Esloveniako 21. Vilenica jaialdia euskal literaturaren erakusleiho bihurtu zen
Euskal literaturaren itzala Esloveniaraino luzatu zen joan den astean, Nazioarteko 21. Vilenica Literatur Jaialdiaren eskutik. Aurreneko aldiz, literaturaren inguruko ekitaldi-sorta prestigiotsu honen antolatzaileek euskal idazleei eman diete hitza eta hizpidea, eremu murritzeko sorkuntza literarioaren mugapenak eta erronkak aztertzeko asmoz.
Jaialdiaren bezpera egunean, Bernardo Atxagak Soinujolearen semea liburuaren eslovenierazko bertsioa aurkeztu zuen. Euskal idazleen jarduna Vilenica Jaialdiaren ostiraleko ekitaldi nagusia izan zen.
Esloveniako Idazleen Elkartearen egoitza Etzikoak: to write in euskara, the basque language, today and tomorrow (Etzikoak: euskaraz idatzi, euskara gaur eta bihar) mahai-inguruaren eszenatoki bihurtu zen. Bertan izan ziren hizlari Literature Across Frontiers elkarteko zuzendari Alexandra Büchler, Franco Juri kazetari esloveniarra, eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) zuzendaritza batzordeko kide Juan Ramon Makuso eta Mari Jose Olaziregi eta Ricardo bazkideak.
Euskal literaturaren eguna borobiltzeko, Jon Mirande, Gabriel Aresti, Ramon Saizarbitoria, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Miren Lourdes Oñederra, Ricardo Arregi, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Unai Elorriaga, Harkaitz Cano eta Igor Estankonaren testuak esloveniara itzulita bildu dituen Etzikoak antologia aurkeztuko zen,
EIEk garrantzi handikotzat jo du Vilenica jaialdian parte hartzea, elkarteak diseinatu duen Euskal Literatura Atzerriratzeko Plana (ELAP) aurrera ateratzeko lagungarria izango delakoan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.