_
_
_
_
Entrevista:IBON SARASOLA | Euskaltzain osoa eta 'Orotariko Euskal Hiztegia'-ren arduraduna | GAIAK

"Nire bizitzako obra 'Orotariko Euskal Hiztegia' izan da"

1988.urtetik euskaltzain oso, Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) 100.000tik gora sarrera jaso ditu Zehazki euskara-gaztelera hiztegian. Hala ere, bere "bizitzako obra" Orotariko Euskal Hiztegia dela dio, 21 urteko ahaleginen ondoren 2005. urtean amaitu zuen proiektu erraldoia. Euskara hizkuntza bizia izanik, hiztegia gaurkotu egin behar behar dela uste du.

Galdera. Zerk bultzatu zaitu lan berri hau egitera?

Erantzuna. Duela hamar urte hasi nintzen lan honekin, izan ere, aurretik euskara-euskara Euskal Hiztegia argitaratu nuen. Gure egoera diglosikoa dela-eta, jendeak ez zuela horrelako hiztegirik erabiltzen eta erdara-euskara hiztegien erabilpena askoz ere handiagoa zela ohartu nintzen. 1995ean hasi nintzen lan honekin eta Orotariko Euskal Hiztegia-ren lanekin tartekatu du.

"Akademiaren eginbeharra ez da hitz berriak asmatzea, baizik eta hizkuntzan zer gertatzen den ikusi eta bide egokiak zehaztea"
"Zuk nahi duzunean bukatzen da egiten ari zaren hiztegi bat, baina hizkuntzaren hiztegia, aldiz, ez da inoiz bukatzen."

G. Zeintzuk informazio iturri erabili dituzu.

E. Batez ere Orotariko Euskal Hiztegia, ingeles eta frantses hiztegiak, Ereduzko prosa gaur izeneko aplikazio batean biltzen diren testuak, Gotzon Garateren Erdarakadak ere goitik behera aztertu dut eta Martin Elespururen Bergara aldeko hiztegia ere erabili ditut, azken honek ahozko euskara aztertzen duelako. Batez ere, euskarazko adibideak gazteleraz ematea da gehien kostatu zaidana, hauetako askoren originala euskarazkoa baita; beste hainbat adibide ere frantses eta ingelesetik hartu ditut, sarritan kontzeptuak egokiagoak baitira beste hizkuntza hauetan. Ingelesa euskararentzat askoz ere hizkuntza egokiagoa izan daiteke kasu batzuetan, gauzak errazago esaten baititu.

G. Nork izan dezake hiztegi hau erabilgarri?

E. Gurea bezalako egoera diglosiko batentzat ororentzat egokia dela uste dut. Gure artean denok dakigu espainola nahiko ongi eta gehienek hobe menperatzen dute gaztelania. Horregatik, idazten laguntzeko egokia dela uste dut.

G. Zer da zuretzat Orotariko Euskal Hiztegia?

E. Hainbeste denbora eta profesionalki nire urterik onenak dedikatu dizkiot. 38 urterekin hasi nintzen eta 21 urte eman ditut hiztegi hau burutzen. Nire bizitzako obra da alde horretatik.

G. Amaitu ostean, zer deritzozu emaitzari?

E. Hasi ginenean ez zegoen antzeko ezer, ez soilik euskaraz, baizik eta gure egoerara egokitu zitekeen modelorik ere ez zegoen. Orain dela gutxi arte lau euskalki genituen eta honek zailtasunak gehitzen zizkion egoerari. Egundoko erronka zen, eta alde horretatik, beldur eta errespetuarekin hasi ginen. Hala ere, hiztegi duin bat egin dugula eta informazio aldetik fidagarria dela uste dut.

G. Hasieran zenuten ideia aldatu al da proiektua garatzen joan zareten heienean?

E. Hasi aurretik ideia lauso bat genuen, hots, gure idatzizko tradizioa jasoko genuela eta lana gauzatzen doan eran, errealitatea zuk uste zenuena bezalakoa ez dela konturatzen zara sarritan. Hala ere, arazo nagusiena euskal ikasketek eta liburugintzak 20 urteotan emandako urratsak izan dira. Alde horretatik, azken liburukiak osatuagoak daudela esan daiteke.

G. Beraz, noiz bukatzen da hiztegi bat?

E. Zuk nahi duzunean bukatzen da egiten ari zaren hiztegi bat, baina hizkuntzaren hiztegia, aldiz, ez da inoiz bukatzen. Mintzaira bera aldatzen doan heinean, hitzak aldatu egiten dira, lehengoek adiera berriak hartzen dituzte edo esapide berriak sortzen dira. Hartara, hizkuntza bizia amaitzen ez den moduan, hiztegia ere ez da bukatzen eta are gutxiago gure egoeran, azken 30 urteetan, euskara batuaren hizkera sortu baitugu. Orain dela 20 urte euskara batuan ez zen orain bezala idazten.

G. Euskarak gainerako hizkuntzek baino hitz gehiagorik sortzen du?

E. Erantzunik ez duen galdera dela esango nuke, izan ere, hizkuntza batek ez ditu hainbat mila hitz, baizik eta aberatsa edo pobrea izango da bizi duen egoeraren arabera. Aberaskeria ere aipa daiteke, baina garrantzitsuena hizkuntzek batez ere funtzionalak izan behar dutela da, adierazi nahi dutena adierazteko behar adina tresna izan behar dituztela, bai gramatika aldetik, bai hiztegi aldetik ere. Gerta ezin litekeena da zerbait esan nahi eta ezin errana.

G. Euskaltzaindia hizkuntzaren atzetik doa beti?

E. Bai, eta hala izan behar du gainera. Akademiaren eginbeharra ez da hitzak asmatzea, hizkuntzan zer gertatzen den ikusi eta egokia den bidea zehaztea baizik. Hizkuntzaren jabeak hiztunak dira, eta ez akademiak, eta alde horretatik hiztun onek aldaketa bat egin badute, hori onartzekoa izan beharko litzateke. Gurea bezalako egoera diglosiko batean, ordea, espainolaren eragin handiarekin, akademiak tentuz jokatu behar du, gauzak ongi aztertuz euskara hizkuntza satelite bat bilaka ez dadin.

G. Euskaltzain oso bezala, zer deritzozu Atxagaren hautagaitzari Juan Mari Lekuonak utzi duen hutsunea betetzeko?

E. Nire aburuz, Euskaltzaindiari egundoko ekarpena egin diezaioke, idazle-sentsibilitate aparta duelako eta horrelako zerbait behar dugu Euskaltzaindian. Alde horretatik, gure lana osatzeko erabat beharrezkoa den ikuspuntu bat ekarriko duela uste dut.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_