_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Antropologia kriminala

'Wanted' edo bilatuen ikonografian agertzea ez da, noski, txantxetako gauza. Joan den astean, Gaspar Llamazares, Izquierda Unidako parlamentaria, zur eta lur geratu zen FBIk bere irudia eta Osama Bin Laden-ena bat egin zituela ikustean. Llamazaresen ile eta aurpegi-egitura hartu eta Bin Ladenen begiak eta ezpainak egokitu zizkioten. Halakoxea omen litzateke, egun, munduan den terroristarik ezagunena, bilatuena eta amorratuena. Nire iritziz, begiratuak aisa bereizten ditu bi gizonak, antzekotasun anatomiko guztiak indargabetuz. Baina edonola ere ulertzekoa da Llamazaresen larrialdia eta haserrea, eta FBIren baldarkeria dela eta egin duen salaketa.

Gaiztoek gaizto-aurpegia al dute? Ah, hain litzateke sinplea gauzak hala balira, ezta? Ikusi eta berehala igarriko balitzaie asmo iluna, indarkeria ezkutua, gorrotoaren neurria. Marrazki bizidun, txotxongilo, komiki eta erdipurdiko filmeetan bezala, pertsonaia begi bistan ageri bezain laister asmatzea balego nor den heroia, nor maltzurretan maltzurrena. Lehenengoa eder antzekoa, zintzo-arpegiduna; bigarrena zatarra eta aurpegi okerra. Maitagarria bata, gaitzesgarria bestea. Eta asmo trakets eta zintzoen nahasketa diren jende andanari dagokionez, zer?

Gaiztoek gaizto-aurpegia al dute? Ah, hain litzateke sinplea

Kanpoak barrena erakusten duenaren ustea leku eta garai guztietan eman den konstante antropologikoa da. Monstrum in fronte, monstrum in animo ("Itxuraz munstroa, arimaz munstroa") esaten zuten latinez, eta uste hori egia zientifikora jasotzeko saiakerak ez dira makalak izan mendeetan zehar. XIX.aren bukaeran, Cesare Lombroso psikiatra italiarrak antropologia kriminala deritzana ospetsu egin zuen, delitugile edo gaizkile guztien artetik ehuneko 30 edo 40 berezkoak, jaiotzezkoak zirela ezarriz. Horiek patologia ezagugarriak izango lituzkete gorpuzkeran nahiz aurpegian: proportziorik gabeko bisaia, asimetrikoa, sudur oker edo aho irregularra, tximinoen antzeko masailezurra, etab. Gaizto-aurpegi itsusia, hitz batez. Gainontzeko delitugileak pasiozkoak edo ohiturazkoak izango lirakete, ez hain nabarmenak.

XIX. mende bukaeran sortu ziren delitugile berrien artean bazen talde bat Lombroso bereziki aztoratu zuena: anarkistak. Haiek izan ziren beren buruarentzat 'terrorista' hitza erabili zuten lehenak; baita zentzu positiboan erabili ere. Beste kriminal-motekin egin zuen bezala, kasu horretan ere anarkisten tipologia morfologikoa osatzeari ekin zion. Hasi aurretik, epaile eskarmentatu baten iritzia jaso zuen: "ezagutu ditudan anarkista guztiak gorputz inperfektua eta simetria eskaseko aurpegia dute". Lombrosok ere hala uste zuen, hain jokabide ezmorala zuten gizon-emakume horietako askok ere jaiotzezko patologiak izango zituztela. Konparaketa enpirikoak, ordea, laister hondatu zuen italiarraren ustea. 30 anarkista ospetsu aztertu ondoren, 18 gutxienez fisionomia ederrekoak zirela onartu behar izan zuen. Eta, oro har, guztiek ere ez zutela hain argi idatzia aurpegian beren jitea.

Gaur egun jada demodé dago gisa horretako antropologia kriminala. Badakigu gaizkileak (ia) edozein itxura har dezakeela. Oso jakintza lasaigarria denik ere ezin esan. Ez du, azken finean, kontrako ideiak baino zirrara txikiagoa eragiten. Galdetu, bestela, Llamazaresi.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_