"Gaien interesa zaindu behar dugu nazioarteko izaera bermatzeko"
Aingeru Zabala Uriarte historialari bizkaitarra RIEV aldizkariaren laugarren zuzendaria da 2005eko martxoaz geroztik. Julio Urkixok, Julio Caro Barojak eta Gregorio Monrealek jorratutako bideari jarraituz, Zabalak Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren hasierako espirituari eutsi nahi dio, "argitalpenaren internazionaltasuna zainduz eta zabalduz".
Zabala Filosofia eta Letretan lizentziatua da, eta Historia Moderno eta Garaikidean espezializatuta dago. Bere curriculumean, urteak joan eta urteak etorri egokitu zaizkion izen handiko ardura guztien berri irakur daiteke: Deustuko Unibertsitateko irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Museo zuzendaria, Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku Batzordeko kidea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Agiritegiko zuzendaria, besteak beste.
Horrez gain, RIEVeko zuzendariak gogotik jardun du urte hauetan guztiotan Euskal Herriko kultur eta monumentu ondarea babestu eta sustatzeko.
RIEVek 1907az geroztik egin duen jakintza arloko ekarpenari dagokionez, Zabalak "Euskal Herriko aldizkaririk ospetsuena eta bereizgarriena" dela aldarrikatu du zalantza-izpirik gabe.
"Zoritxarrez, RIEV ez da beti motorrez eragindako barkua izan; askotan, bela-ontzi baten antzera ibili da, haizeak harat-honat bultzatuta", esan du, aldizkariak ehun urte hauetan pairatu dituen era guztietako gora-beherak laburbilduz.
Zabalak RIEV sortu zen une historiko zehatza azpimarratu du: "Orduan ez zegoen unibertsitaterik Euskal Herrian, eta Euskaltzaindia ere asmo hutsa zen artean; basamortu intelektual eta zientifiko hartan sortu zen aldizkaria".
Marinel giroko adibidearekin jarraituz, RIEVeko zuzendariak "Julio Caro Barojak eta Gregorio Monrealek aldizkaria XX. mendera egokitzeko" egin behar izan zituzten "ziabogak" nabarmendu ditu.
Aldizkariak egin duen ibilbide luzeko emaitzak CD batean bildu dituzte ikertzaile eta interesatu guztien mesedetan. "Erabiltzaileek RIEV aldizkariaren ale guztien faksimilak kontsultatu ahal izango dituzte bertan, bilatzaile eraginkor baten laguntzaz", zehaztu du Zabalak.
Datorren urtean salgai jarriko duten CD horrekin batera, "RIEVen bi ale berezi" eta Eusko Ikaskuntzaren nazioarteko jardunari buruzko sail berri bat argitaratuko dute.
Horrez gain, Eusko Ikaskuntzak ekitaldi sorta berezia prestatuko du Julio Urkixok sortutako aldizkari zientifikoaren lehen mendeurrena ospatzeko. "Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso dugu dagoeneko ospakizunak antolatzeko, baina urtea amaitu arte ez dugu finkatuko zein izango den egitarau zehatza", azaldu du Zabalak.
Globalizazioa eta kulturen arteko hartu-emanak nagusi diren XXI. mendeko testuinguru berri honetan, Zabalak hitz hauexen bitartez zehaztu du aldizkariaren gaurgeroko lan-ildoa: "Nire asmo pertsonala, RIEVen internazionaltasuna bermatuko duten gaien interesa zaintzea da, irakurle kopurua handitu eta orain arteko erreferentzialtasunari eusteko asmoz".
Horretarako, aldizkariak "euskaldunok arduratzen gaituzten" gaiak aztertzen jarraituko du; "ez bakarrik euskal kulturari lotuta dauden gaiak, baita gu guztiok ukitzen gaituzten eremu handiagoko gaiak ere", zehaztu du.
Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariak mila ale inguru banatzen ditu mundu osoan zehar, gehienak zientzia eta ikerkuntzarekin zer ikusi zuzena duten unibertsitate giroko zentroetara.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.