_
_
_
_
Reportaje:

Okerrak zuzentzen

Saroi tresna informatikoa garatu du Maite Oronoz EHUko informatika irakasleak - Euskarazko zuzentzaile gramatikala lortzeko baliagarria da

Esaldia gaizki dagoela. Hori adieraziko digu ordenagailuak aurrerantzean, euskarazko esaldietako akatsak ere antzemateko gai izango baita. Orain arte ez bezala. Horretarako Saroi tresna informatikoa garatu du Maite Oronoz EHUko irakasle eta IXA taldeko partaideak. Esaldien inguruko informazioa atera, eta akatsak hautematen dituen sistema da Saroi.

Txotxetatik zuhaitz osora jauzi egin du Oronozek, hitzetatik perpausetara. Egungo euskarazko zuzentzaile eta analisirako tresnek hitzak soilik aztertzen dituzte. XUXEN zuzentzaile ortografikoak ere horixe egiten du. Ez besterik. Horregatik, ordenagailuaren begi zorrotzetik kanpo geratu ohi dira komunztadura akatsak. Zuzendu gabe uzten ditu subjektua eta aditzaren arteko lotura okerrak, adibidez. Hutsune hori betetzeko sortu du Saroi Oronozek. Ordenagailuarentzako ikusezinak ziren akatsak azaleratzeko.

Euskara ikasteko sistemetako eta testuak aztertzeko erabiliko da

Tresna informatiko honek, baina, ez du beste hizkuntza anitzetako sistemek bezala jokatzen. Euskaraz perpausen egitura konplexuagoa da beste hizkuntza batzuetakoa baino. Eta tresnak ere, haatik, ezberdin behar. Maite Oronozek bestelako arauak asmatu behar izan ditu horregatik. Esaldien egitura gramatikala aztertzeko erabiltzen diren zuhaitzei aplikatutako arauak. "Euskaraz esaldien ordena librea denez, hainbat erregela behar dira. Euskarazko klaseetan egiten diren zuhaitz horiek egiten dira, eta horien gainean aplikatzen dira erregelak". Zuhaitzak dira, hortaz, sistemaren oinarria. Izena ere hortik datorkio; Saroiek oihana esan nahi du.

Baina akatsak antzemateko baino gehiagorako balio dezake. Zuzentzaile gramatikala ere garatzeko lehen urratsa da Saroi. Erroreak ikusi eta adierazten ditu, eta hori da zuzentzaile bat sortu ahal izateko oinarria. Gainera, euskaldun berri nahiz adituentzat ere oso baliagarria izan daiteke. "Euskara ikasteko sistemetan erabili daiteke. Edozein testu editoreetan ikasleen akatsak antzemango lituzke Saroik, eta ikasleari akats horien inguruko proposamenak ere eskainiko lizkioke. Bestetik, Saroik zuhaitzak egin eta aztertzen dituenez, hizkuntzalarientzat ere oso erabilgarria izan daiteke, jada analizatutako testuetako esaldietatik informazioa ateratzeko balio dezakeelako. Modu oso sinplean, hitz baten erabilera zein izan den jakiteko aukera izango genuke, adibidez". Beraz, tresna bat eta hiru erabilera: zuzentzaile gramatikalaren oinarri, euskara ikasteko sistemetarako lagungarri eta hizkuntzalarientzako informazio iturri garrantzitsua.

Lan nekeza izan da. Zortzi urte eman ditu Oronozek sistema hau garatzen. EHUko informatika fakultateko irakasle lanetan aritu bitartean sortu du Saroi, eta bere tesiaren atal bat izan da. Buruhausterik ez zaio falta izan. "Harrigarria badirudi ere, askotan, zailena benetan zerbait gaizki zegoen edo ez jakitea izan da. Euskarazko esaldien ordena aldakorra izateaz gain, esaldi bera ere bi modutara ager daiteke: zuzen eta oker. Egitura erroreduna, askotan, egitura zuzen baten berdina da". Kasu horietan, hitzen esanahiari begiratu behar izan dio errorea topatzeko.

IXA taldearen babesa eduki du Oronozek, bera ere taldeko partaidea baita. Egun 43 kide ditu taldeak; zortzi hizkuntzalari, hiru teknikari eta 32 informatiko. Aipatutako XUXEN ortografi zuzentzaile arraskatsuaren asmatzaileak dira, esaterako. Egun, besteak beste, testuei esanahia emateko lanean ari dira Kyoto izeneko tresnarekin, edota itzulpen automatikoarekin ere lanean ari dira. Eta Maite Oronozen lanari esker, urrats bat gehiago eman dute oraingoan, Saroi sortuz.

NOBEDADEAK

- '10 tanta', Alos Quartet taldeak 10 urte. Urte bakoitzeko kantu berri bat. Alos Quartet hari-laukoteak lan berria kaleratu du taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko. Urtarrila eta apirila bitartean grabatu zuten diskoa Tolosako Leidor Antzokian. Horretarako, luxuzko gonbidatuak izan dituzte. Besteak beste, Waldemar Bastos abeslari eta konposatzaile angolarra eta Leonardo Amuedo gitarra jole uruguaiarra. Lan berri honekin ibilbide bat proposatzen digu taldeak. "10 tanta, 10 urte, 10 doinu berri mimo handiz sortu eta aukeratuak. Gure bideko beste geltoki bat. Dastatu tanta bakoitzaren zaporea eta utzi barruraino bustitzen".

- 'Guilleverren lokarriak', Xabier Bordaren poemak. 46 poema berri jaso ditu Xabier Borda idazle gazteak Guilleverren lokarria bere bigarren poema liburuan. Joseba Jaka Elkar fundazioaren gazte idazleentzako bekaren laguntzarekin idatzi du. Lau atalez osatuta dago eta Guillever pertsonaia lurrean lotuta dagoeneko irudia abiapuntu gisa hartu du. Poemetan, ordea, eguneroko bizimoduari lotutako gaiak jorratu ditu. Horietatik askatzeko poemak idatzi dituela dio Bordak. Hori dela eta, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak adierazi duenez, mundua behatzeko begirada berezia aurkituko dugu olerkietan. "Berezko nortasuna erakusten du munduari begiratzeko orduan, eta originaltasuna eta gustu berezia biltzen ditu hitzak hautatzean eta tolestean".

- 'Ametsei koloreak margotuz', Zeren Zai. Donostiako boskotea lan berriarekin itzuli da. Zeren Zai taldeak Ametsei koloreak margotuz diskoa kaleratu berri du. Hilabeteetako lanaren ostean, hamar abesti berri aurkeztu dituzte. Minutu bat izeneko abestia hautatu dute aurkezpen single gisa. Poparen eta rockaren artean saltoka jarraitzen du taldeak. Baina 2004. urtean taldea sortu zenetik, garapen nabarmena antzemango dugu. Gor disketxearekin kaleratu dute hirugarren lan hau. Dendetan eta taldearen web gunean ere salgai dago Zeren Zai taldearen azken lana.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_