_
_
_
_
Entrevista:GLORIA TOTORIKAGUENA | Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendaria | Gaiak

"Munduko euskal zentroak iragan mendeko misiolariak bezala ari dira"

Gernikatik AEBetara joandako gurasoen alaba, Gloria Totorikaguena (Boise, Nevada, 1961) Renoko Euskal Ikasketen Institutuko zuzendaria da urtarrilaz geroztik. Karguaz jabetu zenetik irakasleak prestatzeko programak bultzatu ditu, euskal gaiei buruzko ikasketak "era esponentzialean" gehitu daitezen munduko unibertsitateetan. Bere iritziz, esparru honetan ari diren nazioarteko zentroen arteko lankidetza indartu beharra dago, "iragan mendeko misiolariak" bezala ari baitira, "zein bere kabuz".

Galdera. Zein da gaur egun Renoko zentroaren zeregin nagusia?

Erantzuna. Berrogei urteko eskarmentua duenez gero, aski ezaguna da Estatu Batuetan, euskal diasporaren artean eta Euskal Herriko herri-aginteetan. Baina sarritan jendeak ez daki ezta non dagoen ere. Askok uste dute euskal etxe bat dela. Ikerketa-zentroa da eta ikastaroak antolatzen ditu. Baina horrez gain, neurtu edo zenbatu ezin daitezkeen zerbait badago: lankidetza sareak eta informazio-sareak, hedabideek egiten dizkiguten kontsultak.

"Irakasleak prestatu behar ditugu, euskal gaiei buruzko ikasketak era esponentzialean hazi daitezen nazioarteko unibertsitateetan"
"32.000 etorkinek nazionalitate bikoitza dute Estatu Batuetan, baina 13.000k besterik ez dute botoa emateko eskubidea erabiltzen"

G. Nolako eskariak jasotzen dituzue?

E. ETAk su-etena iragarri zuenean, bost egunez etengabe jaso genituen deiak, BBCtik eta CNNtik besteak beste. Beraz, izen ona duen ikerketa-zentrotzat jotzen gaituzte, eta hala aitortzen dute. Herrialde guztietatik jasotzen ditugu galderak eta informazio-eskariak. Pixkanaka zentroaren inguruko ezagutza eratu dugu munduan barrena. Batzutan, euskal kulturaren enbaxadorea sentitzen naiz. Bost irakasle besterik ez gara, baina gure lana askoz zabalagoa da, nazioartekoagoa. Nolabait esateko, sareak osatzen ari gara. Eta ikasketak sustatzen ditugu, ez ikasketa-ildo edo politika jakin bat. Gai hauei buruz interesa duen orori laguntza ematen diogu.

G. Zeintzuk dira zentroaren egitasmo nagusiak?

E. Euskal ikasketak unibertsitateetan bultzatzeko ahaleginetan ari gara. Biziki interesatzen zait irakasleak hezitzea. Estatu Batuetako campusetako irakasle askori euskal gaiak interesatzen zaizkie, baina ez dute ikasteko modurik. Beraz, ikastaro trinkoak egin nahi ditugu irakasle horiek prestatzeko, beraiek ikastaro berberak eman ditzaten beraien campusetan. Horrela, esponentzialki gehituko dira euskal ikasketak egiteko aukerak.

G. Nolako elkarlana duzue euskal ikasketen alorrean munduan ari diren unibertsitate-zentroekin?

E. Kultura Saila diruz laguntzen ari zaie Alemanian, Txilen edota Argentinan ari diren irakasleei. Baina haien artean ez dago elkarlan askorik. Iragan mendeko misiolariak bailiran ari dira, zein bere kabuz. Interesgarria litzateke irakasle horiek guztiek kate mailak osatzea. Alemanian ari diren irakasleek Txilekoekin harremanetan jartzeko modua izatea, edo Japonekoekin. Hori hala jasota dago Etxepare Euskal Institutuaren zirriborroan. Horretarako ez da egoitza zentralizaturik behar, Internet bidez egin baitaiteke. Ez da beharrezkoa zentro edo erakunde jakin batek protagonismorik izan dezan, ekintza bera baita protagonista: idaztea, ikertzea... hau da, sarea. Euskal etxeek badute sare hori, eta arlo akademikoan antzera egin daiteke.

G. Kataluniako Ramon Llull Institutuak ikasketa katalanen zentro guztiak elkarrekin lotzeko multikonferentzia sistema eratzen ari da. Antzeko zerbait egin liteke kasu honetan?

E. Bai, noski. Hori erraza da. Satelite bidezko bidekonferentziak antolatzea oso garestia izango litzateke, baina, aldiz, Internet bidez erabat egingarria da, eta oso merkea. Greziarrek horixe egin dute azken 10 urteotan, hilero hitzordua jartzen baitute elkarrekin biltzeko. Sarritan, irtenbiderik sinpleenak dira onenak, nazioarteko biltzar erraldoiak antolatu beharrean.

G. Ameriketara joandako euskal etorkinen nortasuna aztertu duzu zure. Nolakoa da nortasun hori?

E. Mendebaldeko euskal nortasunak eta ekialdekoak ez dute elkarren antzik. Mendebaldean euskal emigrazioa 50eko hamarkadan bukatu zen, baina New Yorken artista, profesional eta ikasle asko joaten ari dira; bertako komunitatea askoz modernoagoa. Idahoko edo Nevadako nortasuna, berriz, hemen 50eko harmakadan zegoena da.

G. Hemengo gertakizunak interesatzen zaizkie Ipar Amerikako euskaldunei?

E. Denetarik dago, hemen bezala. Oro har, kultura politika baino gehiago interesatzen zai. Diasporako 32.000en bat kidek nazionalitate bikoitza dute eta botoa emateko izena emanda daude, baina 13.000 inguruk baino ez dute bozkatzen.

G. Nolako etorkizuna du Ameriketako euskal nortasunak?

E. Eraldatu egingo dela espero dut, bestela museoko nortasuna bailitzateke.

G. Hamar hilabete dira zentroaren zuzendari izendatu zintuztela. Nolako balantzea egiten duzu orain arteko lanaz?

E. Nire ustez, ahalegin handia egin dugu gure produktuen kalitatea hobetzeko, bai argitalpenak eta ikastaroak. Horrez gain, diasporako kideei ateak ireki nahian ari gara, baita ikertzaileak elkarrekin harremanetan jarri nahian ere. Gizabanako gisa, erakunde baten bidez ari naiz nire gurasoek gaztetatik egin zutena egiten: euskal izaeraren berri ematen.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_