_
_
_
_
Reportaje:

Euskara salgai

Bilboko 160 merkatari baino gehiagok eman dute izena Biribilko euskara ikastaroetan - Dendarien %14k soilik eskaini dezakete euskarazko zerbitzua

Dendaren atea zeharkatu eta bezeroak duda-muda egin lezake. Saltzaileak euskaraz jakingo ote duen edo ez galde diezaioke bere buruari, Bilbon, dendarien %14k soilik baitaki euskaraz. Horregatik, galdera euskaraz egin arren, gazteleraz jasotzen dute erantzuna maiz bezeroek, eta askok zuzenean gazteleraz galdetzeko ohitura hartu dute. Egoera honi aurre egiteko eta euskararen erabilera sustatzeko, Biribilko proiektua jarri du martxan Bilboko Udaleko Euskara sailak, Lan Ekintza eta Bilbao Denda elkartearekin batera. Merkatariek euskara ikastea da helburua, eta horretarako euskara ikastaroak antolatu dituzte. 160 dira jada izena eman dutenak.

Bilbon gero eta gehiago hitz egiten da euskaraz. Biztanleen herenak euskara daki edo ulertzen du, gutxi gora-behera, Udalaren datuen arabera. 50.000 euskaldun baino gehiago daude, eta beste 90.000 lagunek ulertzen dute euskara baino ez dute erabiltzen. Horregatik, Biribilko proiektuaren bultzatzaileen ustez, merkatariak ere egokitu egin behar dira errealitate horretara. Gainera, badute zer irabazia. Saltzaileen euskararekiko jarrera ezagutzeko inkesta bat egin zuten iaz, eta emaitzek euskararen alde egin zuten. Hamar bezerotatik seik uste dute euskara erabiltzeak dendako zerbitzuaren irudia eta kalitatea hobetzen lagundu dezakeela, eta merkatarien herenak bezeroaren konfiantza areagotzen lagungarri izan daitekeela.

"Desabantaila baino, plus bat ematen dit euskara jakiteak"

Gutxiengoa dira, ordea, euskarazko zerbitzua bermatu dezaketen saltzaileak. Hori dela eta, bi ikastaro berezi antolatu ditu Bilboko Euskara sailak, HABE Eusko Jaurlaritzaren helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundearen laguntzarekin. Euskaraz ez dakitenentzat, bata, eta beraien euskara hobetu nahi dutenentzat, bestea.

Jose Manuel Redondo Tusk Home altzari dendako saltzaileak, adibidez, ez du aukera hau alferrik galdu nahi izan. "Aspaldidanik neukan euskara ikasteko gogoa. Gainera, gero eta jende gehiagok hitz egiten duenez, bezeroarengana pixka bat gehiago hurbiltzeko baliagarri zait euskara ikastea". Lehen aldiz hasi da, beraz, euskara ikasten, eta orain, astean bitan doa Juan Mateo Zabala euskaltegira.

Gelakide du Javier Souto Cocinas General Concha dendako langilea. Aurretik ere euskara ikasten aritutakoa da bera, baina trebatzen jarraitzeko ikastaroetan izena ematea erabaki du. Saltokian ere baliagarria izan dakiokeela uste du. "Bezeroa zurekin bakarrik dagoenean, gazteleraz egiten du. Bi bezero euskaldun elkarrekin datozenean, ordea, euskaraz aritzen dira euren artean, eta nik elkarrizketa ulertu badezaket ere, ez naiz beraiekin hitz egiteko gai. Horixe gustatuko litzaidake, beraiekin euskaraz aritzeko gai izatea".

Biak ere euskarazko zerbitzu bat eskaintzea dendarentzat mesedegarria dela deritzote. "Euskaraz ez jakitea ez da desabantaila bat. Nik ez dut sekula bezerorik galdu horregatik. Baina, jakiteak plus bat ematen dizu", dio Redondok. Hori utzi du agerian ere Udalaren inkestak. Jasotako datuen arabera, merkatarien %38k uste du saltokian euskara erabiltzeak eragina duela bezeroaren asetze mailan. Zerbitzua hobetu dezake, hortaz.

Dendariak lanarekin eta egunerokoarekin uztartu behar ditu ikasketak. Horri erreparatuta, saltokiak zabaldu aurretik eta eguerdian antolatu ditu ikastaroak Euskara sailak. Eskaintza honi esker ari da Souto euskara ikasten. "Lanaldiaren ondoren ikastea ezinezkoa zitzaidan, seme txiki bat baitut. Horregatik, ordutegia erabakigarria izan da". Gainera, dendaren kokaguneari ere begiratu diote, eta euskaltegia saltzaile bakoitzaren dendatik ahalik eta gertuen egon dadin ahalegindu dira.

Baldintza hauei esker, 14 talde sortu dira, adin eta arlo desberdinetako 160 merkatari baino gehiagorekin. Oso pozik da, beraz, Bilboko Udaleko Euskara saiala. Arrakasta ikusita, datozen urteetan eskaintzari eutsi, eta proiektua hazi egingo delakoan dira Biribilko proiektuko sustatzaileak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_