Euskararen altxorra bilatu zuen kaputxino nafarraren
Aita Damaso Intza jakintsuen isiltasunean hil zen 1986ko irailaren 22an. Hogei urte geroago, bere izena euskal lokuzio jatorrak biltzen dituen webgune bati atxikita ageri da (intza.armiarma.com), Koldo Izagirre, Joxan Elosegi eta Josu Landaren ahaleginari esker.
Baina nor izan zen Euskaltzaindiak izan duen kiderik urtetsuena, Akademiaren hasierako mende erdi luzearen lekuko zuzena izan zena? Damaso Intza Migel Olasagarre fraide kaputxinoaren erlijio-izena da. 1886ko urriaren 19an jaio zen Araiz bailarako Intza herrian, familia euskaldun baten altzoan.
Ikasketak Iruñea, Zangoza eta Tuterako kaputxinoen komentuetan egin zituen, eta Erribera aldean lau urte emanda gero, euskara ahaztuta itzuli omen zen etxe aldera.
Amarekin ezin elkar ulertzeak sortu zion damuari aurre egin nahian, haurtzaroko hizkuntza berrikasteari ekin zion; eta horren gogotsu ikasi zuen, non, 1915etik aurrera, Euskal Esnalea, Euskera, Karmel, Agur eta beste aldizkari batzuetan ipuinak eta entsegu laburrak idazten hasi baitzen.
Euskalkiak
Irugarren'go Frantzisko'tarra aldizkaria sortu ondoren, 30 urte zituela, Zeruko Argia plazaratu zuen lehendabiziko aldiz Aita Buenabenturarekin batera. Bi aldizkari horiek zuzentzeaz gain, Nafarroako euskalkiak aztertzeari ekin zion buru-belarri, herriz herri egiten zituen misiotako osteratxoak aprobetxatuz.
Landa-lan horren emaitzarik garrantzitsuena, 20. hamarkadan Euskera aldizkarian argitaratu zuen Esaera zaarrak bilduma izan zen. Ia mende erdi geroago, lan horren bertsio osotua plazaratu zuen Príncipe de Viana erakundearen babespean.
Intzak hiru erlijio liburu idatzi zituen 1922tik 1927ra bitartean, eta esku artean zerabiltzan zeregin guztietatik ateratzen zituen hutsarte bakanetan, Euskaltzaindiarentzat lanak egiten zituen, 1920an euskaltzain oso izendatu baitzuten.
Gerra Zibila piztu ondoren, Txile aldera joan zen misioetan. Hiru hamarkada luze egin zituen guztira Atlantikoaz haraindiko lurralde urrunetan. Ondorioz, 82 urte betetzeko zorian zegoen itzuli zenean. Euskaltzaindiak batuari buruzko biltzarra egin behar zuen orduan eta Mitxelenak proposatu zuen hizkuntz ereduari muzin eginez, Intzak Euskaltzaindiko nere lendabiziko lagunak izenburuko testua irakurri zuen, Azkueren jatorrizko helburuak aldarrikatuz.
Handik aurrera, euskara ikertzen eta lantzen jarraitu zuen, baina Euskaltzaindiaren ildo ofizialari bizkar eginez. 1986ko maiatzean egin zioten elkarrizketa batean, euskalkien garrantzia aldarrikatu zuen berriro ere. Aita Damaso Intza ehun urte betetzeko hilabete eskas geratzen zitzaiola hil zen Errotxapeako kaputxinoen komentuan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.