_
_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

'Spam' mezuak

Ez dakit guztioi berdin gertatzen zaigun, baina ziur nago posta elektronikoaren erabiltzaile garen aldetik behin baino gehiagotan, eta azken garaian ohi baino askoz gehiago, egin dugula topo spam deritzan mezu motarekin. Eta ia ziurtzat eman dezaket guztiok ireki dugula, hasieran behintzat, helbide ezezagun batetik iritsitako mezu horietako bat. Harridura punttu batekin irakurri dugu, seguraski, gurekin zer ikusirik ez duen eskutitz arraroa, mintzaera gehienetan trakets batean idatzia dagoena eta guri zuzendua inolaz ere ez dirudiena. Gure buruari galdetu diogu nola arraio heldu zaigun spam mezu hori, bidali duenari guk ez badiogu gure posta elektronikoaren berri inoiz ere eman. Eta antzeko burutazioetan galdu izan gara, goibel eta noizbehinka keztaturik.

Baina hori hasieran bakarrik izan zen. Geroztik oso bizkor ohitu gara espero ez ditugun mota guztietako mezuak, iragarkiak edo argazkiak jasotzera: batzutan auskalo norako bidaia soilak eskaintzen dizkigute, beste batzutan ikaragarrizko negozioak -ia esfortzurik gabe- egiteko aukera aurkezten digute erabat tentelak bagina bezala; gehienetan gure jarduera sexuala goitik behera alda dezaketen metodoak (eta pilulak) saltzen zaizkigu. Azken eskaintza hauen artean gehien errepikatzen direnak gizonezkoen anatomiaren zati esanguratsu bat luzatzeko moduak aurkezten dituztenak dira, nire postaren arabera behintzat. Hasia nintzen horren gainean konplexu bat garatzen (hain zen tematia mezu haien errepikapena!), emakumezko batek egunero horrelako mezu pila bat jasotzen zituela esan zidanean.

Eskatu ez den mezuari deitzen zaio spam. Egia da espero ez genituen bidaltzaileek helarazitako mezu horiek jende ezezagunena, eta akaso faltsuarena, izaten direla. Ez diegu aldez aurretik ezer eskatu eta ez dugu, beraz, haiengandik ezer espero (eta, hala ere, eskatu ez ditugun mezuak espero ditugu batzutan gogotsuen, horiexek izaten baitira askotan guretzat interesgarrienak, baina hau beste kontu bat da). Spama sortzen dutenak, dena den, gauzak areago zailtzen ahalegindu dira: norberarentzat ezagunak diren helbideak eta bidaltzaileen izenak erabiltzen dituzte spam mezuak igortzeko. Ez dakit nola, baina posta elektronikoa ematen diguten zerbitzarietako batzuk mezu horiek benetakoengandik bereizteko kapaz dira eta mezu-zerrendan spam hitzarekin markatzen dituzte eskatu eta nahi ez ditugun mezuak.

Era askotakoak izaten dira spam mezuak, baina denek dute antzeko zerbait, ezaugarri komun nagusi bat: zaborreria hutsa da, posta elektronikoa mezuz gainezka uzteko eta batzutan blokeatzeko ere gai dena. Egunak (eta gauak) pasatzen ditut azken boladan mezu zerrenda amaigabeak ezabatzen. Hemendik gutxira, posta elektronikoa ireki eta nire zeregin bakarra mezu madarikatu horiek bistatik kentzea izango da. Ez dut astirik izango benetan garrantzia duten mezuak (edo ezagunenak) irakurtzeko, nahikoa izango dut hor egon behar ez zuen zaborra egunero garbitzen, batez ere zerbitzariak ezarri ohi didan byte-muga ez gainditzeko (mugaz bestaldean ez baitago, itxura denez, komunikaziorik: mezuak ezin dira jaso ezta bidali ere).

Spama nekagarria da, guztiz aspergarria, baina kontzeptu bezala agian badu erabilgarritasunik. Eskatu eta nahi ez diren gauzak nonahi aurkitzen ditugu, beharrezkoak ez badira ere. Spam mezuez gain, spam esaldiz, liburuz eta jendez inguratuta ez ote garen bizi susma dezakegu. Eta agian spam munduan murgiltzera kondenatuta gaude, benetan interesatzen zaiguna -eta zaborrarekin ezin konpara daitekeena- bilatu nahi dugun neurrian. Horregatik, zentzuren batean, eta arteak arte ez denaren beharra duen bezala, spama beharrezko bilakatu zaigu, gure interesen zirkulua zehazten laguntzen digulako nolabait, guregandik guztiz urrun egon daitezkeen gauzak (segituan baztertuko ditugunak) batuz. Arazoa, hala ere, identifikazioan datza: mezu elektroniko zenbait spam bezala markatzen hasiak dira zerbitzari batzuk; liburuen eta jendearen kasuan, aldiz, ez dugu oraindik halako abisu garbirik.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_