_
_
_
_
Entrevista:XABIER ZABALTZA | Historialaria | Gaiak

"Nafarroa abertzaleen huts egiterik handiena da"Protestaren esanahia

Nafarroan elkarri bizkarra emanda bizi diren bi komunitateen arteko liskarra aztertu du Xabier Zabaltza (Tutera, 1966) historialari eta pentsalariak Gu nafarrok (Alberdania) saiakeran. Historian doktore, ez da lurralde horretako arazo linguistiko eta nazionalez argitaratu duen lehen liburua. Orain, berriz, ez ditu ikuspuntu historiografikotik jorratu, "nafarrei pentsaraztea" eta horrela ezin dezaketela jarraitu konturaraztea izan baitu helburu.

Galdera. Ze asmorekin idatzi duzu liburua?

Erantzuna. Nafarrei pentsarazteko eta konturarazteko ezin dezakegula horrela segitu. 30 edo 35 urte egin ditugu elkarrekin edo elkarren kontra lehian eta ez gara gai izan benetan erkidego elkarganaitzaile bat sortzeko. Hemen nafar hitza bada, baina horrek ez du deus esan nahi, jendea ez baita nafar bezala identifikatzen, lehendabizi euskaldun bezala edo espainiar bezala. Eta horrek arazo larriak sor ditzake geroan.

"Jendea euskaldun edo espainol bezala identifikatzen da; ez da nafar sentitzen"
"Euskara totema da batzuentzat, eta txorimaloa besteentzat"
"Koadrilako mentalitatea da nagusi espainolista eta abertzaleengan"

G. Sortu dituenak baino larriagoak?

E. Nik uste dut baietz. Hain zuzen ere, ez dagoelako sentimendu elkarganatzailerik eta horrela oso zaila delako autonomia erkidego bat mantentzea.

G. Eta hain dira larriak bi Nafarroa horien arteko desberdintasunak? Badago beste arrazoirik elkar ezin ikusi hori ulertzeko?

E. Alde batetik, Nafarroa sinbolo bihurtu da bi inguruko nazionalismoentzat. Nafarroa Euskal Herriko bihotza eta Espainiako azken lubakia dela ematen du. Bi nazionalismo horien ikur nagusi bihurtu da. Hala ere, ez da bakarrik kanpotik datorren zerbait, baizik eta gure baitan dagoen zerbaiten seinale, hain zuzen ere Nafarroan nagusiki ez dagoela tradizio demokratikorik. Ez dakigu eztabaidatzen, ez dakigu benetan solasean aritzen ondoan daukaguna iraindu gabe, edo faxista edo terrorista deitu gabe.

G. Zein izan daiteke haustura hori gainditzeko bidea?

E. Nire ustez, lehenik eta behin aitortu beharra dago arazo hori egon badagoela, elkarri bizkarra emanda bizi garela. Bigarren baldintza da aitortzea proiektu politiko eta nazional guztiak onargarriak direla, baina modu demokratikoan defenditu behar direla. Eta, zeresanik ez, borroka armatuarekin bukatu beharra dago. Zorionez, gauzak aldatzen hasi dira. Belaunaldi berriek demokraziaren printzipio eta balioak onartzen dituzte.

G. Nola uler daiteke halako zatiketa izatea?

E. Nire ustez, nafar arazoak zerikusi handia du Gerra Zibileko errepresioarekin. Nafarroa izan zen Francoren alde bolondres gehien eman zituen probintzia, baina bestetik 3.000 fusilatu izan ziren, gehienak sozialistak. Hori gainditu gabe dago. Erakundeek hildako horiek bere gain hartzen ez dituztenez, beste batzuek egin dute, agian haiekin zerikusirik ez zutenak. Batzuek uste dute abertzaleak izateagatik fusilatu zituztela. Beraz, isiltasunaren eta manipulazioaren artean bizi gara. Eta berdin gertatzen da euskararekin.

G. Liburua ikuspuntu euskaltzaletik idatzi duzula diozu sarreran. Hizkuntza izan daiteke bi Nafarroa horiek batzeko elkargunea?

E. Esperantza badut hori noizbait gerta dadin. Gaur egun, ez da posible, batzuentzat euskararen defentsa, askotan erdaraz eginaz, haien izateko zergatia delako. Bestetik, besteentzat euskararenganako gorrotoa da haien izateko zergatia. Batzuentzat totema eta besteentzat txorimaloa da euskara, ez dago modurik naturaltasunez onartzeko.

G. Nafarroako egoera Bosniakoarekin parekatzeraino irits daitekeela diozu beste pasarte batean. Ez da gehiegizkoa?

E. Ez dut esaten Nafarroa Bosnia bezalakoa denik, baizik eta gero batean gauzak oso gaizki egiten balira eta autodeterminazio-eskubidea Euskal Herri osoan gauzatuko balitz, arrisku hori izan litekeela. Baina autodeterminazio-eskubidearen kontra ez naiz mintzatu, eskubide hori zazpi probintzietan batera erabiltzearen kontra baizik.

