_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Baldintzak

Ikertzaile batek, natur zientzien arlokoa bada, ez ditu gertaerak aztertzen, errealitatean osorik ematen diren bezala, laborategi batean baizik, alegia baldintza idealetan.

Irudipena dut gure gizarte honetan ematen diren iritzi askok ez dituztela kontuan hartzen gure gizatasunaren ezaugarriak, eta laborategian, baldintza idealetan, sortutako iritziak dirudite. Baina dakigunez ez dagoela baldintza idealik gu garen giza sailentzat inon, gero eta susmo handiagoa dut halako iritziak plazaratzen dituztenek iritzi idealak esaten dituztela, egoera idealetan onar daitezkeenak, eta ez bestela; edo, jakinik idealtasuna eta errealitatea ez direla batera ematen, pentsa daiteke gezurretan ari direla, halakorik uste ez badute ere. Izan ere, norberak sinesten dituen gezurrak ez dira gezurrak, egiak baizik; norberarentzat. Baina litekeena ere bada, halako iritziak plazaratzen dituztenek ongi jakitea gezurretan ari direla, baina ez izatea hartaz axolarik batere, uste handiegia baitute beren iritziei buruz, hain handia ezen, uste ustelak direla frogaturik ere, ez dira gauza haiek ezeztatzeko, beren buruak ezeztatzen dituztelakoan. Eta non ikusi da iritzi-emaile bat, bere burua ezeztatzen eta esandakoaz damutzen? Gizatza honetan ez, noski.

Iritzi-askatasuna aipatzen da giza eskubideak aipatzen direnean. Ni ere ados nago hori eskubideetan lehena dela aldarrikatzen dutenekin, izugarri kostata lortu delako lortu den tokietan. Baina irudipena dut, iritzi-askatasunaz hitz egiten denean baldintza idealetan egon daitekeen iritzi-askatasunaz hitz egiten dela; inon ez den egoeratako baldintzatan. "Denok dugu gure iritzia emateko eskubidea", esaten da, eta ez da egia. Batzuek eman dezakete, sobera eman ere; eta besteek ez dezakete eman, ezta urrik ere, non esan aukerarik ez baitute. Edo, hartarako aukera izanik ere, esan nahi dutena esateko adorerik ez dute. Beraz, iritzi orokorrarekin bat egin ezinda, isiltasun orokorra dute aukeratzen. Iritzi-eskubidea, gehienetan, iritzi orokor, zintzo, zuzena plazaratzeko eskubidea baita; norbera besteen desberdin ez dela adierazteko seinale distiratsua emateko aukera. Hitzak, eta iritzibideak, norbera non dagoen, edo besteek non ikusi nahi duten adierazteko faroak baitira, ilunean ere. Isiltasuna ere iritzia emateko modua da, ez dezagun ahantz, eta batzuetan isiltasuna izan daiteke kritikarik mingarriena.

Euskal Herrian orain bizi dugun egoera guztiz da bitxia, itxaropena gal baitaiteke eta haren ordez izua sar gure baitan. Itxaropen gehiegizkoa kaltegarria bada, are kaltegarriagoa da izu neurrigabea, izu infinitua, izu guztiz ahalduna. Esaten denean, geroari buruz beti, "ez du ez garailerik ez garaiturik egon behar", hitzok baldintza idealetan esaten direla iruditzen zait, ez errealitateak berak, batzuetan suz eta beste batzuetan garrez, ezarritako baldintzetan. Gure gizartean, olioa bezala, oso zabalduta dago mina, oso gutxitan hitz egiten duen mina, negarrez ez bada, oso gutxitan kaleratzen den mina, barne-muinetako zolan gordeta baitago. Baina mina bada.

Minak bere baldintzak ezarri dizkie mina dutenei, gaixotasunak bereak ezartzen dizkien bezala gaixoei, eta gaixotasunarekin bizitzen ikasi behar den bezala, minarekin bizitzen ere ikasi egin da, edo ikasten ari gara. Dagoen mina ahanzten bada, minaren iturria hautsez estaltzen bada, mina dutenak izango dira orain diren baino garaituagoak. Denok baitakigu horiek direla benetako garaituak, horien begiek ikusi dute heriotza dantzan, horien begiak nekatu egin dira, batzuk erbestean, besteak erietxean edo itxaronaldi luzeetan. Baina mina nekez da sendatzen. Denok dakigu hori, denok dakigun bezala ez garailerik ez garaiturik izateko, gizarteak, orokorrean, izan behar duela garaile. Baina horretarako errealitatera jaitsi behar da eta utzi bazterrean laborategiko ideiak eta iritziak, laborategiko edo kabina isolatutako edo irrati-telebistako estudioetako hitzak, alegia nork bere ahotsaren gorentasuna entzuteko esandako hitzak.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_