_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Hasierak

Hastea gogorra izan ohi da, maiz gogaikarria oso, batzutan gaindiezina. Baina hasierari zor zaio askotan testu baten bizitza, iraupena edo distira.

Duela gutxi Enrique Vila-Matas idazleak narrazio labur eta luzeen hasiera batzuk aztertu ditu, orri zuriaren fobia uxatu ez ezik, beldur hori artearen abiapuntu bihurtzeko ere beste egileek egin dituzten saioei erreparatuz. Lehenbiziko esaldien bilduma horrek jarraipena merezi du, istorioetan antzeman daitekeen ugaritasuna testuen hasieretan ere aurkitzen baita.

Lehen esaldi zenbatezinen artean zerbaitegatik gogoangarri suertatzen zaizkigunak daude. Irakurle bakoitzaren oroimenean metatzen dira, iragazki zenbait igaro ondoren. Espero duguna, ipuin edo nobela baten hasieran, betetzen ez denean, lehen esaldiak efektu zehatz bat lortzen du, irakurlearen arreta erakartzeaz bat. Izan ere, deigarri gertatzea izaten da noizbehinka hasierako hitzen xedea. Ricardo Piglia argentinarrak Respiración artificial eleberriaren lehen esaldiak asmatzerakoan honako hau idatzi zuen (itzulpenean): "Istoriorik bai? Istoriorik bada, hau duela hiru urte hasten da".

Nahita moldatutako hasiera bortxatuen artean beti harritu izan nau Gesualdo Bufalino italiarrak gazteleraz Perorata del apestado titulua jaso zuen nobelari ekiteko erabili zuenak: "Edo gau guztietan-nagitasunagatik, zekentasunagatik- amets bera amesten nuenean". Diskurtsoaren zati bat falta balitzaigu bezala hasten gara halakoetan irakurketa.

Solemnitatea ere bilatu izan da lehen esaldietan, etorriko denaren iragarki gisa. Puxkinen Mozart eta Salieri mikrodrama hitz hauek aurkezten digute: "Denek diote: ez dago egiarik lur gainean, baina gorago ere ez da halakorik". Mota honetako incipit famatuetan ezinbesteko da, besteak beste, Tolstoiren Anna Karenina-ri hasiera ematen diona gogoratzea: "Familia zoriontsu guztiak antzekoak dira, familia zorigabe bakoitza bere modura da zorigabea". Aipagarria den bezala Thomas Mannek Mendi magikoa itzelaren seigarren kapituluaren hasieran jarri zuen galdera: "Zer da denbora?". Gehiegizkoa iruditzen bazaigu kapitulu soil batentzako (nahiz eta Mendi Magikoaren kapitulu bat izan), zer pentsatuko genuke testu osoaren hasieran balego?

Ipuinlarien jokaerak, hau ere anitza den arren, beste mota batekoa izateko joera ageri du gehienetan, Txekhovek irekitako ipuin modernoaren esparruan behintzat. Txekhovek berak zarata gehiegirik gabeko hasierak maite zituen, pertsonaia arrunten eguneroko bizitzaren isla bailiran. Eta halakoak izaten ditugu maiz Hemingway, Carver, Cortázar edo Onettiren hitz lauzko idazlan laburretan. Egunerokotasuna edo distirarik gabeko existentzia muturrera eramaten dira noizean behin, Luis Mateo Díezen Dieta izeneko narrazioan bezala (testua jatorrizkoan ematea komeni da): "Desayunar habichuelas nunca me pareció razonable pero terminé aceptándolo".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Egungo istorioek, komikoek nahiz tragikoek, abiapuntu xumeak izan ohi dituzte. Eta era horretan eraikitzen dira testu berri asko. Salbuespen bat, salbuespenen artean: Monterroso eta bere idazkera minimo bezain deigarria. Gogora dezagun ipuin oso bat (ez, ordea, betiko dinosaurioarena): "Hoy me siento bien, un Balzac; estoy terminando esta línea" (Fecundidad ipuina). Edo beste testu baten hasiera bitxia: "Hay tres temas; el amor, la muerte y las moscas" (Las moscas).

In principio erat verbum dio testu hasierarik agian ezagunenak. Hasierako hitzak hitzen eta munduaren hasiera dira. Baina hasitako edozein testuk jarraipena behar du, eta gero amaiera, behin-behinekoa bada ere, segidan datorren puntuak dakarrena bezalakoa.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_