Eleberri txarra (III)
Agian arrazoia zuen Y idazleak, esan zidanean euskal idazleok ez genukeela jakingo zer egin gure "gaia" gabe, La Cosa gabe alegia; hori bota zidan elkarrekin izan genuen aurreneko otorduan, Barajasko atentatuaren eta ondorengo gertakarien inguruko gidoia bera idazten ari zela berretsi zidanean (ikus 2007-1-22ko egunkari honen alea). Eta hala da, gutxienez hiru kasu ezagutzen bainituen, literatur lanak aparkatuta utzi behar izan zituzten euskal idazleenak, hain zuzen ere bilbatzen ari ziren korapiloak hankaz gora utzi zituelako su-etenak.
Ez zen hura Y idazlearekin izan nuen enkontru bakarra. Y best-seller-en idazlea da, harrokeria nabarmenaz jokatzen du eta connaisseur-aren planta agerikoegiak darabiltza, oro har, baina hala ere bazeukan erakartzen ninduen zer edo zer morboso bat, prozesuaren gaineko eleberriaren erredakzioaren barrunbeak zuzenean ezagutzeko aukera eskaintzen zidala alde batera utzita noski, eta biltzen jarraitzeko nire proposamenak onartu zituen. Urtarrila eta maiatza bitartean hiru aldiz bazkaldu genuen elkarrekin, eta guztietan eskaini zizkidan egoeraren bilakaeraren xehetasunak, hurrengo asteetan aldaketarik gabe betetzen zirenak. Goraipatu nion, esaterako, udal zerrenden legeztatzearen inguruko suspense ondo eramana, baina ia erdeinuz erantzun zidan hori edozein telebista-gidoilari hasiberrik egin zezakeela, eta, tamalez, Editoreek ez zituztela bere ideia ausartenak eta ikusgarrienak onartzen; gure azkenaurreko bilera zen, eta Y "eleberriaren" idazketa uztekotan zegoela susmatzen hasi nintzen.
Eta hala gertatu zen, maiatzaren hasieran izan genuen azkeneko bazkarian konfirmatu zidan bezala: "Hauteskunde igandera artekoa utzi diet idatzita, eta kito. Nire sormenaren garapenerako lan egokiago bat onartu dut, Libanon". Nik, arduratuta, haren ordez nor arituko zen galdetu nion. "Ez dakite oraindik -erantzun zidan-; argi duten gauza bakarra da euskalduna izango dela. Hurrengo faserako aproposagoa iruditzen zaie eta, edonola ere, askoz ere merkeagoa aterako zaie, hori ziur", gehitu zuen irribarre sardoniko batekin. Ni ez nintzen konforme geratu, eta ekin eta ekin aritu nintzaion, izen bat atera arte: "Esan bezala, ez dut uste erabakia hartuta dagoenik, baina Z idazlearen izena dezente aipatu da azken egunotan".
Z! Ez ninduen gehiegi harritu, bera izan baita, gure mundutxoan -beti modu pribatuan, noski- meniak ekarritako kalte literarioez gehien kexatu dena; berea zen, hain zuzen ere, aipatu ditudan hiru kasuetako bat, su-etenaren iragarpen ostean eskuartean zuten liburua idazteari utzi behar izan zioten horietakoa. Baina, ororen gainetik, oso idazle txarra da Z, ezaguna den bezala, gertakariak eta deskribapenak akitu arte luzatzen dituen horietakoa, batere sinesgarritasun literariorik gabeko pertsonaiak asmatzen dituena: ez nuen imajinatu nahi zer izan zitekeen gure ondorengo hilabeteen -edo are urteen- bilakaera haren esku zabarretan.
Harrokeriak eta nolabaiteko hisiak jota, nik lan hura askoz ere hobeto egin nezakeela otu zitzaidan. Adibidez -pentsatu nuen-, hauteskundeak egin eta astebete beranduago edo su-etenaren apurketa iragarri zezakeen ETAk, eta ondoren De Juana eta Otegi kartzelaratu beharko zituzketen, besteak beste. Eskema bat zirriborratzen hasi nintzen oharretarako erabiltzen dudan nire Moleskine kaieran, eta baita ETArena izan zitekeen komunikatua ere, karikatura huts bat: "Argipen garaiak dira. Euskal Herriak egungo zatiketa instituzionala gainditu eta Estatu Independiente bat eraikitzeko urratsak eman nahi ditu...". Eta abar. Zin dagit jolas moduan idatzi nuela hura, nire grafomaniak bultzatuta. Izan ere, berehala ahaztu nintzen tontakeria hartaz.
Ikara gorriak hartu ninduen, ordea, ekainaren 5eko egunkaria zabaldu eta nire hitzak bertan irakurtzean, huts gramatikalak eta guzti: ez nintzen, jakina, testua orraztera iritsi, ez bainuen benetan "argitaratzeko" asmorik. Moleskinea nire lan-mahaian zegoen, beti bezala, baina eskema haren orrialdeak falta ziren, norbaitek erauzita.
Biharamunean gutunazal gris bat iritsi zitzaidan etxera, zeroz ondo hornitutako txeke batekin eta post-it batean idatzitako ohar honekin: "Ez zagok gaizki, baina soilik lau astetarako planifikatu duk. Jarraipenaren zain geratzen gaituk".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
¿Cuándo es el último día para comprar un décimo de Lotería de Navidad?
La exconcejal del PP de Navalmoral de la Mata que denunció al alcalde: “Ni se adoptaron medidas ni se ofrecieron soluciones”
Ca7riel y Paco Amoroso anuncian un parón en su carrera el mismo día en que iba a salir su nuevo disco: “Nos dejamos llevar por un nivel de éxito que no supimos manejar. Pedimos perdón”
Última hora de la actualidad política, en directo | 122 votantes de los 124 afectados por el robo en Correos ya han podido votar en Extremadura
Lo más visto
- Los pagos del Gobierno de Ayuso a Quirón engordan con facturas de hace una década y sin pagar desde tiempos de Cifuentes
- El Supremo condena a ‘Okdiario’ y a Eduardo Inda por intromisión en el honor de Iglesias al acusarle de cobrar de Venezuela
- Más de 40 congresistas demócratas piden por carta a Trump que cese en sus “intentos de socavar la democracia en Brasil”
- La princesa Leonor realiza su primer vuelo en solitario como parte de su formación en el Ejército del Aire
- La Justicia archiva la causa contra una diputada del PSOE por pedir el voto en Facebook el día de las europeas




























































