_
_
_
_
Crítica:LIBURUAK | Gaiak
Crítica
Género de opinión que describe, elogia o censura, en todo o en parte, una obra cultural o de entretenimiento. Siempre debe escribirla un experto en la materia

Oro bare, oro dardar

Izenburu berezia jarri dio bere poema liburuari Ibai Iztuetak (Zegama, 1977): Oro bare. Hain zuzen ere, oro bare dagoela ematen badu ere, azpian badira mila dardara bizi. Joseba Sarrionandiaren aipu batekin hasten da poema bilduma: "Arroka hauetatik itsasoa begiratu/ eta ematen du mantsoa, bare barea/ ia lo dagoela", baina horrela ematen badu ere, epika begiekin begiratzen duenak barnean diren tentsioen berri eman nahi du.

Aipura heldu baino lehenago, irakurleak elkarlanean egindako hitzaurre berezia izango du aurrean, eta han ematen zaizkio liburuko zenbait irakurketaren berri. Liburu osoa Lagerstätten bat da: "Lagerstätten esaten zaie gorputz biguneko faunen erregistro fosilei eta oso direnez bakanak eta arraroak palentologoek harribitxitzat dauzkate. Bizitzaren historiari buruzko informazio ezin preziatuagoa ematen digute lagerstättenek".

Ibai Iztuetaren poemak ere bizitzako fosilak dira, bare eta geldi direnak, baina sentipen trumoitsu baten ondoren emanak, geldirik izan baina bizitzaren testigantza ematen dutenak.

Helburuak eta asmoak garbi azaldu dituen arren, poesia molde ugariak erabili ditu egileak liburuan, eta ironia puntu batek ez badu hutsik egiten (Ume artean, 101), nahiago ditut joera barnekoi batekin batera ondutakoak.

Iztuetak poesia molde nagusi bi lantzen ditu. Batetik badu pentsakizunaren eta hausnarketaren poesia egiteko joera nagusia, eta liburuko lehen aldea, bizitzako anekdotetan oinarriturik saiatzen da analogiaren bidez zentzu orokor bat bilatzen. Kontrastea da nagusi Oro bare deituriko poeman: "Alde batetik, nahaste bipolarra/ Bestetik, igande bazkalaurre, oro bare badian./ Haizetxoa tamarizen adatsean katibu" (31), edo bizipen gogor eta eliptikoa Familia, lagunak deiturikoan (32).

Bestetik egunerokotasunetik gora egiten du poesiak gizartearen alderik kritikagarrienen bila, eta poema luzeetan hizkera arrunta erabiltzeko joera mantentzen du, batez ere laugarren aldean: "Mistika hutsa, kaferik gabe" deitzen den atalean

Oro bare. Ibai Iztueta. Utriusque Vasconicae. Donostia, 2008. 111 or. 12 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_