_
_
_
_
Entrevista:RUPER ORDORIKA | Musikaria | Gaiak

"Kantuak oso aise gainditzen ditu mugak"

Gasteizko Jazz Jaialdiaren antolatzaileek Ruper Ordorika (Oñati, 1956) aukeratu dute taula gainean euskal kantariak eta jazz musikari amerikarrak elkartzeko helburuarekin sortu dute duten atal berria estreinatzeko. Kantautore gipuzkoarrak New Yorkeko Juilliard School of Musiceko zenbait irakasle izango ditu lagun gaur (Mendizorrotza Polikiroldegia, 20.00), batera entsegu bakarra egin ondoren. Hain zuzen ere, hiri horretan egindako egonaldi luze batean, gerora bere diskoetan kolaboratu duten inprobisazioko musikari apartak ezagutu zituen, tartean Ben Monder gitarra-jolea eta Kenny Wollesen bateria-jolea.

Galdera. Nola ikusten duzu zure izena jazz-jaialdi bateko kartelean?

Erantzuna. Testuinguru guzti-guztietan ikusi dut nire izena dagoeneko. Zenbaitetan, kantautorea naiz, beste batzutan rockeroa, beste batzutan jazz eta besteetan pop-rock edo folk-rock... Gauza hauek malgutasun handiz hartu behar dira, oso programa anitzak baitira. Badago jazz sakonera jotzen duenik, eta baita ere beste forma batzuk. Beti izan dut harreman handia, entzule bezala, musikari horiekin. Ni kantuan ari naiz, eta askotan kantua berez inprobisazioaren antipodetan ari da, bere egiturak behar ditu-eta, baina proposamen interesgarria iruditu zitzaidan.

"Zenbat eta musikari handiagoa izan, orduan eta behar gutxiago erakusteko, beti jotzen du kantuaren alde, ez bere burua erakustera"
"Askotan sakonerago egiteko, asko balio du kanpotik ikustea norberak, nork bere eginkizuna. Baina bide guztiak zilegi dira sormenerako"

G. Nola prestatu duzue emanaldia?

E. Hiru kantu bidali genizkien, grabatuta dauden moduan, eta zenbait konponketa eta proposamen musikal idatzi. Nire kasuan, Hasier Oleagaren oinarri erritmikoa erabiliko dut, bateria eta kontrabaxua, eta gero haizeak gehituko zaizkio horri

G. Inprobisaziorako tarterik ere izango da?

E. Bai, bide hori ere jorratu behar da. Gaur egun jazzaren mugak ez dira batere zuzenak, ez dira lerro bakarrekoak behintzat. Askotan, armonietan eta giroetan alde batera joz gero jazza esaten zaio. Inprobisazioaren mundua asko zabaldu da; beharbada ezin da errepikatu bee-bop-aren aroa, musikari handi haien sasoiak aldatu direlako erabat. Azken disko guztiak egin ditut hemendik kanpoko musikariekin, eta badut esperientzia onik alde horretatik. Baina hau saio apalagoa da, norabide berri bat abiatzea eta, nire kasuan behintzat, giro berri batean kantatzea.

G. 1995az geroztik ari zara musikari iparramerikarrekin lanean. Zer eman dizu harreman horrek?

E. Jazz munduan behar da mintzaira, musikaren lengoaia hori oso ondo ezagutu. Ez da estilo kontua, estiloek bere maila gorenean guztiek elkar ukitzen dute-eta. Interpretaziorako ikaragarrizko ganbara daukate, bete-beterik. Dagoeneko hau dena zaila ere egiten zait, zeren eta musikari batzuekin adiskidantza maila batera heltzen zara. Baina oro har esango nuke gauza dela zenbat eta musikari handiagoa izan, orduan eta behar gutxiago erakusteko; beti jotzen du kantuaren alde, ez bere burua erakustera; ez dauka behar hori dagoeneko, normalean testuinguru askozaz teknikoago batean jotzen duelako. Bigarrenik, horrek aukera ematen dit inprobisaziorako ahalik eta tarterik handiena emateko. Nire kantuak oso pozik daude hor, laketzen dira horrekin. Bere garaian arriskua izan zena, niretzat ikasbide handia izan da eta dagoeneko nire bide normala hori da. Eta nire ustez horri ere erreparatuko zioten jaialdikoek ni gonbidatzeko orduan.

G. Mestizaia berez sortzen da, baina bada interes komertzial hutsekin egindako nahasketarik.

E. Nik ez dut inoiz izan horrelako asmorik. New Yorken bizi nintzela ezagutu nuen jotzeko modu bat eta kezka horrekin itzuli nintzen: nola uztartu ahal diren nire kantuak eta halako etorritik datozen musikariak eta giro horiek. Galdera hori erantzuteko hasi nintzen honetan, ez neukan beste asmorik. Topikoen alorrean sartzen gara, baina honek ere frogatzen du kantuak oso aise gainditzen dituela mugak. Askotan sakonerago egiteko, asko balio du kanpotik ikustea norberak, nork bere eginkizuna. Baina bide guztiak zilegi dira sormenerako.

G. Atxagak ere hilabete batzuk eman behar ditu Renon. Sormenak distantzia behar du?

E. Izan daiteke, baina kontrakoa ere bai. Bagara zenbait jende joera nomadak dauzkanagunak, eta beste zenbait ez direnak beren bailaratik sekula atera. Hori sormenaren esparrura eramanez gero, konturatuko ginateke zenbat obra handi egin diren munduan bere herritik sekula atera ez diren pertsonen eskutik. Ni ez naiz infinitu batera bidaiatzekoa, beti daukat itzultzeko asmoa.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_