Txikitasunaren isladak
Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) Ezkatak poesia liburua argitaratu du Susa etxearen eskutik, genero literario honetan lehen pausoak emanez. Izenburua izen bakar batez egin da: Ezkatak, arrainen janzkerako elementu txiki eta distirakoak. Txikitasuna eta distira dira poesia honen balio nagusi bi.
Hitz bakarrekoak edo bikoak dira poemen izenak ere: Egunero, Inboluzioa, Efonarria, Buia bi, Azukre tanta... Txikitasuna eta kolorea, eta zaporea. Eta liburuaren aurre aldean jarritako aipu biek ere oso ondo adierazten dute nondik nora doan -edo joan gura lukeen- idazlea. Jean Michel Maulpoix-ek adierazten duen poesiaren ezintasunaren bila eta Joseba Sarrionandiak eskaturiko gure bizitza arruntean ezkutua dagoena argitzen eta ezkatetara -azalera- ekartzen.
Liburuan agertzen diren beste egileek ere badute loturarik poema liburaren ildoarekin: Wislawa Szymborska, John Berger, Elfriede Jelinek. Hain zuzen ere, egunerokotasunaren argia, txikitasunaren xarma, detailea metafora bihurtzeko joera erakutsi duten idazle bi, eta egunerokoaren aurka lan egiten duen hirugarrena. Zer dago bizitzan emakume baten sentipena baino ezkutatukoagoa? Lau atal ditu liburuak, zenbaki soilez, lehenak eta bigarrenak indar handiagoa dute azken biek baino. Leire Bilbaok badu dohain berezi bat ikusitakoa irudi eder bihurtzeko, eta egunerokotasunaren -ezkataren- dirdira berezia antzemateko.
Badu, neurri berean, poemak mezu indartsuaz bukatzeko, gramatikarekin eta aditzekin jolasteko eta hizkuntza haratago bidaltzeko gogoa. Ez dira dohain txikiak poeta berri batentzat.
Leire Bilbao: Ezkatak. Susa. Zarautz. 2006. 76 orrialde. Prezioa: 9,50 euro
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.