_
_
_
_
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Aniztasuna

"Maiestate goren horrek eta gainontzeko jaunok erantzun bat eskatzen didazuenez, argi eta garbi erantzungo dizuet: baldin eta Eskrituretarako testigantzaren bidez edo ageriko arrazoiengatik ez baizait konbentzitzen? Ez baitut Aita Sainduan ezta kontzilioetan soilik sinesten, bistan dagoelako sarritan erratu direla eta kontraesanetan erori ere?, aipatu ditudan Eskrituretako testuei kateatua nago, eta nire kontzientzia Jainkoak esanaren gatibu da".

Horrelaxe erantzun zien Luterok enperadoreari eta ordezkaritza pontifikalari Worms-eko Dietan. Bertan, subjektua berezko keinuarekin azaleratzen da, bere burua aitortzen du, eta Absolutuaren aurrean berak bakarrik erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du (erabateko bakardadean bakarrik erabakitzekoa, inoren ordezkapenik gabe). Erabaki horren protagonismoa esklusiboki bere gain hartzean, bere existentziari emango dion interpretazioa subjektuari bakarrik dagokio, eta, ondorioz, haren existentziak izan behar duen konfigurazioa ere gizabanako bakoitzaren esku gelditzen da.

Desberdinak onartzeko eta beraiengana hurbiltzeko erraztasuna urriegia da gure artean

Keinu horrekin aipatu interpretazioaz eta konfigurazioaz tradizionalki erabakitzeko autoritatea zuten erakundeak kolpe batez ezabatuak eta debaluatuak gelditu ziren, gizabanakoaren intimitate erlijiosoak pentsamendu modernoari atea irekiz. Sapere aude! Ausart zaitez, zeure adimenaz baliatzen! iragarriko du 1784an Kantek, berrehun hirurogeita hiru urte beranduago.

Modernitatearekin askatasun-egarria lege bilakatzen da, eta askatasunak pertsonen, ideien eta proiektuen aniztasuna dakar, eta ikuspuntu desberdinekin ezin uler daiteke gatazka gabeko gizarterik. Baina horretan datza politikaren ardura eta eginkizuna. Politika demokratikoaren erronka handiena ez da gatazkak oro gainditzea, etengabe sortuko diren tirabira eta egoera korapilatsuei era baketsuan irteera bilatzea baizik, horretarako tresnak jorratuz, oinarrizko printzipioak sendotuz eta beharrezkoak diren instituzioen eraginkortasuna suspertuz. Horra hor demokraziaren egiazko eginkizuna: balore konpartituak gauzatzea eta askatasun guneak gero eta gehiago zabaltzea.

Zoritxarrez, identitate arazoak, hots, norberaren burua ulertzeko talde bati atxikita egon behar izanak sortutako gehiegikeriak errotuegiak daude gure bizimoduan. Desberdinak onartzeko eta beraiengana hurbiltzeko erraztasuna urriegia da gure artean, besteekin elkartzen gaituzten elementuak aurkitzeko ezintasuna bezalaxe.

Ez dugu ahaztu behar antolamendu identitario orok bi momentu dituztela. Lehenengo mugimendua bertako kideekin elementu komunak aurkitzean datza. Mugimendu positiboa berau, elkartasunera garamatzana. Bigarren mugimenduak, ostera, "gutasuna" gauzatu ondoren, "besteekin" bereizketak aurkitzera eramaten gaitu, eta, ondorioz, gure taldekoekin inoiz burutuko ez genituzkeen ekintzak eta portaerak, "besteekin" gauzatzen baditugu egokiak bihurtzen dira.

Baina proiektu politiko demokratiko batek zatiketa hori gainditu behar du. Hortaz, gehiengo-gutxiengo jokoez haratago, proiektu politiko baten legitimitatea, hura zuzenduta dagoen komunitate guztiko partaide eta proposamen desberdinak elkarlanean jartzeko eskaintzen dituen aukeren bidez ere neurtu beharra dago, tolerantziaren praktika sustatuz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_