_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

"Munduan asko legez..."

Migrazioaren erronkak aztergai Donostian Haur Literaturako IV. Biltzarrean

Migrazio-mugimenduek markaturik dator XXI. mendeko gizartea, eta mugimendu horiek dakartzaten erronken eragina ukaezina da arlo anitzetan. Haur eta gazte literaturan, beste hainbat diziplinetan bezalaxe, eragin zuzena dute mugimendu horiek, eta horixe izango da, ostegunetik larunbatera bitartean, uztailak 3-5, Donostiako Miramar Jauregian izango den Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarrean aztergai erabiliko duten kontu nagusia, hots, haur eta gazte liburuan migrazioaren fenomenoaren ondorioz sortzen ari diren beharrak.

Desberdin irakurriz: Haur eta gazte liburua kultura aniztasunean lelopean ospatuko den biltzarra Haur eta Gazte Liburuaren Espainiar Erakundeak (OEPLI) antolatu du laugarren aldiz, erakunde honetan federaturik dauden galegozko, gaztelerazko, katalanezko eta euskarazko haur eta gazte literaturako elkarteen partaidetzaz.

Ostegunean hasita, nazioarteko adituak elkartuko dira Miramar Jauregian

Valentzian ospatu zen iaz hirugarren edizioa, globalizazioaren eraginaren ingurukoa. Gaia sakon aztertu ondoren, etengabe agertu zen partaideen artean formazioan sakontzeko beharra. Itziar Zubizarreta aurtengo biltzarraren zuzendaritza taldeko kideak adierazi duenez, "beste urrats bat erantsi nahi izan diogu Valentzian egindakoari".

"Donostian antolatu dugun biltzar honetan, migrazioen eragina kontutan hartu, gure errealitatearen diagnosia burutu eta aurrera egiteko estrategiak mahai gainean jartzeko elkartuko gara", ziurtatu du.

Juan Cruz Igerabidek, Patxi Zubizarretarekin batera, inaugurazio hitzaldia egingo du ostegunean, eta bien artean desberdintasunari buruzko ikuspegi literarioa jorratuko dute, batez ere sormen-ariketa bihurtuz.

Igerabideren iritziz, gizarte mugimenduek, inolako zalantzarik gabe, eragin zuzena dute literaturan. "Gizarteak eskolaren esku utzi nahi du ahalegin hezitzaile guztia, eta haur literatura ere horretara makurtu nahi dugu", esan du.

Sentsibilizazioa garrantzitsua bada ere, literaturari dagokionez sormen-askatasuna da lehen oinarria. "Irakasleak berebiziko lana egiten ari dira, eta, oro har, haurren arteko bizikidetza oso ondo gauzatzen ari da", azaldu du Igerabidek.

"Desberdintasunak, bestalde, gizarte-fenomeno gisa, kontrako bidea darama aniztasunari dagokionez; gaur egun, erlijio, kolore, ideologia, gustu, bizimolde... askotakoak elkarrekin bizi gara", gaineratu du.

Igerabideren iduriko, desberdintasuna eskubide-berdintasunarekin uztartzea da lortu beharreko hurrengo erronka. "Baina hori ez da literaturaren lana; literaturak beste zerbait lantzen du", nabarmendu du.

Kanpoko esperientzien ispilua

Euskal gizarteak ez du ahaztu noizbait bere seme-alabak beste herrialdeetara derrigorrez joan behar izan zutela; ez du ahaztu, halaber, duela bi belaunaldi jendea uholdeka etorri zela hona bizi-modu hobeago baten bila. Fenomeno horiek gizartearen memoriak gordetzen ditu, eta berritu egiten dira, fenomenoa bera ere berritzen den bakoitzean.

Lehengo eta oraingo migrazioen memoria hori berritzen laguntzeko asmoz, ostegunetik larunbatera bitartean, Estatu Batuetatik, Kanariar Irletatik nahiz Galiziatik gerturatuko dira hizlariak Donostiako Miramar Jauregian antolatuko den Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarrera.

"Aniztasunaren alorrean guk baino eskarmentu zabalagoa duten herrialde horietako esperientziak ezagutarazi nahi ditugu", adierazi du Itzar Zubizarretak, Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarraren antolakuntza-taldeko kideak.

Migrazioaren fenomeno hau euskal literaturan ere agertzen hasia da poliki-poliki. "Arazoei aurrea hartu behar zaie arazo bihurtu baino lehen, eta aniztasunaren kasuan, munduko beste herrialdeetako esperientziari begiratu behar diogu, haien aurrerapenak gogoan hartu eta, ahal dugun neurrian, haien hutsuneak ekiditearren", azpimarratu du.

Haur eta Gazte Literaturako IV. Iberiar Biltzarra Galtzagorri Elkarteak antolatu du, bera baita OEPLI erakundean euskal ordezkaritza bere gain hartu duena. Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen bi helburu nagusirekin. Alde batetik, haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea, eta bestetik, euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea.

Ildo honetan, literaturgintza mota horrekin harremana duen edonork har dezake parte elkartean, eta idazle eta ilustratzaileek, ipuin kontalariek, irakasleek, bibliotekariek, itzultzaileek, liburu saltzaileek eta haur eta gazte literaturzale direnek bat egiten dute bertan.

Urteetako ibilbidean, hainbat ekimen finkatu dira Galtzagorriren jardunean, hala nola, areto literarioak, irakurketa mintegia, haur eta gazte literaturaren inguruko ikastaro eta topaketak eta irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoak.

Horrez gain, Galtzagorri Elkarteak euskal hautagaiak proposatzen ditu OEPLIk antolatzen dituen Espainia mailako lehiaketetarako, baita nazioarteko IBBY erakunde entzutetsuak kaleratzen duen Ohorezko Zerrendarako nahiz Andersen sarietarako ere.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_