_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Errepidea

Ez natzaizu, irakurle, Cormac McCarthyren nobela entzutetsuaz arituko gaur. Errepidea izeneko lanaz, hain zuzen ere. Ez dut mintzagai hartuko errepide hori. Beste errepide bati buruz egingo dut hitz. Eta errepide horrek McCarthy baino askoz ezezagunagoa den idazle batengan sortu zuen zirraraz.

Thomas Trastromer poeta suediarrari buruz ari naiz. Transtromer gaur egun bizirik dauden Europako poeten artean punta-puntakoa da, zalantzarik gabe. Nobel Sarietarako urteroko hautagaia izaten da, urtea joan eta urtea etorri medioetan egiten diren apustu bitxi horien arabera. Esku artean daukat bere azken liburua, Zerua erdi egina izenekoa. Liburuak liburu asko hartzen ditu bere baitan, poema zahar eta berriak. Eta tartean, badago oroimenarentzat tokirik.

Heriotzaren berri jakin zuen kalean galdu zen egun batean, haurra zela

Bere bizitzako hainbat oroitzapen jasotzen ditu Transtromerrek liburuan. Batzuen batzuk haurtzarokoak dira. Eta besteren artean kontatzen du noiz izan zuen berak aurreneko aldiz heriotzaren berri. Ez zen hildako bat ikusi zuen lehen aldian, ez. Ezta etxeko norbait zendu zitzaionean. Heriotzaren berri jakin zuen kalean galdu zen egun batean, haur txikia zelarik. Ez zituen hiru-lau urte baino gehiago izango. Bat-batean bakar-bakarrik zegoela ohartu zen. Jendea bere ondoan oinez zihoan baina inork ez zion kasurik egiten, ez balego bezala egiten zuten. Beraren ustez, horixe da azkenean heriotza, jendea zure ondotik igarotzea eta inor ez ohartzea bertan zaudela.

Nora ezean hasi omen zen oinez , errepide batera iritsi zen arte. Ez zen ausartu hura igarotzera. Halako batean, gizon arrotz batek eskutik heldu eta errepidea pasatzen lagundu zion. Behin beste aldean zeudela baina, hantxe utzi zuen gizonak umea bakar-bakarrik. Eta horrelaxe egon zen luzaroan Thomas txikia, bakar-bakarrik, nora jo ez zekiela. Halako batean ezagun batek aurkitu eta eraman zuen etxera. Ama ez zegoen etxean, esan behar da Transtrom bere amarekin bizizela Thomas gurasoak banatu zirenetik. Ez, ama poliziarenean zegoen, kirioak aidean, haurra kalean galdu zuelako. Aitonak egin zion harrera Thomas txikiari etxean. Ez zion errieta egin, goxo hartu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala hitz egin zion aitonak. Horixe izan zenThomasentzat hilda egon zen lehen aldia, haur txikia izan eta kalean galdu zen egun hura.

Nik ez dut gomutarik txikitan galdu nintzenik. Bitxia da, baina nire lehenengo oroitzapenetako batek ere errepide batekin du zerikusia. Nik neuk ere, hiru-lau urte izango nituen orduan. Zaila da garai hartako oroitzapenak garbi izatea. Are gehiago niren kasuan, horren memoria ahuleko pertsona naizelarik. Bada esan behar dut errepide hura gure etxeko kalea zela. Lekeitiorako bidea bertatik igarotzen zen. Hala eta guztiz ere, sasoi hartan ez zen automobil asko igarotzen bide hartatik. Horren gutxi, ezen futbolean ibiltzen ginen errepidean.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Eskola aurrea gure etxetik ehun bat metrotara zegoen. Eta oinez joaten nintzen bertara. Gogoan dut, eskolara joan behar eta errepidea igarotzea otu zitzaidala behin. Eta bat-batean emakume batek heldu ninduen, gogor-gogor, ikaratuta. Nonbait automobila igaro zen nik errepidea zeharkatu behar nuen unean eta ez nintzen ohartu. Nik askatzeko esaten nion eta berak gogor eusten zidan. Orduan ikusi nuen nik lehenengo aldiz heriotza hurretik. Lasaitu nintzenean, emakumeak aske utzi ninduen. Nik ez nekien nola eskertu nigatik egin zuen eta negarrrez hasi nintzaion.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_