G. Benetan hain desberdinak dira nafarrak beraien artean?

E. Hor dago gakoa. Nafarroan sekulako probintziakeria dago, getoko eta koadrilako mentalitatea. Eta oso zabaldua dago espainolisten eta abertzaleen artean, horretan ez baitago inolako alderik.

G. Gauzak gordin azaldu arren, baikor zarela dirudi liburua irakurtzen bukatutakoan.

E. Baikorra naiz. Nafarroa abertzaleen huts egiterik handiena da, baina euskal arazoa konpontzeko gako bat ere bai. Abertzaleek ez dute Nafarroa ulertu, baina inon atzematen baldin badugu elkargune bat abertzale eta konstituzionalisten artean, errazagoa dugu Nafarroan beste toki batzuetan baino.

Esteban Antxustegi

Puerto Ricon ari nintzela gertakari bitxia ezagutu dut nire inguruan, Espainiako erregea eta Chávezen arteko istiluak baino arrakasta gehiago izan duena inguru hauetan.

Egunotan San Juanen Tito Kayac goitizeneko ekologista batek (bertan, anbientalista esaten dute) oso protesta esanguratsua egin du. Gauza da naturaren aldeko Alberto de Jesús aktibistak astebete bat garabi baten gainean igota pasa duela Paseo Caribe izeneko proiektua salatu asmoz.

Proiektu hori hasiera-hasieratik polemikaz inguraturik jaio zen, bai eraikuntzen tamainaren aldetik, bai eragiten zuen hondamen artistiko eta historikoarengatik ere. Zenbait kale historiko, esaterako, hautsi egiten ditu eta San Juaneko udal gobernua ere proiektuaren aurka agertu zen bere garaian. Gainera, egitasmo erraldoi horrekin sortuko diren eraikuntza batzuk, Boquerón Badian, itsasoari irabazitako lur-eremuetan egin nahi dira, hau da, jabari publikoko arloan erabat. Espedientearen tramiteak 1998an hasi ziren, eta proiektua aurrera eramateko prozesuan eta baimenak eskuratzeko garaian legezkotasunik eza eta irregulartasunak nabarmen nagusitu dira, gainera. Hala ere, azken hitza Estatu Batuetako agintarien esku dagoenez, proiektu pribatu erraldoi horrek aurrera egin du.

Testuinguru horretan gertatu da ekologistaren protesta, San Juan Zaharreko sarreran dagoen San Jeronimoko Gotorlekuaren zati bat suntsitzen ari den eraikuntza-lanetako garaiera handiko garabitik aste batez zintzilikaturik eman duenean.

Protestak iraun duen bitartean elkartasun-adierazpen ugari jaso zituen aktibista horrek, jendetza ugari inguratzen baitzen bertara agurtzera eta animoak ematera.

Bitartean, Asociación de Constructores de Hogares izeneko elkarteak pagatuta, beren burua eraikuntzako langiletzat agertzen zuten eskirol-taldeak manifestatzeari ekin zioten, Albertoren protestak beraien lana arriskuan jartzen zuela salatuz.

Azkenik, agintarien presiopean ekologistak sekulako ihesaldia burutu zuen. Gauza da garabiak itsasora jaitsi zuela, non Amigos del Mar taldeko aktibista ugari zeuden beraien Kayak-etan, poliziarekin batera, Albertoren zain. Hala ere, ontzi batetik bestera pasatuz, Kayak batetik bestera (hortik Tito Kayak izengoitia), poliziaren jazarpena saietsi zuen San Juan Zaharra eta Puerto Ricoko irla batzen duten zubien artean. Hala ere, badirudi Alberto atxilotzera joan ziren poliziek ez zutela burutu egin zezaketen guztia ekologista preso hartzeko, eta egun arakatzen ari dira haien portaera, erantzukizunik balego jakin nahian.

Esan bezala, protestak iraun zuen bitartean, ekologistak talde politiko eta sozial askoren babesa jaso zuen, bertan oso ezaguna den Álvaro B. Oer apaiz bakezale holandarrarena ere, besteak beste.

Handik bi egunera ekologista poliziaren aurrean agertu zen, aipatu apaizarekin eta moja baten eskutik, bere protesta baketsua proiektuaren aurkako sentsibilizazioa sortzeko burutu zuela azalduz.

Herritarren borondatea kontuan hartzen ez denean edo iritzi publikoari muzin egiten zaionean beste interes batzuen izenean, desobedientzia zibila eta antzeko protesta baketsuen baliotasuna aztertzea ez legoke gaizki.

Alde horretatik, Latinoamerikako egoera eta errealitatea isilean gorde nahi izan duten interes ekonomiko eta politikoen azpitik azaleratzen ari diren prozesu berriei erreparatzeak geure harrokeriaren aurkako antidoto modura funtziona dezake. Ziurrenik, besteak ulertzeak gure burua eta gure historia ezagutzeko ere balio dezakeelako. Ez al ziren horretaz aritu, anekdotak lekuko, duela egun batzuk egin den Gailur Iberoamerikarrean?

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_