Peru Abarcaren itzulera
Bilbo Zaharra euskaltegiak 'Klasikoen II. irakurraldi etenik gabea' burutuko du, ekainaren 18an, Arriagan
Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen II. irakurraldi etenik gabea burutuko du, ekainaren 18an, Arriagan, Euskara Ikasleen Jaia ospatze aldera.
Euskaltegi hitza da, ziur aski, azken hogeita hamar urteotan agertu diren hitz berrietatik arrakastarik handiena izan duena. Aita Imanol Berriatuak asmatu zuen, Bilboko gau-eskoletatik sortutako proiektu bat izendatzeko. Hitzak berehala jauzi egin zuen hiztegietara: "Euskara ikasi eta irakasteko akademia, bereziki helduen alorrean diharduena".
Osagarri inportantea falta zaio definizioari: eskolaz kanpoko ekintzen erreferentzia, hau da, euskararen erabileraren alde egiten den lan handiaren aipamena. Horra, adibide gisa, Bilbo Zaharrean erne eta urte luzez garatutako ekimen alternatiboen zerrenda: Gorozika barnetegia, Berbaldun taldea, Barra-barra aldizkaria eta Bilbo Zaharra forum kulturgunea. Eta iaz abiarazitako Klasikoen irakurketa etenik gabea egitasmoa, harrera itzela izan zuen jai erraldoia: 400 irakurle, 12 ordu, 40 eragile sozial. Aurtengo honetan, irakurketaren lehen irakurlea Kirmen Uribe izango da.
Bilbo Zaharra forum kulturguneak helburu zehatza du: euskal kulturaren funtsezko eztabaiden lekuko izateaz gainera, haien erresonantzia-kaxarena egitea. Gure klasikoek badute oihartzun premiarik. Gure tradizio idatzian erlijioaren pisua handia izan da. Baina idazle haiek, erabiltzen zituzten gaiak erabiltzen zituztela, beste ezeren gainetik hori ziren: idazle eta prosalari. Klasikoen II. irakurketa jarraikiko protagonistak Juan Antonio Mogel (1745-1804) eta Peru Abarca izango dira.
Mikel Zarate zenak honako hausnarketa egiten du haren idazle balioaz: "Mogel dugu gure bizkaierazko euskal literaturaren zimendua; bera dugu, ametsezko Euskalerrian barik, egiazko Euskalerrian bizi izan zen Maisu ona, garbikeriarik gabeko garbizalea, sakona, zabala, umoretsua... Peru Abarcan agertzen da, bizi-bizirik, hamazortzigarren gizaldiko euskal-biziera; hantxe ikusten ditugu aldi hartako euskaldunen fedea, ohiturak, lanak, ipuinak, bertsoak, esaerak eta abar. Baita erremienta, tresna, abere, landara eta hegaztien izenak ere. Bizkaian ez ezik, Euskalerrian argitara den libururik ederrenetakoa da Peru Abarca. Euskal literaturako pitxi eder bat da, lehenengo euskal poema, euskalzale guztiek irakurri behar luketen liburu egokia, onuratsua eta atsegingarria". Gaur inauguratuko dira Mogel eta Peru Abarcaren gaineko jardunaldiak.
Bilbo Zaharra forumek, iaz bezala, klasikoaren gaineko jardunaldiak antolatu ditu. Egitarau zabala, haren zenbait alderdi jorratuko dituena: ekainak 3an, 19:00etan, Euskaltzaindian, Adolfo Arejita eta Xabier Kaltzakorta; ekainak 10an, 19:00etan, Euskaltzaindian, Koldo Zuazo; eta ekainak 17an, 19:00etan, Euskaltzaindian, Anjel Lertxundi eta Yolanda Arrieta.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.