_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Basoaren sentimenduei begira

Ander Olaizola argazkilariak Goizuetako inguruak erretratatu, eta 'Baso baten egunerokoa' liburuan jaso ditu - Ehun argazki baino gehiago dira

Alaskan zela, Goizuetako txokoak zituen gogoan Ander Olaizola argazkilariak. Kanpinean bakarrik zenean, jaioterriko mendi eta bazterrak etortzen zitzaizkion burura, eta orduantxe hartu zuen erabakia. Etxeko parajeak liburu batean jasoko zituen. "1997an joan nintzen Alaskara. Nire lehen bidaia izan zela esan daiteke. Etxetik milaka kilometrotara nengoen, eta dendan euriagatik ezin atera bi edo hiru egun ematen dituzunean, buruari bueltaka hasten zara. Momentu horietan bururatu zitzaidan liburuarena". Izenburua ere erabaki zuen, Baso baten egunerokoa, baina hamabi urteren buruan lortu du asmoa gorpuztea. Besteak beste, National Geographic, Pirineos, El Semanal edo Zazpika medioetan lanean aritu ondoren, liburuarekin buru-belarri ibili da azken urteotan, eta Nafarroako Gobernuaren beka baten laguntzarekin kaleratu du, azkenean.

Basoa erakutsi baino, sentsazioak erretratatu nahi izan ditu Olaizolak

"Sentsazioak jasotzea izan da nire intentzioa", dio Olaizolak. "Argazki liburuak ikusten baldin badituzu, leku bat erakusten dute, edota bilduma gisa antolatuta daude. Nik zerbait diferentea egin nahi nuen. Leku bat erakustea baino, leku horretan sentitzen duzuna transmititu nahi nuen, kutsu poetiko batekin, edo beste modu batera adierazita". Artikutzako pagadiak, Goizuetako errekak, basoetako hegaztiak, edota gure begiradatik ihes egiten duten ñabardurak argazkitan jaso ditu horretarako. "Paisaiak eta animaliak argazkitan erretratatu ditut, baina gauza abstraktuetara ere jo dut azken urteotan. Koloreak, formak, eta naturako beste xehetasunak harrapatzen saiatu naiz". Argazki makina lepoan, egunerokoan aritzen da, pazientzia askorekin, dioenez, zenbait animalia egoki harrapatzeko urteak ematen baititu peskizan. Eskinosoa hegaztia harrapatzeko bi urte behar izan zituen, adibidez.

Ateratarako milaka eta milaka argazki horietatik ehun kuttunenak aukeratu ditu libururako, eta urtaroka antolatuta, eguneroko bat osatu du. "Ez da istorio bat. Leku baten egunerokoa da, udaberritik udazkenera". Izenburuak basoari erreferentzia egin arren, Olaizolaren eguneroko ere bada, irudiei testua gaineratu baitie. "Argazki bat nola atera nuen, animalia baten ohiturak zeintzuk diren, edo mendian nenbilenean izan nuen sentsazioa azaltzen dut testuetan. Laburrak dira, baina oso inportanteak". Guztia modu oso sotil eta sinplean osatu nahi izan du, eta horretarako bera aritu da diseinatzaile lanetan. "Nik egin nahi nuen diseinua, liburua burutan bainuen. Gainera, beste argazki liburuetan argazki asko baina kalitate gutxikoak izaten dira normalean, eta nik kopuruz gutxi, baina kalitatez altua zen liburua egin nahi nuen".

Liburua egiten oso eroso eta askatasun handiz sentitu da Olaizola, ekoizpen guztia bere gain hartu duelako. "Aldizkari eta horrelakoetan ibiltzen nintzen lehenago, baina aspertu egin nintzen, lan komertzialak zirelako. Aldizkarietan beraiek aukeratzen dituzte argazkiak, eta nahi dutena egiten dute. Tamaina aldatu edo kalitate eskasean ateratzen dituzte, eta ez da gauza berdina. Liburuarekin dena nik egin eta kontrolatzen dutenez, gustura aritu naiz". Horretarako, "diruari begiratu gabe" aritu dela dio. Nafarroako beka bati esker, ekoizpenaren %40 finantzatzea lortu du, baina gainontzekoa bere poltsikotik atera da. "Nik liburu hau egin nahi nuen, eta buruan sartzen zaidana egin egiten dut. Diruari begira ibiliz gero, gauza asko egin gabe utziko dituzu, diru hori berreskuratzea oso zaila delako. Nik nire buruaren gozamenerako egin dut, nahi nuen bezala, eta emaitza hor dago. Hortik aurrera saltzen baldin bada hobeto".

Jendearen harrera beroarekin pozik da Olaizola. Harridura ere sortu du, gainera: "Goizuetar askok ez dituzte argazkietako lekuak ezagutu, eta kanpokoak direla uste dute. Hemengoak direla esaten diezunean harritu egiten dira". Elkar megadendetan, Donostiako Hontza liburudendan, eta www.anderolaizola.com bere gunean eskuratu daiteke liburua, besteak beste.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_