Joerak
Gizarte indibidualista eta lehiakor hau egoera paradoxikoz betea dago. Hori horrela, ez da zaila entzutea gugandik oso urruti dauden pertsonengandik oso hurbil sentitzen garela, edo haiek bizi duten egoera larriak biziki kezkatzen gaituela. Informazioak areagotu egiten du urruti daudenekiko gertutasuna, eta telebista, Internet edo antzeko tresnak ahalbidetu dute joera hori.
Baina enpatia-dosi horiek ez dira aplikagarriak gure ondoan bizi direnenekiko lehia murrizteko. Urrutikoak ulertzen, akaso, gure kontzientzia lasaitu egiten da, elkartasun abstraktu horrek ez duelako, seguruenik, konpromiso gehiegirik eskatzen. Egungoak, tamalez, ez dira garai onenak gertuko adiskidantza bultzatzeko, lantegian, eskolan, bulegoan, auzoan... Distantziazko elkartasuna praktikatzea errazago da, gure artekoa izan beharko lukeena ukatuz.
Beste adibide bat eskubideen inguruan aurki genezake. Printzipio horiek ez dira inoiz hain aipatuak izan. Eskubideak gora eta eskubideak behera, urratuak izaten direlako batzuetan, edozertarako aitzakia bilakatuta besteetan. Ez ote gara eskubideak eta nahiak nahasten ari? Nik dakidala, eskubideek eta betebeharrak lotura sendoa dute, batak eta besteak uztarturik baitaude. Baina bigarren hauek urrutiegi ikusten ditugu, ez da afektibitate gehiegirik sortzen obligazioa eta gure artean.
Gainera, eskubidearen joan-etorria oso luzea izan da, eta gaur egun, gauzak dauden bezala, herritarren eskubideak egoera partikular batetik sortzen dira, eta komunitate politiko jakin bati dagozkio soil-soilik. Hortaz, kanpokoak baztertzeko balio duen berezitasuna gero eta arazo politiko handiagoa bilakatzen da; are gehiago gizarteak ezin direnean itxiak mantendu, eta gero eta jende gehiago bere egoera hobetzeko gizarte horietara hurbiltzen denean. Jakin badakigu, bertakotasuna aldarrikatuz, inmigranteei eskubideak ukatu egiten zaizkiela. Herritarra ez izateak muga zorrotza ezartzen du, eta ezaugarri hori ez dutenei zenbait eskubide bereganatzeko eragozpenak areagotzen zaizkie.
Non datza, beraz, eskubideen jatorria, gizakia ala herritarra izatean? Prest al gaude, gure herritar pribilegioari uko eginda, gizakiaren eskubideak eta herritarraren eskubideak batzeko? Honen inguruan galdera batzuk bururatzen zaizkit, baina ez modu erretoriko batean erantzuteko, gure konpromisoa eta ordaindu beharreko prezioa zein mailakoa den jakiteko baizik. Horra hor galdera-sorta: Egokituko al genuke herritargoa ikuspuntu unibertsalista batera, non oinarrizko eskubideak ez luketen zertan adskripziozko baldintza batzuetara mugatuta egon behar? Edo, uko egin behar diogu herritargoari gizakiei dagozkien eskubideez hitz egin ahal izateko? Edota, herritargoaz ari garenean, gizakiak gizaki bezala dituen eskubideez edo, jatorriaren arabera, gizaki desberdinen eskubideez ari gara? Bakoitzak erantzun dezala ahal duen zintzotasuna erabiliz, baina ziur naiz gure leialtasuna (gizateriarekiko aldarrikatzen ari garen leialtasuna) ez dela muturreraino iritsiko. Ez dut zalantzarik gure komunitatea beste edozein komunitate abstraktu baten gainetik jarriko dugula. Eta hori horrela bada, zergatik ez ditugu elkartasunaren lehen pausuak gure ingurukoekin gauzatzen. Gertukoekin gordetzen dugun leialtasuna ezagutzeko oinarrizko galdera hau luzatuko nuke: Komunitatearen alde, zer egiteko prest egongo zinateke? Edo, zer espero dezake zugandik komunitateak? John Fitzgerald Kennedyren hitzak datozkit gogora: Ez galdetu zer egingo lukeen Amerikak zuengatik, galdetu zuen buruei zer egingo zenuketen Amerikaren alde?
Antolamendu identitario orok bi momentu dituzte. Lehenengo mugimendua bertako kideekin elementu komunak aurkitzean datza. Bigarrenak, "gutasuna" gauzatu ondoren, "besteekin" bereizketak aurkitzera eramaten gaitu.
Gehiegikeria errotuegia dago gure bizimoduan. Hala ere, ingurukoak ukatu eta besteengana hurbiltzeko erraztasuna izatea faltsua da, besteekin elkartzen gaituzten elementuak aurkitzeko ezintasuna bezalaxe.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.