Oinatzak hondar gainean
Oinatzak hondar gainean antzeman zituen Robinson Crusoek, bere txaluparen bila joandakoan. Izutu egin zen, sekula ez bezala. Izutzeko modukoa baita, bakarrik gaudela uste izan eta bakarrik ez gaudela sentitzea. Sentimendua, ordea, ez da segurtasuna. Sentimenduak ez digu egiarik esaten, oinatzak hondar gainean daudela baizik.
Oteizari zor diogu Ez Dok Amairu izena. Jorge, txikitan, Orioko hondartzan ibiltzen zen gora eta behera. Naturak egindako lana ikusmiratzen zuen: harri lisoak, harri biribilak eta harri zulodunak. Harri horiek haur begiez aztertu ondoren ikasi zuen naturak egiten zuena egin zezakeela gizonak, bere eskuez. Gero, bizitzaren hondarretan zehar egindako ibilbide guztien itzuleran ikasi zuen bat direla dena eta ezer ez, hutsa betearen beste adiera dela, hutsik dagoena era berean baitago beterik.
Zerbaiten hasiera izan zen, eta zerbaiten amaiera; ez gara berdinak harrez gero
Ezer ez da ezetik sortzen, eta ezer ez da hutsetik abiatzen. Tradizioa dago, noski. Baina tradizioaren aurretiko tradizioak ere badu nora begiratu, non ikusi oinatzak hondar artean.
Geure bizitzaz haratago ez ikusteko joera dugu, ordea, mundua eta gu batera sortuak garela eta batera goazela sinesteko jaidura. Modernoak izan nahi eta garaikide bilakatu, horra hor nekez bete daitekeen hutsa.
Ez Dok Amairu-rekin batera hazi garenok, ordea, badakigu atzera begiratu beharra dagoela askotan, non gauden segurtatzeko besterik ez bada. Bizitzaren gurpila da, atzea aurre izan daiteke eta iragana orainera etor dakiguke. Hutsa bete daiteke, eta betea hustu; hitza isil daiteke, eta isila hizketan hasi; oroitzapena gal daiteke eta ahantziak oro gogora ekar. Ez da ezer galtzen bizitzan, dena gal daitekeelako, bat-batean, halabeharrak bultzatutako jokoan.
Bizitzara sarbide izan zitzaigun Ez Dok Amairu. Eta ez dabil oker, beste klase bateko okerraz jantzirik baizik, esperientzia espirituala ere izan zela dioenak. Ez zuen, agian, zerikusirik erlijioarekin, baina bai bihotzarekin. Ez zen musika soilik izan, musika ere gainditu zuen bere olatuen antzeko zabalkundean.
Geure buruei begiratzen hasi ginen, geure buruak ezagutzen. Zerbaiten hasiera izan zen, eta zerbaiten amaiera. Ez gara berdinak harrez gero, baina ordukoak gara, bestelakoturik bagaude ere. Oinatzak sumatzen ditugu hondar gainean eta izutu egiten gara oraindik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.