_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Barrutia oholtzara

'Gabon gauerako ikuskizuna' eguneratu eta eszenara eraman du Doke antzerki taldeak

Berrehun urte geroago, Aramaioko herriak Pedro Ignazio Barrutia aramaioar-arrasatear idazleak euskaraz baina erdal hitzez beterik idatzi zuen Actto para la Noche Buena (Gabon gauerako ikuskizuna) antzezlan klasikoa ikusteko aukera izango du larunbatean. Hauxe da Hego Euskal Herrian euskaraz ezagutzen den lehen antzezlana, eta joan den astean Arrasaten antzeztu zuten.

Jatorrizko testua Juan Carlos Guerra hizkuntzalariak aurkitu zuen XIX. mendearen amaieran Barrutia familiaren liburutegi pribatuan. "Oso bitxia da originalean erabiltzen den hizkuntza, erderakadaz josita baitago", dio testuaren moldaketaz arduratu den Josemari Velez de Mendizabalek.

Obra egitea erabaki zutenetik, lehen sei hilabeteak, lana deszifra-tzen eman zituzten, izan ere, hizkera arkaikoa izateaz gain, garai hartako testuinguruan kokatu behar baitzuten. "Nik Barrutiaren obra idatzia ia buruz ezagutzen dut, urte ugari eman baitut aztertzen, baina ezerezetik hasten denaren-tzat ez da ulerterraza, oso antzerki modernoa baita", azaldu du testuaren moldatzaileak.

Berari zor zaio hein handi batean antzezlan honen berpiztea. 1965ean Arratiako Izarra antzerki taldeak Arrasaten eta Aramaion lana errepresentatu zuenean, liluraturik gelditu omen zen, eta geroztik, Barrutiaren an-tzezlana taularatzeko ahalegin anitzen fruitua iritsi arte irmotasunez lanean aritu da. Duela 24 urte, Oiartzungo Intsisu taldeak antzeztu zuen azken aldiz Aramaion, Barrutiaren jaiotzaren urteurrenean.

Kontraesana badirudi ere, XVIII. mendean idatziriko lana modernotasunaren adibide da. Barrutiak oso teknika berritzaileak erabili zituen eta Jesusen jaiotzako pertsonaia tradizionalak orduko arrasatear gizarteko gizon eta emakume xelebre batzuekin tartekatu zituen, hots, Barrutiak Arrasaten ipini zuen Belengo estalpea. "Garai hartan pertsonaia haiek plazan ateratzean irria eta txantxa sorrarazten zituzten", azaldu du Velez de Mendizabalek. Era berean, euskaraz eta gazteleraz abesten duen koro batek historia sakratuaren kapitulu batzuk jakinarazten dizkio ikus-entzulegoari.

Lanaren modernotasunari eutsiz, Doke an-tzerki taldeak historia sakratutik harantzago jo eta XXI. mendeko Arrasate eta Aramaioko giroetara egokitu du.

Protagonistak egunotako arrasatearrak dira, izen eta abizen propioa dutenak. Horren adibide, Maritxu Kajoitik datorren Arantxa da, bizitza errealean ere Arantxa izena duen arrasatearra. "Orain dela 2000. urteko Jesusen jaio-tza, egungo giroarekin biltzean datza lan honen originaltasuna eta horrek ematen dio hain zuzen ere izaera moderno hori", esan du antzezleak.

Ikuspuntu etnografikotik ere, oso lan aberatsa da, duela 300 urte egindako lanak garai hartako hainbat ohitura eta usadiori buruzko informazioa ematen baitu. "Garai hartako Gabon afariaren deskribapen zehatza egiten da, 40 platerez osatutakoa; oso interesgarria da orduko usadioak ezagutzeko, baina gure antzezlanean ez dago tokirik deskribapen horietarako", argitu du Velez de Mendizabalek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_