_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Tele Garraio Terminala

Eguerdiko hamabiak dira eta hutsik dago Dato kalea; eguzkiak jotzen duen arren, hotz egiten du oraindik. Dendak eta bulego ohien sarrerak oholez estalita daude, baina antzinako Bankoaren eraikinaren erlojua badabil, duela gutxi errestauratu dutenaren seinale. Hurbildu naiz bertara, eta UNESCOren plaka bat topatu dut ate adreiluztatuaren ondoko horman itsatsita, etxeak eskuratutako Gizateriaren Ondare izendapenaren berri ematen didana: egon nintzen azkeneko aldian ez zegoen han, edo ez nintzen ohartu behintzat. Adi nago; edozein zaratek hautsi dezake, tupustean, isiltasun honen lilura. Baina ez dago kuidadorik. Agian beranduago, epeltzen duenean, ausartuko da nostalgikoren bat...

Nik ez dut Gasteizekiko lotura sentimental berezirik; gure birramona bat hemen jaio bide zela, gehiago ez dakit. Kontua da hiri hutsetatik paseatzea gustatzen zaidala, besterik gabe. Tira, ondo dakit teknikoki ez dela zehatza hau "hiri huts" bat denik esatea eta, nahi izanez gero, topatuko nukeela jendea Gasteizen, are ordu honetan ere; badakit non bilatu. Baina ez dut nahi: gogoko dut munduko azkeneko pertsona naizenaren sentsazioa, atsegin dut hotza.

Espainiako Plazan, hutsik hau ere, Hiri Produktibo izendapenaren aldeko kanpainaren berri ematen zuen aluminiozko kartela dago oraindik, erdi erorita; Europar Batzordeak, esan gabe doa, ez zuen eskabidea onartu. Izan ere, negu gogorreko hiri gutxi atera da aurrera Hiri Produktiboaren labelik gabe; garai hartako udal agintariei ezin zaie leporatu ahalegindu ez izana, behintzat. Udan bai, udan jendea berriro etorri ohi da Gasteizera: ireki egiten dituzte denda batzuk, hainbat etxetako balkoietan arropa esekitzen hasten dira, TGT jakin batzuen aurrean ilara laburrak eta guzti eratzen dira. Kontatu didatenez -ni ez naiz sekula egon sasoi horretan-, abuztuko festetan jende piloa bertaratzen da, Zeledonen jaitsiera ikustera eta baita hurrengo parranda egunetara ere, eta etengabe ari da jendea sartzen eta ateratzen TGTetatik. Baina ni, Gasteizko edo Konstanzeko udan hegoaldeko hemisferiora egin ohi dut jauzi, hiri huts eta hotzen bila. Valdivia ondo dago, Ozeano Barearen ondoan, eta baita Trelew ere. Ez zaizkit hiri handienak gustatzen, han beti baitago jendea topatzeko arriskua, berdin dio zein urtaro den edo zein eguraldi egiten duen. Niri hiri txikiak gustatzen zaizkit, Gasteiz bezalakoak.

Baina bip-bip leun bat heldu zait nire eskumuturreko ordulari hemisferikotik, lantokian sartzeko hamar bat minutu geratzen zaizkidala abisatuz, eta azkarrago hasi naiz ibiltzen. Nire pauso-hotsen oihartzunek kanoikaden gisa egiten dute eztanda eraikin hutsen pareten kontra. Heldu naiz ia Foru Enparantzako terminalera eta, hori ustekabea, beste aldetik emakume bat bertara hurbiltzen ari dela ikusi dut. Une batez zalantzan egon naiz, pausoa luzatu ala ez, eta ziur nago emakumeak gauza bera pentsatu duela, baina azkenean ez dugu ezer egin ez batak ez besteak, eta aldi berean iritsi gara TGTra.

Pantomima txiki bat antzeztu dugu orduan -"Zuk lehenengo", "Ezta pentsatu ere", "Mesedez", "Faborez", "Berriz diot!"-, eta azkenean onartu du aurrena izatea; juxtu samar helduko naiz lanera, baina ez dago arazorik. "New Delhira noa ni. Han pasatuko dut gaua. Hurren arte", esan dit emakumeak TGTaren atea itxi aurretik, baina ez diot ezer erantzun, ez baitiot zentzurik ikusi bere azalpenari: ziurrenik ez gara eta inoiz berriro elkartuko. Une batez gerarazteko gogoa izan dut, hori zergatik komunikatu didan jakiteko premiaz, baina bere atomoak desegiten ari dira jada kabinaren barruan. Argi berdea atzera piztu bezain laster TGTan sartu, helbidea tekleatu eta Houstonen nago, nire lantokitik bi minutura oinez.

Katearen aurrean lanean ari naizela pentsatu dut amaitzean New Delhira joan naitekeela, baina une horretan han goiza izango dela gogoratu eta ideia bertan behera utzi dut: lanaldiaren ondoren deskantsatzea komeni zait, eta hobe dut nire ordu zonako lekuren bat hautatzea. Bahiara joatea otu zait: bertan ostatua aurkitzea ez da beti erraza, baina lortuko ez banu ere, hondartzan egin dezaket lo.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Izan ere, gaua pasatzeko nahiago ditut Bahia moduko lekuak, Gasteiz edo Konstanz baino.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_