Nazioarteko euskaltzaleentzako saria
Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) sortu zuen 1948. urtean, eta aurtendik aurrera, izen bereko saria emango dio urtero Euskal Herritik kanpoko erakunde bati, euskara sustatzeko egindako lanagatik.
Eusko Ikaskuntzatik adierazi dutenez, "kanpo erakundeen esparrua aukeratu da, hemengoen errekonozimendua egunero egiten baita".
Sari honetan, egoitza Euskal Herritik kanpo duen edozein erakundek har dezake parte. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 3an emango da ezagutzera, hots, Euskararen Nazioarteko Egunean. Onarpen publikoaz gain, Nestor Basterretxea artistak egindako anagramaren erreprodukzio bat jasoko dute.
Aspaldi sortu omen zen Eusko Ikaskuntzaren aldetik euskararen inguruan saria emateko nahia, erakundeak harreman zuzena izan baitu beti kanpoko euskal erakunde askorekin, eta euskara sustatzeko egiten ari diren esfortzuaz jabeturik, nolabait saritu nahi izan dute ahalegin hau.
"Eusko Ikaskuntzak ez dauka dirurik erakunde horien finantzazioan laguntzeko, baina badugu ahalmenik ahalegin horiek errekonozimendu publikoaz saritzeko", esan dute ekimenaren bultzatzaileek.
ENE saria izen bereko programaren barruan sorturiko ekimena da. "Abenduaren 3ko eguna iaz bezain emaritsua gerta dadin beste hainbat ekitaldi ere antolatuko ditugu", aurreratu dute Eusko Ikaskuntzatik. Ildo honetan, iazko egitarauak lortu zuen nazioarteko oihartzun zabala ekarri dute gogora, "munduko komunikabide askok eman zuten Euskararen Egunaren berri".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.