Irakurri
Meettok argitaletxe jaio berriak hamaika idazleren testuak bilduz Irakurri liburua eman du argitara, gai horri buruzko idazlanak bilduz. Ez da lehen aldia gure artean gai baten inguruko bildumak ematen direna argitara. José Francisco Ruiz Casanovaren iritziari kasu egiten badiogu, era bitakoak dira antologiak: ikuspegi historiko orokorra eman nahi dutenak, eta antologia programatikoak, literatura talde edo molde nagusi baten alde egin nahi dutenak.
Egile desberdinak bilduz osatzen diren liburu hauek ez dira, zuzen hitz eginda, antologiak. Askotan editorearen ideia bati jarraiki eta plan oso bat eraikiz osaturiko lanak dira. Baina gure artean argitaratu direnetan badira antologien tipologia horri erantzuten diotenak. 2000. urtean argitaratu zen emakume idazleen Gutiziak hark bazuen joera programatiko argia.
Erein argitaletxeak ere, 1990. urtearen bueltan, Taberna zulokoak deituriko lana argitaratu zuen Alarigar Jualermu akronimoaren pean, agian joera programatikoa ere agertu zuen liburua.
Joera historikoa edo joera orokorra zuten Alberdania etxeak argitaraturiko Bakarrizketan liburuek eta Gorroto haut (2002) gaiaren inguruko bildumak.
Irakurri liburuak gaiaren inguruko bilketa eskaintzen du. Eta genero literarioak oso desberdinak dira, horregatik eramaten du daraman azpititulua: Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz, hain zuzen ere generoen desberdintasuna aipatuz. Hemen saiakera akademikoak (Mariasun Landa), saiakera literarioak, alfabetoak (Harkaitz Cano), poemak (Angel Erro), kontakizun biografikoak (Pako Aristi), eta ipuinak aurkituko ditu irakurleak, beti ere irakurtzea idazlearen lehen obligazioa dela esaten duen esaeraren poderioz.
Honelako bildumek badute beste abantaila bat eta garaiko idazleen argazkia ematen dutenez irakurleak tendentzia berriak ezagutzeko aukera du. Horrela Uxue Apaolazak eman dio hasiera bildumari, orden alfabetikoaren agindupean eta Iban Zalduak bukatu. Artean hamaika bide irakurtzearen zentzuan galtzeko.
Irakurri. Hamaika idazki literario irakurtzeari buruz. Meettok. Donostia, 2008. 188 orrialde.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.