_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Gabonetako ilusioen merkatua

Saltzen diren jostailuen %10 inguru euskarazkoak dira, baina eskaintza zabalagoa balitz kopuru horrek gora egingo lukeela uste dute merkatariek

Umeen ilusioa ez omen da sosetan ordaintzen, baina Eguberrietako iragaki gehienek kontrako mezua iradokitzen diete gurasoei. Saltokietako apalategietan nork erosiko zain pilatzen diren era guztietako ehunka jolas eta jostailu zein baino zein ikusgarriagoren artean, ez da inondik ere erraza suertatzen umearen beharrizan ludikoetara eta premia intelektualetara egokien moldatuko den oparia aukeratzea.

Erabakia hartzen lagundu nahian, Nafarroako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratzeari ekin zioten duela 10 urte, gurasoei merkatuan dauden euskarazko jolas, jostailu, argitalpen eta gainerako produktu ludikoen eskaintza zabalaren berri emateko asmoz.

Urteak joan eta urteak etorri, katalogoaren eragin-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetara eta Iparraldera hedatu da. Aurten, katalogoa mugaz haraindiko eta honaindiko 105 udaletako euskara zerbitzuen bitartez banatu da, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) eta Euskararen Erakunde Publikoaren sostenguaz.

105 udalek banatu dute jostailuok biltzen dituen katalogoa
Salmentek oraindik gora egin dezaketela uste dute merkatariek

Katalogoaren 10. edizio honetan, 260.000 ale argitaratu dira guztira, iaz baino %6 gehiago, eta Interneten bitartez kontsultatu nahi dutenek www.katalogoa.org helbidean eskura dezakete. Sarean bada beste web gune bat, jostailuen gida eta aukeratzeko gomendioak ere biltzen dituena, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako www.aisia.net alegia, baina edukiak eguneratu gabe daude 2005 urteaz geroztik.

Euskarazko Produktuen Katalogoaren helburuei dagokienez, gauzak ez dira gehiegi aldatu hamarkada honetan, baina bai argitalpenean bildutako jolas eta jostailuen kopurua, euskaraz landutako material ludikoen eskaria ere haziz doan seinale.

Zenbait saltokitako arduradunen esanetan, egunotan saltzen diren jostailuen %5-10 inguru euskarazko jostailuak dira. Saltzaileen ustez, "jostailu horien eskaintza zabalagoa balitz, salmentek ere gora egingo lukete".

Iritzi berekoa omen da Alday jostailu-enpresa bizkaitarra, 2000 urteaz geroztik Espainiako lau hizkuntza ofizialetan landutako jostailuak merkaturatzen dituena. "Urte batetik bestera, gure salmentak %5 inguru hazten dira batez beste, baina aurten atera ditugun produktu berriei esker, igoera %15ekoa izatea espero dugu", ziurtatu du Raquel Suarezek, Aldayko administrazio-arduradunak.

Euskarazko Produktuen Katalogoa ere goranzko joera horren isla bihurtu da, aurtengo edizioan euskaraz landutako 320 produktu aztertu baitira bertan, iaz baino 50 -%18- gehiago alegia.

Produktu horietan sei eta 13 urte tarteko haur eta gaztetxoen gustukoak izan daitezkeen euskarri eta estilo desberdinetako baliabideak aurki daitezke: liburuak, aldizkariak, komikiak, mahai-jokoak, diskoak, filmak, teknologia aurreratuko bideojolasak, Aitor izeneko haur-ordenagailu hirueledunak, ordenagailuan erabiltzeko moduko produktuak, Duni izeneko panpina ipuin-kontalaria eta gurasoentzako materialak, besteak beste.

Produktu bakoitzaren irudiaren aldamenean, argitaratzaile edo fabrikatzailen erreferentzia, jolas edo jostailuari egokien datorkion adin-tartea eta merkatuko prezioari buruzko informazioa eskaintzen da.

Alabaina, epe-kontuak direla medio, Euskarazko Produktuen Katalogoan ez da Nabar hartz eleniztunaren arrastorik ageri. "Durangoko Azokan zabaltzeko ahalegina ere egin genuen, baina aduanan izandako gora-behera batzuen ondorioz, ezin izan ginen garaiz iritsi", aitortu du Mikel Arbeloak, Nabar proiektua gauzatu duen IDarte enpresaren arduradunak.

Glokalizazioa delako kontzeptu soziologiko berria aintzat hartuta, Nabar hartzak Pirinioetako mintzairetan (euskaraz, aragoieraz, katalanez eta okzitanieraz), eta gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez kontatzen ditu mundu osoko 25 ipuin eta istorio zahar.

"Teknologiaren ikuspegitik, geu izan gara papina batean bozgorailuak eta Internetetik ipuinak deskargatzea errazten duten MP3 eta USB teknologiak uztartu ditugun lehenak", esan du Arbeloak, luze gabe hartz eleaniztasunaren ipuin-kopurua eta hizkuntza-zerrenda handituko dela iragarriz.

Hartz ipuina ez da dendetara iritsi oraindik, baina www.nabar.com eskura daiteke. "Prezioari eustearren, Interneten baizik ez dugu saltzen, saltokietara eramateak dexente garestituko lukeelako produktua", adierazi du Arbeloak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_