Editoreek itzulpenen aldeko apostuari eutsi diote
Aurtengo azoka atea joka dugu dagoeneko eta bertan izango diren nobedade berriei begiratu bat egiteko tertzioa heldu zaigu, bakan batzuei behinik behin. Balada zahar ezagun batek gogorarazten digun legez, nobedade berri horiek azken unekoak izango genituzke, baina azken urteotan euskal argitalpenetan zerbait aldatu bada, berauek orain urte osoan banatzen direla da.
Ez zen hain aspaldi izan urteko libururik gehienak Durangorako uzten ziren garaia. Bertan zuten lehenbiziko agerpena jendaurrean, eta nolabait esateko, urte literarioa orduantxe hasten zen. Gaur egun, ordea, ikusmira handiagoz jokatu beharrean gaude, Azokaren kariaz argitaratzen direnek ez ezik, urte osoan argitaratzen direnek ere osatzen baitute nobedadeen kutxa, batez ere udaz gero argitaratuek.
Zzenbait liburu zahar-berri interesgarri nabarmentzekotan, ni neu hasiko nintzateke Lutxo Egiak kaleratu berri duen Zubigilea (Susa) aipatuz. Bere hirugarren eleberria da, eta ikusita zer aurrerapauso egin duen bere literatura proposamenetan, seguru egon gintezke liburu interesgarria izango dena. Argitaletxe beraren eskutik ere Eider Rodriguezen Haragia narrazio-bilduma nabarmendu beharra daukagu. Sona handia lortu zuen bere lehenbiziko bildumarekin, ikusteko dugu, beraz, hura gaindituko ote duen oraingo honekin.
Poesia alorrean Susak berak ere Gotzon Barandiaranen Katamalo -beronen bigarren liburua- eta Jose Luis Otamendiren Erlojuen Mekanika ekarri dizkigu. Ipuinetan kanpoko egile biren itzulpenak gogora ekarri nahi nituzke: Satanen seme (Elkar) Charles Bukowskyrena eta Anarkia hutsa (Meettok) Woody Allenena.
Bukowskyk jarraitzaile ugari dauka gurean, errealismo zikinaren luma zorrotzak erakarrita, eta Alleni dagokionez, aukera paregabea dugu bere filosofiaren absurduaz gozatzeko. Horrez gain, Juan Kruz Igerabide aipatu behar. Horra hor Ulises. Homeroren Odisea-ren bertsioa (Erein), beti idazkera ederraren pean.
Bestalde, urteko hitzordura huts egin gabe, denetariko saiakera zerrenda bat, esaterako, Jon Alonsoren Astrolabio (Pamiela), Markos Zapiainen Txillardegi eta ziminoa (Susa), Joxe Azurmendiren Volksgeist (Elkar), batzuk-batzuk aipatzearren. Eta benetan huts egiten ez duena Jon Arretxe dugu, Morto vivace (Elkar) eleberriarekin.
Ez galtzeko moduko ekitaldiak
- Hilak 5: Irekiera ekitaldia, Andoni Agirregomezkorta aktorearekin. (19.00, Landako Gunea)
- Hilak 6: Antzerkia: Sommer jaunaren istorioa antzezlanaren estreinaldia. (20.30, San Agustin Kultur Gunea)
- Hilak 7: Musika: Mikel Urdangarin kantautore bizkaitarraren disko berriaren aurkezpena. (22.30, Plateruena Kafe Antzokia)
- Hilak 8: Gauean argi ekitaldia, Argizaiola omen-saria jasoko du Maiatz aldizkaria literarioak.
- Haurrekin joanez gero: Haientzako ekintzak antolatuko dituzte egunero 10.45etik 19.45era, Landako Guneko Haur Literatura Aretoan. Magia, musika eta ipuin-kontaketa saioak izango dira.
- Azokaren inguruan egiteko: II. Gerra Karlistan Jose Lejarretan egindako argazkien bilduma izango da ikusgai Durangoko Arte eta Historia Museoan (San Agustinalde, 16).
- Herria ezagutzeko ibilbide turistikoak ere egingo dituzte egunero. Doako izen- ematea, Turismo Bulegoan. (94 603 39 38).
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.