_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Iragana

Munduan gertatzen diren arazo askoren iturburua, edo lehen arrazoia, iraganarekin dugun harreman txarra da. Badira, dena dela, iraganarekin, itxuraz eta azalez bederen, batere harremanik ez dutenak. Horrek ez du esan nahi orainean bizi direnik, ezta bizi direnik ere, hilik ez badaude ere. Hilik egoteak, hilobi bateko harri puska baten azpian betiko loa irabazia izateak ere, iraganeko bizia segurtatzen ez duen bezala. Bizitzea eta hiltzea kontrajarriak badira ere, are kontrajarriagoak dira batzuetan, eta aurkakoak ere bai, bizia eta bizitza. Ez bizitzeagatik bada hiltzen denik, eta ez hiltzeagatik bizi denik ere ez da falta. Ezagutu dugu, ezagutzen dugu, bat edo beste. Egunkariko eskeletako orrian norbaiten argazkia ikusiagatik ohartzen gara, ez bizi izan dela, hil egin dela baizik. Soinurik gabe joandako bizia, hileta handirik gabe etorritako herioa. Itzal bat itzalez jositako mundu batean. Itzal bat itzalgaizka.

Bestelakook badugu, nolabait, harremanik iraganarekin: harreman eskasa edo harreman sarria, harreman estua edo harreman lasaia, harreman txikia edo harreman handia... Baina oso gutxitan harreman neurtu eta orekatua. Gu ez garelako izaki neurtu eta orekatuak, seguru asko. Eta horregatik iragana zaigu liluragarri, arbuiagarri ez denean. Baina gure iragana liluragarri izan bada, nolatan onartu gure oraina arbuiagarri dela? Edo, bestaldetik begiraturik, gure iragana arbuiagarri izan bada, zergatik pentsatu behar dugu gure oraina liluragarri dela? Irtenbide askorik ez zaigu geratzen. Litekeena da geure buruari sinestaraztea gure iragana liluragarri izan dela, gure oraina bezain, eta engainaturik bizitzea, edo esnatu gabe bizitzea, alegia ametsean edo ametsaren eta esnaldiaren arteko eldarnioan. Litekeena da geure buruari sinestaraztea gure iragana arbuiagarri izan dela, gure oraina bezain.

Gainerako aukerak, iragan liluragarria eta orain arbuiagarria, edo-eta iragan arbuiagarria eta orain liluragarria, zailagoak dira irudikatzen, gure arrazoimenak, gure izaeraren laguntzaz, muturrera jotzeko jaiera baitu: dena edo ezer ez, kantak zioen bezala. Gure bizitza bat eta bakarra balitz bezala aztertzen dugulako da, osoa eta erabatekoa balitz bezala, eta ez denbora puskaz jositako oihala, oihal kolore askokoa. Onartuko bagenu iraganean izandakoa iraganean geratu dela gorderik, maitatu izan ditugun gizon-emakume asko bezala, eta orain dakusaguna beste bat dela, edertuko genuke, beharbada, iraganarekiko harremana. Ez gara ordukoak, egia da, baina ez dugu onartu nahi ordukoak ez garenik. Gure bizitza mugatu, aldakor eta geldiezin honetan iragana itsasargia da. Ilunpetan ikusten da eta gidatzen gaitu. Onerako edo txarrerako, toki segurua da, gure orain zalantzakor eta duda-mudazko honetan. Geure buruari ez diogu galdetzen zer garen iraganik gabe, baizik eta zer garen. Orainaren hutsak izutzen gaitu, ez mugagabea delako, mugatuegi delako baizik, eta iraganekiko lotura gabe, norarik gabe ikusten dugu geure burua. Ondorioz, geure iragana mozorrotzera eta edertzera ausartzen gara. Eta, azkenik, nahi gabe ere, oraina da mozorrotzen, antzaldatzen eta bestelakotzen. Iraganak ezkutatzen du oraina, aspaldiko soinekoak haragi zuria bezala. Iragana bihurtu da jaun eta jabe, orainaren kaltetan.

Ordukoak ez garela baieztatzea lasaigarri litzaiguke, kontsolagarri ere bai neurri batez, baina behartuko gintuzke beste bat garela onartzera, iragana bide batean geratu dela eta gu, beste bat harturik, handik urrun gaudela. Gerta daiteke, ordea, eta batzuetan gertatzen da, atzean utzitako iraganak aurre hartzen diola orainari, bien ala bien bideak elkartzeagatik, eta zapaltzen duela eta txiki-txiki eginda uzten. Iraganak bere arrazoia du, orainaren arrazoiaz harrapatu ezina. Tragedia da: norberaren neurriko tragedia. Eta tragediak orainean eskatzen du bere amaiera; ez geroan, ez iraganean. Tragediak iragana orain bihurtzen du, eta oraina iragan, eta onartzen den neurrian da sendagarri.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_