. Begiratu hire ingurura. Lehengo egunean neskatila bat txikitu zitean kotxe-bonba batez: gertatu al zen zer edo zer? Ez: jendeak, biharamunean, zuritoak edaten jarraitu zian. Denok zekiagu torturatzen dela, eta kartzeletan gehiegikeriak egiten direla: jendeak pintxoak jaten segitzen dik lasai asko. Telebistako albistegia ikusi, eta marmitakoa irentsiko diagu ondoren. Eta, askoz jota, atunaren prezio asaldagarriaz hitz egingo diagu. Ez: Batasuna ilegalizatuko ditek, eta ez duk ezer gertatuko'.

Juan isilik geratu zen une batez; ergela sentitzen nintzen. Zerbait esatera zihoan unean Maddi esnatu, eta negarrez hasi zen; txupetea jarri nion baina, isiltzen ez zenez, gurditxotik atera nuen. 'Oraindik ez zekik ibiltzen -azaldu nion Juani-. Hartu nahi al duk?'. Baietz erantzun zidan, eta umea belaunen gainean ipini nion.

Irribarre egin zuen Maddik.

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_